euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nerea Gonzalez euskal ordezkaria hautatu dute Concordian Immigranteen Azokako Printzesa

2009/10/19

Nerea Gonzalez Ovcharenko euskal ordezkaria printzesa hautatu dute Concordian 2009ko Immigrantearen Erregin Probintzialaren Lehiaketan, azaroaren 17an. Euskal Gizataldeko ordezkaria, Nerea Gonzalez Ovcharenko, printzesa hautatu dute joan den asteburuan Argentinako Entre Rios probintziako Concordia herrian egin den Immigrantearen Erregin Probintzialaren Lehiaketan. Erreginaren makila Gizatalde Frantseseko Daiana Ayelén Arletaz Ferreyra ordezkariak bereganatu du, eta berarekin batera hautatu dituzte Nerea Gonzalez, lehenengo printzesa, eta bigarren printzesa, berriz, Siriar-Libanoar Gizataldeko ordezkaria, Guadalupe Solange Pietrantueno Krunfli. Nerea Gonzalezek 17 urte dauzka, bosgarren maila ari da ikasten Concordiako Aingeruetako Amaren Eskolan eta Psikologia nahi du ikasi.

Gehiago irakurri...


Euskal diaspora aztergai, asteartean hasiko da Arrasaten 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' 2009 Mintegia

2009/10/16

EHMG 2009ko afixa Datorren asteartean hasiko da Gipuzkoako Arrasaten 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Nazioarteko Mintegiaren VI. edizioa. Urriaren 20, 21 eta 22an Arrasateko Kultura Etxea munduan euskal diaspora aztergai hartzen duten ikerlari eta ikaslarien biltoki bilakatuko da, gehienbat Euskal Herriko unibertsitate eta ikasketa guneetatik etorriak, baina baita Ameriketako zenbait herrialdeetatik ere, hala nola Argentina, Uruguai eta Txiletik. Euskal Herriko Unibertsitatea antolatzaile, bertatik adierazi da, bertan egon ezin dutenentzat, mintegi birtual bat ere egongo dela, eta EuskoSare.org-etik segitu ahal izango dela sarean.

Gehiago irakurri...


Haur literatur lehiaketa antolatu du Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeak herriko Liburu Azokaren baitan

2009/10/16

Pehuajó-ko Etxe Alai Euskal Etxeak aurreko edizio batean erabilitako eslogana Urriaren 15etik 18ra arte gauzatuko da Buenos Aires probintzia argentinarreko Pehuajo herrian bertako Liburu Azoka, Martin Fierro izenpean, Argentinako literaturaren klasikoaren omenez. Lau egun hauetan zehar mota askotako ekintzak garatuko dira XIII. azokan, tartean hitzaldiak, tailerrak, antzerkia eta liburu aurkezpenak. Aldi berean, herrian bizi diren kolektibitateek standak jarri dituzte azoka esparruan. Euren artean, Etxe Alai Euskal Etxeak, eta aurten proposamen berezi batekin: lehen mailako ikasleei zuzendutako literatur lehiaketa bat. Euskal Herria eta euskal kultura dira idazlanen gaiak eta testuak aurkezteko epea datorren larunbat arratsaldeko seietan bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Asteartean aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Master eta Doktoradutza Nazioarteko Ikasketetan

2009/10/16

Masterraren gaztelaniazko afixa Joan den asteartean, urriaren 13an, Leioa-Erandioko Lan Harremanetarako Unibertsitate-Eskolako 'Roseton' Ekitaldi Aretoan aurkeztu zen Nazioarteko Ikasketen Master eta Doktoradutza. Masterrak kalitatearen aipua hartu zuen iazko ikasturtean eta bere baitan herrialde askotako ikasteak biltzen ditu, tartean Frantzia, Bielorrusia, Filipinak, Uganda, Afganistan, Argentina, Txile, Venezuela, Kolonbia eta Mexikokoak.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak ez ditu Ordezkaritzak itxiko, baina bai euren aurrekontua 'doituko' eta zinez apalduko

2009/10/15

Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (argazkia Euskalkultura.com) Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Guillermo Echeniquek, agerpena egin zuen atzo Legebiltzarrean, Lopezen Gobernuak alor horri buruz segitu behar dituen ildo nagusiak aurkezteko. EuskalKultura.com-ek ezarria dauka datozen egunetan hitzordua Echeniquerekin mintzatu eta Diasporaren alorrean egon daitezkeen kezka eta galdera nagusiei buruz jarduteko eta orrialde hauetara ekartzeko. Hori egin bitartean, informazioa gaztelaniaz Europa Press-ek jaso bezala irakurri nahi duenak, jo dezake beheko loturara. Pazientzia pixkat duenak, datozen egunetan izango du orrialde honetan, euskaraz.

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Etxeek Diasporaren 'sentimentu abertzalea' aldarrikatu diote gutunez Jaurlaritzari

2009/10/15

FEVAren logoa (argazkia EuskalKultura.com) El Mundo egunkariaren euskal edizioak artikulua zekarren atzoko edizioan, M. Ramirez-ek sinatua, Argentinako FEVAren eta Eusko Jaurlaritzaren artean azken asteotan gutunez izandako harremana aipatzen. FEVAk gutun gogor bat bidali zion irailean Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari, eta gutun horren edukia eta Jaurlaritzak emandako erantzuna aipatzen ditu artikuluak. Duen interesagatik, datozen lerroetara ekarri dugu, jatorriz idatzita dagoen hizkuntzan, gaztelaniaz, alegia.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarrari eman diote 2009ko Espainiako Narratiba Saria

2009/10/15

Kirmen Uribe idazle ondarroarra Iaz euskaraz argitara eman zuen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriarengatik eman diote Kirmen Uribe idazle euskaldunari Espainiako Narratiba Saria. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen duen Sari hau hamabi laguneko epaimahai batek erabakitzen du eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako liburuak izan daitezke hautagai. Egilea harritu egin atzo saria eman ziotela jakindakoan, baina esan zuen oso momentu onean datorkiola, nobelaren gaztelaniazko argitaldaririk gabe baitzebilen eta sariak bultzada berria ekarriko omen dio 'Bilbao-New York-Bilbao'ri.

Gehiago irakurri...


Argazki mostrak eta Mikel Ezkerroren hitzaldi bat Trenque Lauquen-en, Immigrantearen Eguna ospatzeko

2009/10/15

Argazki erakusketak 'Los caminos del vino' jatetxean Eusko Jaurlaritza eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioaren (FEVA) lankidetza medio abiarazi dira iaz Argentinan 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' erakusketak. Geroztik, erakusketok euskal etxez euskal etxe ibili dira, bisitatu dituzten herri guztietan Euskal Herriko koloreak eta soinuak utziz. Baita Trenque Lauquen-en ere. Buenos Aires probintziako hiri honetan, Immigrantearen egunean --irailaren 4an-- inauguratu zen erakustaldia, hilabete oso bat bertako taberna batean egoteko. Ekimenari amaiera emateko bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxekoek Mikel Ezkerroren hitzaldi bat antolatu zuten urriaren 3an.

Gehiago irakurri...


Iñigo Arruti, Hilton hoteleko zuzendaria: «Istanbulgo mezkiten kantuak Laboa dakarkit gogora»

2009/10/15

Iñigo Arruti Txikitatik bizi izan du ostalaritza gertutik. Turismo ikasketak egin, eta egun Istanbulen dago, bost izarreko hotela zuzentzen. Tolosarra da, eta 1994an hasi zen munduan hotelen munduan: Txileko Santiago, Bartzelona, Lisboa, Paris, Madril... 390 langile dauzka orain Istanbulen bere esanetara. Urtzi Urrutikoetxeak eginiko elkarrizketa atzo eman zuen argitara Berria egunkariak.

Gehiago irakurri...


Alemanian dira Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Karmele Jaio, euren liburuak alemanez aurkezteko

2009/10/14

Bihar arratsaldeko hitzordura deitzen duen afixa Egitarau betea izango dute bihar Frankfurten Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe euskal idazleek, goizez mahai inguru batean parte hartzen, atzo hasi zen Liburu Azokaren baitan, eta arratsaldez, Azokako programatik kanpo, argitaletxe alemanek euskal lanak alemanez argitaratzen daramaten ildoko bi izenburu aurkezten, Goethe Unibertsitatean, Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxea tarteko. Karmele Jaioren 'Mutters Hände' (jatorriz 'Amaren eskuak') eta Harkaitz Canoren 'Pasaia Blues' (izen berekoa euskaraz ere) dira irakurle alemanek zuzenean euren hizkuntzan irakurri ditzaketen aipatu bi azken liburuak eta egileen ahotsek azaldutako aurkezpenean bihar ezagutu ahal izango dituztenak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia