2009/09/23

Bilboko Udalak 'Miguel de Unamuno' Saiakera Lehiaketaren XI. ediziorako deia zabaldu du, euskarazko zein gaztelaniazko ataletan, horietako bakoitzean zazpi mila euroko saria banatuko duelarik. Bilboko filosofo eta pentsalariaren ohoretan hamaikagarren aldiz antolatutako lehiaketa honetara edozein nazionalitatetako saiakeragileak aurkez daitezke. Jatorrizko lanak behar dute izan. Lan hautagaiak jasotzeko epea azaroaren 27an amaituko da.
Gehiago irakurri...
2009/09/23
Donibane Lohizuneko eta Donostiako surf filme jaialdietatik pasatu ondoren, ibilbide polita ari da egiten Kepa Alvarez donostiarraren 'Madera' laburmetraia. Filmeak surf taula bat eraikitzeko prozesua hartzen du ardatz eta soinu bandan euskal txalaparta eta australiar didjeridoo-a biltzen ditu, uztarturik, Iban Nikolai didgeridoo-an, eta Felipe Ugarte eta Ander Barrenetxea txalapartajole. 'Madera' aste honetan ikusi ahal izango da New Yorken, bertako Surf Festivalean. Hona laburmetraia, bere osotasunean; eta egile eta musikarekin harremanetan jartzeko bideak.
Gehiago irakurri...
2009/09/22

"Oinarririk ez duten" ahots alarmisten gainetik, Argentinako Euskadiren Ordezkari berriak segurtatu zuen atzo Donostian Buenos Airesera eramango duen hegazkina hartu baino 24 ordu lehenago, "erabateko lankidetza" izpirituz doala Argentinara, "Euskal Etxeek garatzen duten lanarekiko lankide izaten segitzeko asmotan, eurei laguntzen eta euren lana nabarmentzen". Euskal Etxeek egiten duten lana laudatu ostean, eta EuskalKultura.com-ek euskal-argentinar komunitatearen baitan egon litekeen nolabaiteko arrenguraz galdetuta, esan zuen "egon daitezkeen kezka guztiak lanean hasten naizenean uxatuko" direla. Kortajarenaren asmoa da "bizpahiru hilabetetan" Argentinan ofizialki onetsita dauden 76 euskal etxeak bisitatzea eta heiekin eta FEVArekin lankide izatea.
Gehiago irakurri...
2009/09/22

Ama Birjinaren omenez hiriak antolatzen duen maratoi erdiaren babeslea izan da azken zazpi urte hauetan Lagun Onak Pergaminoko Euskal Etxea. Ahalmen berezidun pertsonek ere hartu dezakete parte maratoi erdiaren testuinguruan Euskal Etxeak antolatzen duen froga batean, Integrazio Proban. Proba ez da lehia orokorrean sartzen eta edonor aurkez daiteke, adin eta kategoria mugarik gabe. Lasterketarekin jasotzen den dirua ongintzarako da, Karitasentzat hain zuzen. Hitzordua irailaren 27an, igandean, izango da, Pergaminoko Gral. San Martin Udal Parkean, 9:00etatik aurrera.
Gehiago irakurri...
2009/09/22

Euskal Etxea munduko gazteenetakoa da, gazteena ez bada, joan den abenduaren 3an sortu baitzen Argentina Ipar-Iparraldean. Saltako 'Gure Etxea' da, Bolivia eta Paraguaiko mugan, eta dituen helburuen artean, euskal nortasuna sendotu, landu eta bere inguruan horren lekukotasuna ematea, baina erroturik dagoen argentinar komunitatea eta bere ongitasuna ahaztu gabe. Azkeneko igande honetan bilera egin zuten eta, besteak beste, bertako jende gabetuentzako sostengu neurriak aztertzea erabaki zuten, laguntza medikoa emanez, eskolan lagunduz eta legearen aurreko aholkularitza eskainiz.
Gehiago irakurri...
2009/09/21

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak abiarazi du dagoeneko aurtengo Aralarko San Migel jaiak eta elkartearen 66. urteurrena (1943-2009) ospatzeko ekitaldia egitaraua. Ekitaldiak joan den asteko asteazkenean hasi ziren 66. Urteurreneko Pilota Txapelketaren sari banaketarekin eta urriaren 17an amaituko dira, izan ere elkartearen egoitzan egingo den euskal erromeria batekin, gastronomiak eta familientzako ekimen batez eta gazteriarentzako dantzaldiaz.
Gehiago irakurri...
2009/09/21

Gainerako herritarrak lagun ospatu zuten Jose C. Paz herri argentinarreko 'Toki Eder' Euskal Etxeko bazkideek euren elkartearen hamahirugarren urtemugaren jaia, irailaren 13an. Bertako Altube Klubean izan da aurten ere hitzordua. Areto erraldoi honetan, eta eguerdi aldera, EEko bazkide talde batek prestatutako paella prest zegoen gonbidatuek dasta zezaten. Bazkariaren ondoren, dantzen eta musikaren txanda heldu zen. Maria Angeles Oñederra Euskal Etxeko lehendakariak erakundearen historia kontatu zion bildutako jendeari eta albiste bat ere eman zuen: datorren urtean Oñati eta Jose C. Pazen arteko Senidetzearen Plaza inauguratuko dela.
Gehiago irakurri...
2009/09/21

Aurrera segitzen du Cordoba hiri argentinarrean bertako Baietz euskal folk musika taldeak euskal musika eta instrumentuez antolatutako kontzertu zikloak. Joan den ostiralean, irailak 18, Bizkaiko musika nolde eta tresnei eskaini zioten Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxearen egoitzan emandakoa. Besteak beste, euren moldaketa berezi bat daraman Gernikako Arbola kantatu zuten, bertaratutakoak hunkituz.
Gehiago irakurri...
2009/09/20

Laugarren urtez antolatzen den artzain amerikanoen bestak Auritz izango du gaur biltoki, bertako pilotalekura bostehundik gora jende bilduko dituelarik Udalbide, Artzain Mundua, Auritz-ko Udala eta Nafarroako Gobernuaren eskutik eratua den egun osoko ekitaldian. 'Ibañetako artzain irrintzia' lelopean, egunari goizeko hamarretan emango zaio hasiera, harrera eta mezarekin. Luzaideko Bolanteak eta bertsolariak izanen dira segidan, eta erakusketa bat zabalik goiz osoan. Seguruenik berritasunik aipagarriena, antzerki baten plazaratzea izanen da, 'Nevadara joan nintzen emakumeak bakarrik utzita' izenburuz artzain baten istorioa kontatuko baita, bertan gibelean etxearen eta familiaren ardurarekin utzitako emazte edo emakumeen lan gogorra aipatzen eta nabarmentzen delarik.
Gehiago irakurri...
2009/09/18

Buenos Aires probintziako Necochea herriko 'Osasuna' otxotea bihar larunbata arituko da kantari Chivilcoy-ko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak antolatu duen afari-show-ean. Ekitaldia euskal etxe honen egoitzako areto nagusian gauzatuko da, urtean zehar daraman egitarau aberatseko parte, eta ehundaka pertsonen partaidetza espero da, afariaz gozatzearekin batera otxoteak eskaintzen duen errepertorioko kantuak entzun eta kantatzeko. Osasuna otxotea 1990eko hamarkada hasieran jaio zen Necocheako Euzko Etxea-ko Txoko Txikiren gerizpean, festa giroan sartu eta bazterrak gisa herrikoian alaitzeko.
Gehiago irakurri...