2009/09/18

Aspaldian Kaliforniako San Diego inguruan bizi bazen ere, Idahoko euskaldunen artean Euskal Herritik euren bigarren apaiz euskalduna izateko propio heldu zen bigarren abadea bezala zen ezaguna. Aita Patxi Aldasoro Iparragirre joan den ostiralean hil zen El Centro, Kalifornian, 87 urte zituela. Azkeneko sei urteetan, tronbosiak jo ondoren, mugimendua murriztua zeukan, baina burua argi mantentzen zuen. Omenaldien lagun ez bazen ere, 1999an, AEBetan euskaldunen apaiz izandako gainerako abadeekin batera, plaka eta ohoratze berezia jaso zuen Renoko Aste Nagusi eta NABO Jaialdian, eta 2000eko Boiseko Jaialdin hartu zuen parte. Bere aldeko elizkizunak atzo egin ziren Kalifornian eta datorren 27an, igandea, egingo dira bere jaioterrian, Gipuzkoako Mutiloan.
Gehiago irakurri...
2009/09/18

Paraná-ko Urrundik Euskal Elkarteko dantzari eta musikari entrerriostarrak partaide izan ziren joan den irailaren 6an, igandea, euskal gizataldeko ordezkari, euren probintzia bereko San Benito herrian, Immigrantearen Eguna dela-eta antolatutako ekitaldietan. Bosgarren edizioa bizi izan du aurten, Paraná hiriburu probintzialetik 12 bat kilometrotara kokatuta dagoen hiri honetako Gizataldeen festak. Euskal dantzariek kabalkadan parte hartu eta euskal dantzen emanaldi bat eskaini zuten. Elkarte bereko kide diren Juan Carlos Borras-ek eta Oscar Giles-ek, euren aldetik, gitarrak lagundurik folklore argentinarreko zenbait pieza jo zituzten.
Gehiago irakurri...
2009/09/17

Hamarkada bat pasa ondoren, Euskal Astea Bahia Blancara itzuliko da aurten eta Argentinako euskaldun-argentinar guztiak biltzen dituen jai honen antolakuntza bertako Union Vasca Euskal Etxearen esku egongo da. Urriaren azken asteburuan Buenos Aires probintziako hiri honetara bertaratzen direnek Euskal Herriko kulturaz gozatzeko aukera izango dute, musikan, dantzan, artean eta beste zenbait arlotan ere. Union Vascak eta FEVAK bultzatutako lehiaketak eta jarduerak abian daude jadanik. Artikulu honetan horien berri zehatz ematen dizugu. Gogoan hartzeko gauza garrantzitsu bat epearena da: lehiaketa guztietan irailaren 26an bukatuko da, esan nahi baita datorren asteko larunbatean.
Gehiago irakurri...
2009/09/17

Irailaren 5ean, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak hamazazpi kolektibitate ezberdineko ordezkariak bildu zituen Gizatalde Liburutegien I. Erakusketan. Aurretik eginiko bilkuretan ez bezala, honetan, liburuzainekin batera, publiko orokorrak ere hartu ahal izan zuen parte. Ekitaldiaren arrakasta liburutegietako arduradunek egindako lanaren ondorioa izan zen. Agian horregatik Bahia Blancako komunitateak saritu du erakunde antolatzailea: alde batetik, eta 311-7677-2009 espedientea medio, Erakusketa 'udal intereseko ekintza' deklaratu zuten; bestetik, herriko 'Asociación de Cultura Inglesa'-k, Historia de la Asociación bahiense de Cultura Inglesa 1942-1992 delako liburua oparitu zion Union Vascari.
Gehiago irakurri...
2009/09/17

