euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpo Ekintzetako berregituraketak AEBetako eta Mexikoko Euskadiko Ordezkaritzek bat egitea ekarriko du

2009/10/22

Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak joan den astean Eusko Legebiltzarrean iragarritako Euskaiko Ordezkaritzen berregituraketak, AEBetako eta Mexikoko egungo Ordezkaritzek bat egitea ekarriko du, egoitza New Yorken, eta lan-esparrua Kanadara ere zabaldurik. Egungo Mexikoko Ordezkaritzak, beraz, bere izaera hori galdu eta New Yorkeko bulego zentralaren menpeko bulego tekniko gisa jarraituko du. Testuinguru honetan, Mexikoko egungo ordezkariak, Iñaki Ruizek, egunak zenbatuak dauzka karguan, aste gutxi batzuk onenean, berregituraketa gauzatu eta New Yorken egoitza izango duen ordezkari berria izendatu arte.

Gehiago irakurri...


EEak eta Kultura Zuzendaritzak erakusketa ibiltaria zabalduko dute bihar Tres Arroyosen Immigrazioaz

2009/10/21

Immigrazioaren Museo Nazionalaren iragarkia Buenos Aires hiriburuan egoitza duen Argentinako Immigrazioaren Museo Nazionaletik ekarrita, Immigrazioari buruzko erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai bihartik aurrera eta larunbatera arte Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' Euskal Etxean. Euskal elkarteak, Udaleko Kultura Zuzendaritza lankide antolatutako erakusketa honek etorkinei lotutako hainbat gai era berri eta erakargarrian zabaltzea du helburu eta publiko orokorrari, euskaldunei eta euskaldunak ez direnei, dago zuzenduta. Museoko adituak gidari, herriko eskola guztietako ikasle eta helduek parte hartu ahal izango dute ekitaldi interaktibo honetan. Eta proposatutako ibilbidea burutu eta gero, bisitari bakoitzak bere arbasoei buruzko informazioa duen agiri bat jasoko du oroigarri gisa.

Gehiago irakurri...


Maral talde euskal argentinarrak musika jarri zion San Pedroko XIV. Gizataldeen Jaiari

2009/10/21

Maral talde euskal-argentinarra San Pedron Urriaren hamarrean, asteburu luzearen hasierarekin batera, inauguratu zen San Pedron herriko XIV. Gizataldeen Jaia. Antolatzaileen arabera, aurtengo edizioa aurreko urteetakoak bainoa askoz jendetsuagoa izan da, eta oso pozik daude komunitate osoa bertaratu zelako jaialdira. Paseo Publico-n ipinitako standetan hainbat herrialderi buruzko informazioa eskuratu ahal izan zen baita janari tipikoak dastatu ere. XIV. edizio honetan, Argentina bertako talde batzuek ere hartu zuten parte, eta beste jakingarri batzuen artean, erreginaren hautaketa aipa daiteke: Laila Epelde, Ongi Etorri Euskal Etxearen ordezkaria, bigarren printzesa izendatu zuten. Musika arloan ere, euskaldunak gailendu ziren: Maral-eko musikari euskal-argentinarrak izan ziren tauletatik jendea dantzan eta kantuz ipini zituen taldea.

Gehiago irakurri...


Emakumeentzako Pilota Txapelketak La Platan eta Bahia Blancako Euskal Astean, aste honetan eta hurrengoan

2009/10/21

Artxoboko irudian, La Platako Trinketea, bertako Euzko Etxeak antolatutako partida batean. FEVAtik, 'Pilota Berria' programako arduradun den Agustin Asensio Ariñok gogora ekarri du datorren asteburuan, urriaren 23, 24 eta 25ean, Emakumezkoen Nazioarteko Pilota Goma Txapelketa jokatuko dela, Venezuela, Euskadi, Argentina, Australia, AEB eta Uruguaiko pilotariak partaide. Horren ondotik, astebete beranduago eta Bahia Blancan, 2009ko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko [urriaren 26tik azaroaren lehenera Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko kosta herri horretan] programaren barne, Emakumeentako Pilota Txapelketa berria egingo da, kasu honetan trinketean, urriaren 28tik 31era. Euskal Etxeetako kide eta lagun guztiak, eta oro har zaletu guztiak daude gonbidatuta, sarrera libre eta kitorik.

Gehiago irakurri...


'Berriketari'ren azken aleak koruen bisitak eta Santiago, Valparaiso eta Concepciongo Euskal Zinea aipagai

2009/10/20

Berriketari buletinaren 13. zenbakia Plazan da dagoeneko 'Berriketari' euskal-txiletar buletinaren 13. zenbakia, Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco senar-emazteak arduradun. Azken ale honek --urrian atera izanagatik abuztuko data daramana-- besteak beste biltzen du Punta Arenas-ko Estadio Español-eko Abesbatzak Santiagoko Euzko Etxera eginiko bisitaren berri, bertako Euskal Abesbatza eta 'Itxaropen Gaztea' dantza taldea anfitrioi; aipatzen du abuztu-iraileko Euskal Zine Zikloa, Santiagon, Valparaison eta Concepcion-en gauzatua; eta Vitrofusion izeneko erakusketa, Ana Mary Olazaran euskal-txiletar artista beiralariak prestatua, hori guztia argazki koloredun ugariz hornitua.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikasgaietako Graduondokoan parte hartzeko azkeneko beka osoak geratzen dira Diasporako ikasleentzat

2009/10/20

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren webgunea Eusko Ikasgaietako Graduondokoa egiteko Eusko Ikaskuntzak Diasporako ikasleentzat bideratutako azkeneko bekak geratzen dira. Euskal kulturaren hainbat alderditan --historia, artea, geografia, etnografia...-- sakondu nahi dutenek aukera paregabea dute Asmoz fundazioak aurten hamargarren urtez eskaintzen duen online ikastaro honekin. Euskal kultura alorrean ezagupen orokor bat jaso eta horren graduondoko titulua Euskal Herriko Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak emanik lortu nahi dutenek azkeneko aukera daukate aurtengoz. Epea ia ixtear, ikastaroaren prezioa %100ean ordaintzen duten beka batzuk geratzen dira Diasporatik ikastaroa egin nahi dutenentzat.

Gehiago irakurri...


Mahai ingurua Euskal Literaturaz Muniken, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide partaide

2009/10/20

Eduardo Chillida donostiarraren obra bat deialdiaren edergarri Juan Kruz Igerabide eta Harkaitz Cano poeta euskaldunak gaur arratsaldez mintzatuko dira Munike-n (Euskaltzaindiak dixit, alemanez München), euskal poesiaz, hiriko Cervantes Institutuak hilabete osoan Euskal Literaturaz daramatzan jardunaldien baitan. Eurekin batera arituko da Horst Weich filologo eta hispanista. Bihar, hirurek bat egingo dute ziklo bereko literatur irakurraldi batean. Euskal Literatura Jardunaldiok joan den asteko asteartean hasi ziren bavariar hirian Ramiro Pinillari buruzko ekitaldi batez, egilea bera partaide, eta datozen egunotan gonbidatu ekarriko dituzte, besteak beste, Jon Kortazar eta Ludger Mees.

Gehiago irakurri...


Elvira Kortajarena, Euskadiko ordezkaria: 'Bideokonferentziaz izango dugu Patxi Lopez Bahia Blancan'

2009/10/19

Elvira Kortajarena Iturriotz, Euskadiren Ordezkaria Argentinan (argazkia EuskalKultura.com) Estreinatu berria Argentinako Euskadiko Ordezkaritzako buru legez, Elvira Kortajarenak baiezkoa eman zion Federico Borras Alcainek Paraná-tik astero gidatzen duen 'Presencia Vasca' irratsaioak solasteko eginiko gonbiteari. Besteak beste, datorren astean Bahia Blancako Euskal Astean izango dela baieztatu, eta Lopez Lehendakaria ere --kasu honetan bideokonferentziaz-- bertaratuko dela esan zuen. Teknologia berriak ahalbidetuko duten presentzia horretaz gain, fisikoki, Kortajarenaz gain, Kanpoko Euskal Komunitateekiko Harremanetarako Zuzendaritzako ordezkaritza bat ere iragarri zuen Euskal Astean, Julian Celaya zuzendaria, eta Andoni Martin teknikaria partaide.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ospatu dute Mar del Platan 'Harri Koskorra', ikastolen aldeko bertako haur eta helduen festa

2009/10/19

'Harri koskorra' festan parte hartu zuten txikien taldekoak eta laguntzaileak, ekitaldian egin eta margotu zituzten lanak erakusten Haur ikasle, ikasleen guraso, irakasle eta, oro har, euskararen lagun talde oso bat izan da Argentinako Mar del Platan 'Harri koskorra' izeneko ikastolen aldeko festa berriko partaide eta bultzatzaile joan den irailaren 26an. Urtean zehar Denak Bat Euskal Etxean euskara eta euskal kulturaz bustitako dantza, asti eta festa programa irudimentsuko parte direnek egun berezi batez gozatu ahal izan zuten antzerkia, joku eta jolasak, power point-ak, euskal kantuak, musika, bestelako sorpresak eta askaria ere osagai izan zituen arratsaldepasa batean, guztia auzolan gisa eratu eta gauzatua, Euskal Etxeko 'Artaburu' talde euskaltzalea antolatzaile.

Gehiago irakurri...


Segitzen dute Cancun-eko Kultura Etxeko eta Tzolk'in Kultur eta Ekologi Etxeko Euskal Zinema Zikloek

2009/10/19

Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxeko egitarau eta afixa Gaur bertan egingo den emanaldia tarteko aurrera diraute Cancun hiri mexikarreko bi kultura etxetan urriaren amaieraraino eskaintzen ari diren Euskal Zinema Zikloek, astelehenetan Cancungo Kultura Etxean; eta ostiraletan, Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxearen egoitzan. Gaur astelehena, urriak 19, Kultura Etxeak Julio Medem zuzendari donostiarraren 'Behiak' filma emango du; datorren ostiralean, berriz, eta Tzolk'in Kultura Etxean, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en 'Ama Lur' eskainiko da. Segidan, bi egoitza horietan eta hilabetea bukatu arte emango diren izenburu eta datak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia