2009/10/30

Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, film luze eta laburmetraia berriak aurkeztuko ditu 'Zine Vasco' zinema jaialdiak Venezuelako hiriburuan. Ikus-entzunezko hauek, Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan proiektatuko dira azaroan zehar, datorren astelehenetik hasita eta hilaren 25era arte. Filme bakoitzaren xehetasunak eta programaren berri zehatz segi daiteke ZineVasco.com webgunean.
Gehiago irakurri...
2009/10/30

Atzo bertan jakin zenez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bi pertsonak Argentinako hainbat euskal etxetan ADN laginak biltzeko ezarria zeukaten plana bertan behera utzi du astelehenetik aurrera EHUko Farmazia Fakultateak eta, beraz, asteburu honetan Bahia Blancan ipiniko duten mahaian egingo dute azken bilketa, ondoren Euskal Herrira itzultzeko. Bahia Blancakoa azken aukera izango denez, Norma Rios ekimeneko kolaboratzaile argentinarrak deialdia luzatu die Euskal Astera doazen euskal-argentinarrei euren denborako minutu batzuk hartu eta ADN lagina bertan eman eta erantzun beharreko galderak erantzun ditzaten.
Gehiago irakurri...
2009/10/30

Argentinako Bolivar-eko Nafar Etxeak jatorrizko nafarrei eta beraien ondorengoei diru laguntzak luzatu die joan den asteko asteartean eginiko ekitaldi batean. Sorospen ekonomiko hauek Zuzendaritza Batzordeko bost kide eta Fernando Villanueva presidentea bertan zirela entregatu ziren. Azken honek, diru laguntza 75%a orain eta falta den 25%a hurrengo abenduan banatuko dela azaldu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/10/29

Berriozarko Txori Zuri Dantza Taldea partaide aritu da joan den asteburuan Ibizako Sant Rafel-ek ospatu ditu Jai Nagusietan, bertako dantza taldeko lagunek gonbidatuta. Talde nafarrak 26 dantzari eta 13 musikari ekarri zituen bertara eta protagonismo berezia izan zuen, bertakoek eskatuta eurekin atera zenean prozesioan kalerik kale Ibizako apezpikuak emandako meza nagusiaren ondotik. Horren ostean euskal dantza erakustaldi bat eskaini zuen, Sant Rafeleko lagun anfitrioekin oholtza partaide.
Gehiago irakurri...
2009/10/29

Giroa tenperatura hartzen hasi da Bahia Blancan, gehienbat bihartik aurrera Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko kosta herrialde honetan gailurra hartzen hasiko den 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari dagokionean. Pilotariak, kantariak, koraletakoak, Estatu Batuetako, Uruguaiko, dantzari, langile bolondres, FEVAko, NABOko... Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxea asteburu aurreko giroa ari zen bizitzen bart, giro polita, bihartik aurrerarako aurreikusten den eromenetik urrun. Besteak beste, Euskal Asteko egitarau behin-betikoa bildu dugu datozen lerroetara.
Gehiago irakurri...
2009/10/29

Bartzelonako Euskal Etxeak bihar ostirala emango dio hasiera 'Euskal Herria Sona' euskal musika jaialdiaren edizio berri bati. Hilabete osoan zehar, abenduaren 5a bitartean, Patxi eta Konpainia, Iñaki Plaza & Ion Garmendia, Hegokoak, Rafa Rueda, Maddi Oihenart, Aristizabal & Barandiaran, Korrontzi, Ruper Ordorika, Arramazka eta Gatibu taldeen kontzertuek inguratuko ituzte euskal erritmoak Bartzelonako kaleetara. Horrez gain, txalaparta, kantu eta dantza ikastaroez edota trikipoteoaz gozatzeko aukera izango da aurten hamabigarren ediziora iritsi den jaialdian.
Gehiago irakurri...
2009/10/28

Espainiako Euskal Etxeen 'Euskal Herria' Federazioa osatzen duten zortzi euskal etxeetako ordezkariak Gasteizen bildu dira joan den ostiralean, lan-jardunaldi bat egitearren euren artean eta Julian Celaya Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin. Bileraren ondotik, euskal etxeetako ordezkariak Santa Mariako Katedraleko obrak bisitatu zituzten, bisita gidatu batean.
Gehiago irakurri...
2009/10/28

2010eko udan (urtarrila hala da Argentinan) egingo da lehenengo aldiz, gisa honetan bederen, Udaleku bat Argentinan. 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolaturik hamabi eta hamasei urte arteko berrogeita hamar bat gazte bilduko dira urtarrilaren 4tik 11ra Buenos Aires hiriburutik 120 kilometrotara dagoen Chascomus herrian. Euskal jatorriko partaideei zuzenduta egon arren, aukera honetan ahalmen bereziko haurrek, baita arrisku egoeretan bizi diren umeek ere parte hartu ahal izango dute. Proiektuari aurre egiteko, antolatzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute eta horrekin batera Euskal Herriko 'Eziko Udalekua' erakundeko bost begirale etorriko dira herriko irakasle eta euskal etxeko dantzariekin batera ekintzak antolatzera.
Gehiago irakurri...
2009/10/27

Euskaltzaindiak Plazaberri, Akademiaren albiste gunea, aurrerantzean paperezko formatuan argitaratuko du. Bestalde, hemendik aurrera baita ere, Euskaltzaindiaren argitalpen guztiak Espainiako Editoreen Elkarteetako Federazioaren 'Dilve' zerbitzuan kontsultagai izango dira.
Gehiago irakurri...
2009/10/27

Arrakasta handiz amaitu da Bartzelonan, bertako Euskal Etxean antolaturik, oroimen historikoaren inguruko zikloaren lehenengo saioa, 'Ez ahaztu / No oblidem' izenaz ezagutzen dena. Aurtengoan bi astetan banatu da zikloa, horietarik lehenengoa urrian izan delarik eta bigarrena, ostera, abendurako iragarririk.
Gehiago irakurri...