Cesar Arizmendi lehendakari hautatu zuten abuztuan Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxekoek, Patagonia argentinarrean. Abuztuko azken asteburuan, harrera ekitaldia egin zioten astebete lehenago Biltzar Nagusiak hautatutako zuzendaritzakoei. Egoitza eta lehendakari berriarekin batera, hainbat gauza berri ari dira prestatzen, hala nola Misionesera 'Gora Vasco!' filma ematera bidaiatzea, Euskal Asterako bidaia, euskal laburmetraia ziklo bat, hitzarmena Unibertsitate Teknologikoarekin, Mus txapelketa bat eta, esaterako, omenaldia Alberto Marucco Barragan bazkideari, Santa Cruzeko Giza Eskubideen Estatu Idazkaritza sortzen eta garatzen egindako lanagatik.
Gehiago irakurri...
2009/09/16

A gripea dela-eta, ekintza bat baino gehiago atzeratu behar izan ditu aurten Argentinako euskal komunitateak, tartean urtero eta herrialdean zehar biziro ospatzen diren San Inazioren ohorezkoak. Horregatik, larrialdiaren gogorra pasa bezain laster, Arrecifeseko Euskal Etxeak, bertan tradizio handia duen jai hori antolatu zuen joan den abuztuaren 16an, ohiko oiartzun eta arrakastarekin. 350 lagundik gora bildu ziren Euskaldunak Denak Bat-en egoitzan, tartean, beste euskal etxe askotatik etorriak, San Pedro, San Miguel eta Baraderotik, batzuk aipatzearren. Eguerditik iluntzera arte luzatu zen jaia eta Ugarritzak, Txiki Zaharrak, Maral eta Diamante taldeekin dantza eta musikaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.
Gehiago irakurri...
2009/09/16

Badirudi azken bolada honetan euskal ardo eta edariak, eta bereziki txakolina eta sagardoa bide polita egiten ari direla Estatu Batuetara, bertako zaleen artean apreziazioa eta izen hazkorra lortuz. Azken urte eta hilabeteotan bat baino gehiago izan dira Estatu Batuetako geografian han-hemenka antolatutako dastaketak, eta egunkarietan kritikariek idatzitako laudorio eta loriatze artikuluak. Gaurkoan, beste dastaketa baten berri behar dugu eman, dagoeneko sarrera guztiak salduta dituen dastaketa gainera: bihar osteguna izango da, irailak 17, New Orleans-en. Berezitasun gisa, kupel oso bat daukatela dastatzeko, zuzenean Getariako Ameztoi txakolin upategitik iritsia. Euskal moldeko pintxoz lagundurik zerbitzatuko dute.
Gehiago irakurri...
2009/09/16

Judas Arrieta hondarribitarrak berriki inauguratu du Pekingo Club LAN-en 'Imagin China' erakusketa. Bertara, berak hiriburu txinatarrean zabaldutako MA Studio-n egondako hamar sortzaileren lanak biltzen dira. Gunea baliagarria zaie artistei errealitate txinatarrean sartzeko eta bide berriak esperimentatzeko. Txinarekiko sarbide gisa, Eusko Jaurlaritzak 'Goazen Txinara' programa abiarazi du Euskadiko artea Txinan ezagutzera eman eta euskal artistak bertakoaz ikas dezaten. Orain, lau gazteren egonaldia diruz lagunduko du gobernuak bertan lan egin dezaten. El Correo egunkarian Zigor Aldamak argitara emaniko artikulua laburbildu dugu datozen lerroetara.
Gehiago irakurri...
2009/09/16
Gehiago irakurri...
2009/09/15

Historia irakasle eta Ikastolen Federazioko kide den Jokin Azkue zizurkildarrak hitzaldia eman zuen irailaren 1ean La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan, bertako La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), 'Euskal baserria' gaitzat harturik. Hitzordua unibertsitatean sortu berria den 'UNLPren Euskal Lagunen Taldea' izenekoak antolatu zuen. "Euskal Herriko kultura, historia eta egungotasuna ezagutzeko, ikasteko eta zabaltzeko interesa daukaten UNLP inguruko pertsonak" biltzeko asmoa dauka elkarte berriak, Pedro Mauregui Larranda bertako kideak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.
Gehiago irakurri...