euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Sarrionandia poeta euskalduna Manizales-ko Nazioarteko Antzerki Jaialdian partaide, Kolonbian

2009/09/15

'Hnuy Illa' obraren irudia Hala da, Joseba Sarrionandia, 1985etik erbestean ezkutuan bizi den euskal poeta, non dagoen zehatz-mehatz galdera-ikur izaten segitzen duen euskal sortzailea Kolonbian egon da, Manizales-ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiko XXXI. edizioan. Ez zen fisikoki bertaratu, baina bai bestela, euskaraz, gaztelaniaz eta portugesez zuzendutako bere poema zorrotz eta aztoratzaileen bidez. Poesia baita, izan ere, 'Hnuy Illa' obra honen ardatza, esan nahi baita Kukai-Tanttaka dantza eta antzerki konpainia gipuzkoarrak saio bakarrean eskainirik --jaialdia inauguratzeko hain zuzen-- joan den asteko astelehenean, irailak 7, hiri kolonbiar honetako Los Fundadores antzokian ikusteko parada izan genuen taularatze lan txundigarri honen ardatza [Antioquiako Euskal Ikasketa Etxeko kide den Jose Migel Ramirezen kronika, propio EuskalKultura.com-entzat idatzia].

Gehiago irakurri...


Erbesteari buruzko Nazioarteko X. Kongresua urriaren 5etik 8ra egingo da Donostian eta Bilbon

2009/09/15

Iñaki Beti eta Jose Angel Ascunce Erbesteari buruzko 9. Mintegian (argazkia Hamaika Bide) Urriaren 5etik 8ra bitartean, Donostian eta Bilbon egingo dira Erbesteari buruzko Nazioarteko X. Kongresuko hitzaldiak. Hamaika Bide elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta, aurtengoan 'Erbestean bizitakoen testigantzak' izango dira mintegiaren ardatz. Hitzaldiak Bilboko eta Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzetan eta Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian izango dira. Hauetan, besteak beste, Baroja, Orixe edota Agirre lehendakariaren bizitzaren zenbait alderdi orain arte ezezagunen inguruan solastuko da.

Gehiago irakurri...


Euskal argitaletxeek liburu berri ugari kaleratuko dituzte Durangorako eta urtea bukatu arteko epean

2009/09/14

Joan Mari Irigoien idazleak 'Haragiaren gauak eta egunak' Orbe familiaren inguruko bigarren pasartea kaleratuko du (argazkia DonostiaKultura) Datozen hilabeteotan euskal literatura lan berri ugari izango dugu Euskal Herriko liburudendetan. Besteak beste, Joan Mari Irigoien, Unai Elorriaga eta Karmele Jaioren azken eleberriak. Horietaz gain, Asun Garikano itzultzaileak 'Far-west-eko Euskal Herria' lana aurkeztuko du, Renon euskal emigrazioaren inguruan jasotako testuen bilduma. Miel Anjel Elustondok, bere aldetik, William A. Douglass antropologoaren bizitza biltzen du 'Mr. Basque' lanera. Douglass-ek Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies sortu zuen. Deia egunkarian A. Garmendiak argitaratutako informazioa erabili dugu artikulu honetarako.

Gehiago irakurri...


Bi ikerlarik ADNa aztertzeko laginak hartuko dituzte urrian Argentinako euskaldunen artean

2009/09/14

Iaz AEBtako Idahon eginiko bilketa. Irudian, Xanti Alzelai euskal jatorriko boisetarra listua ematen Euskal Herriko Unibertsitateko ADN Bankuak abian du euskal ADNari buruzko ikerketa eta urrian Argentinan izango dira bi ikerlari bertako euskal komunitateko kideei laginak hartzeko. Honekin jakin nahi dute euskaldunek genetikoki, zein mailatan joera gehiago duten zenbait gaixotasun harrapatzeko. Marian Martinez de Parcorbo ikerketa zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, asko dira kontutan hartu beharreko faktoreak, pertsonaren bizimodua, dieta, giroa eta abar. 'Horregatik hain da garrantzitsua Diasporan bizi direnak aztertzea. Euskal jatorrikoak izanda, beste herrialde batean bizi dira baldintza klimatikoak edo dieta guztiz ezberdinekin eta honek ADNan duen eragina jakin nahi dugu'. Iaz AEBtako euskaldunen artean hartu ziren laginak.

Gehiago irakurri...


FEVAko kargudunak bisita itzulia ari dira egiten euskal etxeetara, materiala banatu eta harremanak areagotzeko

2009/09/14

Felipe Eiheragibel FEVAko lehendakaria Concordiako euskal komunitateko jendearekin Azken hilabete hauetan eta aurtengo egitarauari jarraituz, FEVAko (Euskal Argentinar Erakundeen Federazioa) Zuzendaritza Batzordeko kideak barnealdeko euskal etxeak ari dira bisitatzen, bertako lagunekin elkartu, harremanak indartu eta Euskal Herriari buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Bidaiok euskal etxeen arteko loturak sendotzeko xedea daukate, elkarteen ekintzak bultzatuz. Etorkizunari begira, FEVAko ordezkariek jarraituko dute euskal etxerik euskal etxeko euren ibilbidea, Patagoniako Viedma, Comodoro Rivadavia, Trelew eta Río Colorado hiriak bisitatuz.

Gehiago irakurri...


