2009/09/07

Ana Ines de Sequera-Ugarte Filipinetako enbaxadorea, Donostian izan zen joan den ostegunean, irailaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa bisitatzen, bertan ikusgai dagoen 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren omenez' gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Diputatuak, Maria Jesus Aranburuk, egin zion ongi etorria, Soco Romano eta Jose Maria Unsain Untzi Museoko arduradunekin batera. Guztiek, bisita gidatua egin zioten erakusketari eta amaieran orain gutxi Untzi Museoak argitara emaniko 'Donostia, itsas hiria' argitalpenaren ale bat eskaini zioten Ana Ines de Sequera-Ugarte enbaxadariari.
Gehiago irakurri...
2009/09/07

Chaco probintzia argentinarreko Resistencia hiriburuko 'Chacoko Gizakiaren Museoa'k harrera egin zion joan den ostiralean, irailaren 4ean, euskal-argentinar kultura eta egitatearen ikerle Mikel Ezkerrok 'Euskal erakundeak Argentinan' gaiaz eskaini zuen hitzaldiari. Bertaratu zirenen artean Resistencia bertako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko agintari eta bazkideak, eta euskal komunitateaz interesatutako jendea oro har.
Gehiago irakurri...
2009/09/07

Elkartearen araudiak dioenari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin dio Buenos Aires Hiri Autonomoko 'Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkarteak. Ondorioz, datorren bi urteko epean, elkarteak Juan Bernardo Etchegoin izango du lehendakari; berarekin batera arituko dira zuzendaritzakide Marta Urruspuru de Henning, lehendakariorde; Enrique Fagoaga, idazkaria; Enrique Aramburu, idazkariordea; Juan Alberto Soroet, diruzaina; eta Juan Andrés Baqueriza, diruzainordea.
Gehiago irakurri...
2009/08/25
Webgune bat, erakusketa bat eta egitarau oso bat medio ospatuko da datorren irailean Tasio filma errodatu eta estreinatu zeneko 25. urteurrena. Montxo Armendarizek 1984ean zuzendu zuen lan honen ospakizunek Lizarran egingo diren erakusketa eta errodai taldeari egingo zaion omenaldi bat, eta Bakedaon egingo den bazkari herrikoi bat baitaratzen dute. Erakusketa Lizarrako Kultura Etxean egongo da ikusgai irailaren 5etik 20ra, filmaren artxibo materiala erakutsiz, hala nola errodai argazkiak, gidoia, story board-a eta bestelako dokumentazioa. Txondor baten erreprodukzioa ere ipiniko da, filmeko pasadizo ezagunenetako baterako bidea eginez. (Ikus filma osoaren bideoa)
Gehiago irakurri...
2009/08/25
Gehiago irakurri...
2009/08/25

Abuztuaren 9an hil zen Caracasen, 79 urte zituela, Javier Zubizarreta Markaida, minbizia atxeman eta aste gutxi batzuk geroago. Imanol Zubizarretaren anaia zen eta Ana Maria Gallastegirekin zegoen ezkonduta, eta hiru alaba zeuzkan, Begoña, Izaskun eta Estibalitz. Igone Larreraekin ezkondu zen Joseba Olabarrietaren ('Manzanita', GB) bazkide izana zen, eta asteartero palan ibiltzen zen hiriburu venezuelarreko Eusko Etxean Sabin Etxetxipiarekin, kontatzen du Amaya Zenarutzabeitia, Euskadiko elkarretaratze euskal-venezuelatarren arima eta antolatzaile denak. Berri goibel honekin batera, albiste on bat: Aitor jaio da, Ainoaren alaba eta Jon Mikel Olabarrietaren (Manzanitaren anaia) biloba. Aitor txikiarenak eta bere amarenak dira ohar hau edertzen duten argazkiak.
Gehiago irakurri...
2009/08/25

Jarraian bildu ditugu gauden abuztu honetan Buenos Aires hiriko Iparraldeko Euskal Etxeak garatu dituen ekimenetako biren irudiak: azken urteotan bertako egutegian toki berezia hartzen hasiak diren 'Baionako Pestak'-en bertsio buenosairestarra, batetik; eta, bestetik, hondarreko pare bat astetan egin diren bi hitzaldi, Juan Carlos Ibarrolaren eskutik, gaitzat Nafarroako historia eta egungotasuna harturik.
Gehiago irakurri...
2009/08/24

Aurtengo Euskal Argentinar Aste Nazionaleko erakunde antolatzaileak, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak, datorren urriaren 30-31ean eta azaroaren 1ean Buenos Aires probintzia hegoaldeko hiri horretan egingo den elkarretaratze euskal-argentinar handi honek indarrean izango dituen egitarau eta prezioen berri eman zuen atzo. Jakina denez, aurten 110 urte ari da betetzen Bahia Blancako euskal elkartea, egun gaztelaniazko izen osoz 'Unión Vasca Sociedad de Socorros Mutuos, Ex-Laurak Bat' gisa ezagutzen dena. Euskal Asteaz aditzera emandako datuak behin-behinekoak dira eta datozen egunetan baieztatuko dira.
Gehiago irakurri...
2009/08/24

Duela 42 urte sortu zenetik urratsak eman ditu Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) Euskal Ikasketa alorrean Euskal Herritik kanpoko zentro eta erreferentzia behinena bilakatu arte. UNRko Zentro eta Liburutegiaz ari gara, bistan da, baina egiari zor Renoko euskal baliabideok pauso berria eman dute azkeneko urtean, lekuz aldatu eta abantaila eta aitzinamendu berrienak dituen 'Matthewson IGT Knowledge Center' delako eraikin adimentsura pasatu baitute euren egoitza. Denbora iragan da inaugurazio ofiziala egin arte, baina ekitaldi hori joan den uztailaren 24ean gauzatu zen, lagun arteko giro abegikorrean, itsasoz bi aldeetako jende eta ordezkariak partaide. Ikus bideo eta irudiak.
Gehiago irakurri...
2009/08/24

Urte berezia izan da aurtengoa Renoko (AEB) Zazpiak Bat Euskal Etxekoentzat. Ipar Ameriketako euskaldunen historian puntu garrantzitsua izan da Nevadako hiri hau, izan ere geografikoki ere leku egokian kokatzen baita, Estatu Batuetako bi komunitate indartsuenen artean, Idahokoaren eta Kaliforniakoaren artean alegia. Reno hiri euskal ostatuduna izan da, eta egun ere atxikitzen ditu euskal biltoki horietako batzuk. Renon dago Euskal Herritik kanpoko Euskal Ikasketa Zentro eta Liburutegirik garrantzitsuena. Renon sortu zen NABO. Renon dago Euskal artzainaren monumentua eta hiriak bere euskal etxea dauka, Reno Zazpiak Bat Basque Club. (Ikus bideoak)
Gehiago irakurri...