2009/11/06
Gehiago irakurri...
2009/11/05

Pintxoen munduan espezialdutako hiru euskal sukaldari Danimarkara hurreratuko dira gaurtik aurrera eta igandea bitartean 'Taste The Art' ekitaldira, artea eta gastronomia biltzen dituen ekitaldi horretara gerturatutakoei pintxoen euskal artea aurkeztu eta dastatzera emateko. Pintxoez baliatuz jendearekin interakzioa bilatzea izango da egingo dituzten ekintzen artean esanguratsuena. Sukaldariak, ekitaldia ixteko saioan ere arituko dira eta Danimarkako hainbat goi-kargu eta autoritatek eurak prestatutakoa dastatzeko aukera izango dute.
Gehiago irakurri...
2009/11/05

Atzo arratsaldean IK Irakurle Klubaren sasoin berria zabaldu ondoren, literatura eta musika alorreko proposamenekin segitzen du Bartzelonan Euskal Herria Sona jaialdiak. Aurreko larunbatean hiriburu katalanean abiatutako euskal kultur programa horrek etxean gelditzeko aitzekia kenduko dio bat baino gehiagori. Bihar eta asteburuan eskainiko diren musika emanaldiekin, gaurko egunak bestelako proposamena egiten du, edo egiten die futbolzale eta athleticzaleei: Euskal Etxeko Txokoan Nacional-Athletic partida emango dute, iluntzeko bederatzietatik aurrera.
Gehiago irakurri...
2009/11/04

Diasporari begira pentsatutako proiektu bat sustatzera bidaiatu zen lehendabizikoz Argentinara 'Xabaltx' goitizenarekin ezaguna den Pantxoa Bergara. Iaz izan zen eta MMX taldearekin, esan nahi baita Maialen Errotabehere eta Mixu Mixelena lagunekin. Zenbait euskal etxetan kantatu zuen, baita iazko Euskal Astean ere, La Platan. Urtebete eta gero, esperientzia errepikatzeko asmoz itzuliko da abeslari lapurtarra bihartik aurrera Rio de la Platako agertokietara. Oraingoan banakako ikuskizuna prestatu du --tartean Cymeus bere bosgarren diskoko abestiak ere joko ditu-- eta San Miguelen, Buenos Airesen, Gral. Rodriguezen, Arrecifesen eta San Nicolasen aurkeztuko da.
Gehiago irakurri...
2009/11/04

Diasporako hainbat lekutan gertatzen den bezala, Las Floresen ere badaude edadeko pertsona batzuk azken mendeko gertakizun askoren lekuko izan direnak eta hau da Raquel Rotaecheren kasua. Laurogeita hamazazpi urteko emakume hau magisteritza eta pintura munduko ikurra da bere komunitatean, eta barnetik bizi izan ditu herriko baita herrialdeko historia; hori dela eta Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, 'Loretako Euskaldunak' EEak proposaturik, Las Floresko Udaletxeak saritu egin du jarduera handiko beste herritar batzuekin batera. Omenaldia urriaren 23an izan da, Udaletxeko Areto Gorrian, eta saritu bakoitzak domina eta diploma jaso ditu.
Gehiago irakurri...
2009/11/03

Deia egunkariak Lopez Lehendakariaren gobernuak Kanpo Harremanen alorrean orain artean hartu dituen erabakiak modu kritikoan komentatu ditu joan den igandean, Humberto Uztuetak sinatzen duen artikulu batean. "Euskal exekutiboak aurreko gobernuek zeramaten kanpoko politikarekiko ildo jarraikorra darama bere ordezkaritzen helburu eta funtzioetan. Aldaketa zantzu bakarra egoitza batzuen itxiera da eta berriak zabaltzeko planak errotik moztu izana", dio. Gure irakurleen interesekoa izan daitekeela pentsatuz, linka ekarri dugu datozen lerrroetara.
Gehiago irakurri...
2009/11/03

Joan den ostegunean, urriaren 29an, egin ziren Baraderon, Buenos Airesko probintzia argentinarrean, bertako euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eta, ondorioz, agintealdi berrian elkartea gobernatuko duen ekipoko buru Ines Longina, Elorduy-ren emaztea (sic) hautatu zuten, eta berarekin batera Griselda Esconjauregui, idazkari, eta Daniel Ibarra diruzain, beste zenbait batzordekideren artean.
Gehiago irakurri...
2009/11/02

Ingalaterrako Carshalton herrian, 1936ko gerlatik ihes egin behar izan zuten haur euskaldunen istorioak aurkeztuko dira bihar herriko Sutton liburutegian egingo den erakusketa batean. Erbesteratutako haurrek arazo eta ezbeharrei aurre nola egin zieten azalduko da erakustaldian. Horrez gain, Southamptongo portura iritsi eta Carshaltonen bizimodua nolakoa izan zen ere berrikusiko da.
Gehiago irakurri...
2009/11/02

Laurehun bat lagun bildu ziren joan den urriaren 17an Trenque Lauquengo Barrio Alegre Klubean Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatutako Urdaiazpiko Jaia ospatzeko. 'Euskal festa handi baten oinarriak ezarri nahi genituen gure herrian. Horretarako euskal etxeko lagunek lagundu ziguten antolaketan', azaldu dio EuskalKultura.com-i erakundeko kide batek. Ordu txikiak arte iraun zuen jai honetan, etxeko hestebeteak, afarirako propio prestatuak, jan ahal izan ziren. Tartean, Euskal Sustraiak-eko dantzariek Arin Arin eta San Petrike dantzatu zituzten. 'Oso arrakastatsua izan da jaia eta komunitatearen erantzuna ezin hobea', adierazi dute antolatzaileek. 'Hori dela eta jadanik jarri dugu datorren urterako hitzorduaren data. 2010rean Urdaiazpiko Jaia urriaren 16an izango da'.
Gehiago irakurri...
2009/10/30

Gaur azken eguna, Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkarteak bultzatutako III. Kultur Jardunaldiei dagokienez. Astearte, asteazken eta ostegunean, gai ugari jorratu dira hizlari ezberdinen eskutik. Gaur, lehenik, Errepublika Txinatarraren historia aztertuko da, eta ondoren Fang Xiao-k Txinako klase sozial ezberdinen inguruko hitzaldian, aurtengo EuskadiAsia jardunaldiak itxiko ditu.
Gehiago irakurri...