Euskal dantza tradizionala iritsi da Japoniara: Bideoa, japoniar talde batena, 'Baztan dantza' dantzatzen

2009/09/14

Japoniarrak 'Baztan dantza' dantzatzen Euskal dantzak munduko leku askotan dantzatzen direla jakina da, batez ere euskal komunitateek eusten diote tradizio honi. Orain, antza denez, badira gure dantzak biziarazten lagunduko digutenak, non eta Japonian. Sustatu.com eta Dantza.com web orrialdeek dantza eta dantzari batzuen bideoaren berri eman digute. Dantzariak japoniarrak dira eta dantza 'Baztan dantza' gisa aurkeztu dute. Dantza.com-ek Baztango mutil-dantza bat dela argitzen du, Billantziko, hain zuzen ere. Hona gure dantzen bertsio japoniarra.

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'era bildu ziren zaleak NABOko 34. Pilota Txapelketaz gozatzeko

2009/09/11

Emakumezkoen Pelota Goma binakako partida, BCCeko Evelyne Etcharren/Maitexa Cuburu Bakersfield-eko Kern County Basque Club-eko Michelle Saldubehere/Teresa Iparraguirre bikotearen kontra, seguruenik borrokatuena aurtengo NABO Pilota Txapelketan South San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'eko kirol instalazioek bildu dute Kalifornian Abuztuaren 28 eta 29an NABOko Pilota Txapelketaren 34. edizioa. Pilotari gizon zein emakumeak lau lekutatik helduak dira --Idahoko Boisetik, eta Kaliforniako Chino, Bakersfield eta San Frantziskotik-- eta partidak buru-belarri segitu dituzten publiko atxikia lortu dute. Gizonezkoetan, 'Paleta B'n, Urruty/Chiramberro bikotea izan da garaile; 'Esku huskako B'n, Etchebehere/Falxa; Emakumeen paleta goman, Etcharren/Cuburu; Gizonezkoetan esku huska banaka, Javier de Luz; beteranoetan, paleta goman binaka, Javier Andueza/Pierre Irola; Emakumeen paleta goma argentinan, Bushman-Ocafrain/Etcharren; Esku huska binaka, 'A klase'an, De Luz/Petrissans. Azkenik, 'Paleta Goma A'-n, Dalia/Iriartborde izan da NABO bikote txapelduna.

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko Euskal Festak 'Euskamerikan artzain' pastorala txalotu zuen, aita Tillous gogoan

2009/09/11

San Frantziskon Sohütako ikasleak pastoralaren emaiten Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herritik etorritako zenbait jendek bat egin zuten abuztuaren 28-30eko asteburuan San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en, euskal kultur eta besta elkarretaratzea egiteko, hor barnean Mixel Etxekopar-en 'Euskamerikan artzain' pastorala txalotzeko, pertsularien entzuteko, dantzariak eta kantariak loriatzeko, gostian kantuz eta dantzan arizateko eta, hori guztia, iragan martxoaren 30ean hil zen aita Martxel Tillous xiberotarra gogoan atxikiz, harek ere maite baitzuen euskal kultura biziaraztea, euskara eta euskal moldeei arrunt atxikia baitzen hondarreko 14 urteotan Estatu Batuetako euskaldunen omonier izan zen gizon tipi handi isil langile eskiularra.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko erromerietako musika Argentinan biziarazi dute Janire Egaña eta Joxi Gonzalez soinujoleek

2009/09/11

Janire Egaña eta Joxi Gonzalez San Miguelen egindako kontzertuan (argazkia EuskalKultura.com) Janire Egaña eta Joxi Gonzalez musikari euskaldunak abuztuaren erdialdera lurreratu ziren Argentinan hogei bat egun pasatzeko asmoz. Heldu bezain pronto Buenos Airesko euskal etxe batzuekin kontaktuan jarri eta berehala sortu zen emanaldi batzutarako parada: Buenos Airesen, San Miguelen eta Chascomusen. Berehala, plangintza handirik gabeko bidaia euskal festa bizia bihurtu zen. Jotako leku guztietan jendeak zutik txalotu zituen, musikariei malkoak eraginez. 'Guretzat kristoren hartu-emana izan da. Zuek agian pentsatuko duzue guk jaso baino eman egiten dugula, baina egiazki alderantziz da', aitortzen dute. 'Hemen gertatu zaiguna ez da edonon automatikoki gertatzen. Musika beti da musika, baina benetan gustura jotzeko giro bat behar da, eta giro hori, hemen, zeuok sortzen duzue'.

Gehiago irakurri...


Euskal erbesteari buruzko eduki berriak Hamaikabide.org eta Kondaira.com web orrialdeetan

2009/09/10

Hamaikabide.org web orrialdearen irudia Euskal erbestearen inguruko eduki berriak ikusgai dira Hamaikabide.org eta Kondaira.com webguneetan. Lehenengoan, besteak beste, 'Victorio Vicuña: Así fue la liberación del sur de Francia' liburua aurkezten da; 'Hilabeteko Pertsonaia', Federico Alvarez Arregi irakasle eta idazle donostiarra da, eta 'Hilabeteko artikulua', Parisen 1952an Euzko Deyan argitaratutako 'Moral del exilio' testua daukagu. Kondaira.com-en, ostera, Euskal Diasporaren inguruko lau artikulu daude, euskaraz: 'Erreinuaren bihotzean. Euskaldunek Madrilen osaturiko elkartea (XVIII-XIX. mendeetan)'; 'Aro berria ameriketako nafar emigrazioaren irudiaz: bere buruaren eta bestearen inguruko ikuskera'; 'Ameriketara joandako emigrantearen irudia Euskal Herriko prentsan (1876-1936)'; eta, azkenik, 'Pariseko Eskual Etxea eta euskal nortasuna'.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia