euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Ignazio meza igande honetan Caracas-ko Eusko Etxean, Juan Calvo eta Juan Boterhorn-en gomutaz

2009/07/31

Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak datorren igandean egingo du hilabeteroko meza, kasu honetan Juan Calvo eta Boterhorn-en arimen alde. Gaur ostirala San Ignazio izanik, meza San Ignazio meza ere izango da eta Pedro Galdos apez josulagunak emango du. Ondotik, San Ignazio bazkaria egingo da, menu berezi batez, bertara gonbidatuta daudela euskal komunitate venezuelarreko kide edo adiskide guztiak.

Gehiago irakurri...


Mikel Arriet Zeelanda Berriko Auckland-eko 'Food Show' sukaldaritza erakustaldian partaide

2009/07/31

Mikel Arriet Arruiz, Davao-n (Filipinak) finkatutako chef euskalduna Mikel Arriet sukaldari andoaindarrak Zeelanda Berriko Auckland-eko 'Food Show' sukaldaritza erakustaldian partaide da egunotan. Zeelanda Berriko hiri honetan datorren igandera arte luzatuko den ekitaldi gastronomikoan Asiako zein munduko beste leku batzuetako sukaldariak bilduko dira, euren lanaren adierazle diren errezeta eta sukalde bideak agertzen. Bertan aritzearekin batera, duela bost urtedanik Filipinas lan eta bizitoki aukeratua duen Arriet euskaldunak Auckland-eko Saoul Bar & Bistro jatetxean erakutsiko ditu bere euskal molde aberastuak.

Gehiago irakurri...


Euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira Quebec-eko Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, T. Pistolen

2009/07/30

Trois Pistoleko frontoian pilota txapelketa jokatzen, iazko edizioari dagokion irudian (argazkia cbc.ac) Quebeceko Trois Pistoles herrian dagoen Le Parc de l'aventure basque en Amérique edo Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira egunotan. Esaten dutenez, bertan dago Kanadako euskal frontoi tradizional bakarra. Partidak uztailaren 24ean hasi ziren eta datorren igandean, abuztuaaren 2an, bukatuko dira. Pilotaz gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere badira, tartean euskal musika emanaldiak. Larunbaterako euskal afari handia antolatu dute eta igandean, berriz, maila guztietako pilota finalak bukatzean, kabalkada egingo da.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketako hamar gaztek parte hartu dute Zuberoan 'Euskamerika' truke egitasmoan

2009/07/30

Irudiaren erdian Marcel Gaztambide, jatorri baxenabartar eta bizkaitarreko gazte amerikarra, Ardakotxeara egindako bisitan 'Euskamerika' izeneko NABOren egitasmoak Ipar Ameriketako euskal etxeetako gazte talde bat eta Zuberoako gazteak elkartzea eta bi komunitateen arteko harremanak sustatzea du helburu. Lehenengo eta behin, ekainaren 25etik uztailaren 11era arte Ipar Ameriketako hamar gaztek egin zuten Euskal Herrirako bidaia. Anne Mari Etxeberri izan da arduradun xiberotarreko bat. Berarekin, eta NABOren partez arduradun izan den Valerie Arrechearekin mintzatu da EuskalKultura.com. Guztiz ados adierazi dute biak esperientzia arras baliosa izan dela eta irrikaz espero dutela bi aste pase barru gauzatuko den bigarren partea, Zuberoako gazte taldeak Ipar Ameriketarako bidaia egiten duenean, abuztuaren 18tik irailaren lehenera.

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak bihar eta igandean egingo ditu Urteko Biltzar Nagusia eta San Ignazio Jaia

2009/07/30

Villa Mariako Euskal Etxeko barrualdeko ikuspegia, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Uztail amaiera ekintzez bete samarra Villa Mariako Euzko Etxea egiten ari dena, batetik --eta EuskalKultura.com-eko agendak garaiz iragarri bezala-- atzo bertan burutu baitzen Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarrari eskaintzen ari zaion emanaldi zikloko hilabete honetako proiekzioa, 'La Comunidad' eskainiz. Horrekin batera, elkarteko Ohiko Biltzar Nagusirako deia egin du biharko euskal etxeak; eta iganderako, berriz, San Ignazio Eguneko Jaia programatu du, meza eta bazkariarekin, etxeko dantzari txiki, gaztetxo eta gazteak arituko direla, ekitaldiko etekinak euren Bahia Blancako Euskal Asterako bidaia ordaintzen laguntzeko.

Gehiago irakurri...


A. Ospital, argentinar eta euskaldun, Euskal Herrian eta Argentinan gertatu aldaketen lekuko baliotsua

2009/07/29

Alberto Ospital bere emazte Betty Paris-ekin Buenos Airesen, euren etxeko egongelan (argazkia EuskalKultura.com) 1931ko azaroaren batean jaio zen Alberto Ospital, Iparraldetik Argentinara etorritako sendi baten barruan. Gurasoek beren burua euskalduntzat bazuten ere, etxean Frantziako Iraultza ospatzen zuten uztailaren hamalauoro. Denboraren poderioz Albertok euskaldunen pairamenaren berri izan zuen eta Argentinan Euskal Herriaren alde lan egiten duten erakundeetara hurbildu zen. Bizitza pertsonalean ere hainbat aldaketa ikusi ahal izan ditu. Hamaika urterekin lanean hasi zenean, Buenos Aires hiriburuko erdigunean bertan zeuden tamboak (behi baserriak) eta Rivadavia etorbidean, auzo berean, bi frontoi zeuden, bata bestearen ondoan.

Gehiago irakurri...


Fabio Aristimunhoren lana euskal, galiziar, kataluniar eta espainiar poesiaz gaur aurkeztuko da Madrilen

2009/07/29

'Poesías de Espanha' bildumaren aurkezpen ekitaldiko kartela Gaur aurkeztuko da Madrilen, bertako Café Galdós-en, Fabio Aristimunho euskal-brasildarraren 'Poesías de Espanha: das origens à Guerra Civil' izeneko poesia bilduma. Euskal, kataluniar, galiziar eta espainiar poesiei liburuki bana eskainita, Aristimunhok 1936. urtera arte idatzitako poesia biltzen du, autoreak berak aurretik Brasilen eginiko aurkezpenean esan zuznez. Madrilen, gaur arratsalderako dago deitua aurkezpena, seietatik aurrera eta Javier Diaz Gil poetak gidaturik.

Gehiago irakurri...


Ehundaka euskal amerikar bildu da asteburuan Urteroko NABO Festaren 30. urteurrenera Renon (I)

2009/07/28

Euskal Kabalkadaren irudia, ibai ondoan, Renoko karriketan (argazkia EuskalKultura.com) Renon ohikoa den bero azkarra lagun (ala etsai?), iragan asteburuan hiri nevadatar honetako Wingfield Park-era bildutako jendeak egun goxoa pasatu zuten euskal festaren karietara, giro polita medio eta bederen Kalifornia, Idaho, Utah, Washington, New York, Wyoming, Oregon eta Nevadako estatuetatik --Estatu Batuetan-- eta Kanadako British Columbia eta Quebec probintzietatik etorritako euskal amerikarrek eragindako animazioa ere eragile. Euskal Herritik ere bildu zen Jaurlaritzako ordezkaritza ofiziala, eta baita ere hainbat musikari eta artista, tartean Zabaleta Anaiak trikitilariak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, Juan Antonio Urbeltz ikertzailea eta Marian Arregi eta Mikel Urbeltz musikariak, Ane Albisu eta Fernando Aristizabal dantzariak, 'Zapeiz Mukaki' musika taldea, Guillermo Zubiaga komikilaria eta beste batzuk, bakoitzak bere arlotik, Estatu Batu osotik etorritako lagunekin batera guztien artean euskal festa eder bat osatu arte.

Gehiago irakurri...


San Ignazio eguna ospatzeko egitarau berezia antolatu dute Buenos Airesen 'Laurak Bat' Euskal Etxeko kideek

2009/07/28

Dantzariak 'Laurak Bat' Euskal Etxearen aurrean 2007ko ospakizunetan (argazkia Laurak Bat EE) Loiolako San Ignazioren eguna euskal diasporan gehien ospatzen den jaietako bat da. Batez ere urte gehien dauzkaten euskal etxeetan ekintza eta jai bereziak antolatzen dira euskal santuaren eguna ospatzeko eta Buenos Airesko 'Laurak Bat', munduko euskal etxeetan zaharrena, izan ere. Laurak Bat-ek uztailaren 31ean, San Ignazio egunean bertan alegia, hasiko ditu festak. Besteak beste musika, pilota partidak eta dantza erakustaldiak izango dira euskal etxean uztailaren 31etik abuztuaren 7ra arte.

Gehiago irakurri...


Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeek euskara ikasleentzako barnetegia egin berri dute Elizondon

2009/07/28

Iazko barnetegian parte hartu zuen taldea (argazkia Bartzelonako EE) Euskal Etxe askotan gogor aritzen dira ikasle taldeak euskara ikasten. Hizkuntzaren alderdi gramatikalak ikastea bezain garrantzitsua da ikasitakoa praktikan jartzea eta horregatik, Madrilgo eta Bartzelonako Euskal Etxeek beste behin ere barnetegia antolatu dute euren euskara ikasleentzako. Zortzi egunez, Nafarroako Elizondon izan dira 23 ikasle eta bi euskara irakasle eta, euskara eskolez gain, herriko festak eta 'Baztandarren Biltzarra' jai handian partaide izateko parada eduki dute. Bestalde, abuztuaren 31ean Bartzelonako Euskal Etxeak 16 orduko sarrera ikastaro trinko baterako deia egin du, hurrengo ikasturtean euskara ikasten hasi nahi dutenentza.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia