euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskal Echea Institutuak 'Etxetik etxera' lelopean ospatu zuen ikasturte amaiera

2009/11/13

Euskal Echea Institutuko ikasleak Jai Alai aretoan (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko ikasleek euskara eta euskal kulturari buruzko tailer batean hartzen dute parte urtean zehar. Proiektuak jadanik bost urte ditu eta ume eta gazteen aurrerapenak, ezagutza eta engaiamenduari dagokionez, gero eta nabariagoak dira. 'Etxetik etxera' leloarekin baserriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten ikasturte amaierako jaiaren antolatzaileek, eta baita ere, aldi berean, inoiz Euskal Herritik, etxetik, joan behar izan bazuten ere, Argentina etxe bihurtu zela euskaldun askorentzat. Bostehun inguru ikaslek ikurriñaren kolore eta dantzekin alaitasunez bete zuten eskolako Jai Alai jolastokia, Arrecifesetik propio etorritako Ugarritzak Taldeak eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak lagunduta.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian barrena birtualki bidaiatzea posible da 'Google Street View' interneteko tresnarekin

2009/11/12

'Google Street View' aplikazioa ordenagailuko pantailan Interneteko bilatzaileetan geroz eta erreminta berritzaileagoak eskaintzen dira gure bilaketen emaitzak ahalik eta zehatzenak izan daitezen, eta duela urte batzuetatik hona mapak 'online' kontsultatzeko aukera daukagun arren, orain birtualki eta irudi errealekin kale eta errepideetatik bidaiatzeko sistema ere gure eskura dago 'Google Street View' tresnarekin. Euskal Herriko ibilbide ugari etxetik mugitu gabe bisita ditzakegu, nahiz eta oraindik euskal geografiako hainbat eremu gehitzeko dauden. 'Google Street View'-rekin, klik egin eta gustoko dugun herriko kaleetatik paseotxo bat eman dezakegu, etxeko zapatilak kendu gabe.

Gehiago irakurri...


Amaia Renobales Barbier zientzilari sozialak 'Quetzalcóatl Merezimendu' saria jaso du Mexikon

2009/11/12

Mexikoko Migrazio Institutua 2009ko Migrazioaren Nazioko Bigarren Astean, Amaia Renobales gizarte zientzilari euskaldunak 'Reconocimiento Quetzalcóatl' izeneko saria jaso du, "migranteekin egin duen lan bikaina" sarituz. 'End Child Prostitution, Child Pornography and Trafficking of Children for Sexual Purposes' (ECPAT) erakundearen zuzendari denak, bere ibilbide profesionala 1998. urtean hasi zuen Mexikon, Eusko Jaurlaritzako bekadun bezala UNICEF-en lanean hasi zenean.

Gehiago irakurri...


Kultur lehiaketa eta urteurren afaria Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko

2009/11/11

Ma. Esther Arrondo Eusko Txokoa-ko arduradunak 'Guregandik' aldizkariaren azken alea eman zion Nerea Grassiri Euskal Asteko liburutegien bileran (argazkia EuskalKultura.com) Bi hamarkada daramatzate Lapridako euskaldunek Euskal Herriko kultura zabaltzen Buenos Aires hiriburutik ia 500 kilometrora dagoen hiri honetan. Urtean zehar, hitzaldiak, topaketak, dantzaldiak, kultur lehiaketak… mota askotako ekimenak antolatzen dituzte 'Lagunen Etxea'-koek euskaldunen historia eta ohiturak hedatzen. Aurreko urteetan bezala, aurten ere kultur lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea luzatzen dute euskal etxeko kideek, Eusko Txokoa liburutegien arduradunekin batera. Horretaz gain, urtemuga berezi hau ospatzeko, esker emate elizkizuna eta afari berezi bat egingo dute azaroaren 28an.

Gehiago irakurri...


Ainhoa Olabarriaren 'Rough Winds' filma eskainiko du gaur Caracasen 'Zine Vasco' euskal zine jaialdiak

2009/11/11

Ainhoa Olabarriaren Rough Winds filmaren kartela Ainhoa Olabarriaren Rough Winds (Egun haizetsuak) filmaren estreinuak emango die bukaera aste honetako emanaldiei hiriburu venezuelarrean hilaren 25eraino eskaintzen ari den 'Zine Vasco' zine jaialdiaren barruan. Aurreko astean hasi zen zinema jaialdiak, zuzendari euskaldun onenen ikus-entzunezkoak eskaintzen jarraitzen du Caracaseko zinemazaleen gozamenerako. Filmeen proiekzioak Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan burutzen dira.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunek 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia segitu ahal izango dute internetez

2009/11/10

Txapelketaren aurkezpen ekitaldia Donostiako Tabakaleran Euskal Herritik kanpo bizi diren bertsozaleek, jadanik ez dute aitzakiarik gure herrian egiten diren bertso txapelketa eta bestelako ekitaldiak ez jarraitzeko. Bertsozale Elkarteak interneten hainbat egitasmo jarri ditu abian kanpoan bizi diren euskaldunek bertsolaritzaz gozatzeko aukera izan dezaten. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bideo, argazki, sailkapen zerrenda edota bestelako albisteak interneten daude Diasporako euskaldunen eskura, bertsolaritzaren mundutik xehetasun bat bera ere gal ez dezaten.

Gehiago irakurri...


Azaroaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntzaren euskal ikerketetarako diru laguntzen eskaera epea

2009/11/10

Eusko Ikaskuntzako logoa Edonor aurkez daiteke, baldin eta Eusko Ikaskuntzako kide bada edo horretarako eskaera egina badu. Dirulaguntza 1.600 eurokoa da (ikerketa batek sortzen dituen gastuak konpentsatzeko pentsatua gehienbat) eta Diasporako gaiak ere ongi etorriak dira. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Euskaraz egindako ikerlan zientifikoak bereziki onartzen badira ere, beste hizkuntzetan eginikoak ere lasai aurkez daitezke. Eusko Ikaskuntzak, kide dituen ikertzaileak eta gainerakoak ere animatzen ditu egin berria duen 2009ko deialdi honetan parte hartzera.

Gehiago irakurri...


Katalin Madariaga: 'Gaurko egoerari aurre egiteko oso beharrezkoa dugu Diasporaren laguntza'

2009/11/09

Katalin Madariaga Eusketxen emandako hitzaldian La Platako Euzko Etxeak gonbidaturik, Katalin Madariaga Ezker Abertzaleko ordezkariak Argentinako Diasporaren kideekin egoteko aukera izan zuen iaz Euskal Astearen inguruan antolatutako 'Elkarrizketa Politikorako Mahaian'. Aurten, horrelako ekintzarik antolatu ez arren, Euskal Astera bueltatu da Madariaga. 'Euskal Aste Nazionalera etorri naiz, bai; baina batez ere hemen euskal abertzaleen errepresentazio apur bat falta dela uste dugulako', azaltzen du parlamentari ohiak. 'Badakit hemen badagoela linea horretakoa den jendea eta haiekin egoteko etorri naiz'. Horretaz gain, Madariagak Gernika Sarearen lan instituzionala bultzatzeko asmoz Argentina eta Uruguaiko hiriburuak bisitatu ditu.

Gehiago irakurri...


General Rodriguezeko Eusko Aterpea EEko 'Hitz nagusiak' zikloak segitzen du auzokideei hitza ematen

2009/11/09

Juana Rodriguez, 'Hitz nagusiak' zikloko elkarrizketa bukatu ondoren Historiaren lekuko direnak, komunitatearen zerbitzuan dabiltzanak, herriari bere ekarpena egin diotenak… Hauek guztiek beren lekua dute Eusko Aterpeak antolatutako 'Hitz nagusiak' erreportaje zikloan. Euskal etxeko kideen eskutik laster lau urte beteko dituen ekimen honek hasierako arrakastarekin jarraitzen du auzokideei merezitako omenaldia egiten. Azkenekoan, Alfredo Juan Malatini eta Juana Rodriguezi. Biak interes handiko pasadizoak kontatzeko aukera izan zuten euskal etxeko egoitzan joan den urriaren 10ean, eta saio guztietan egiten den bezala, elkarrizketak grabatu eta digitalizatu zituzten guztion eskura jarri ahal izateko. Esan dezagun, bestetik, Eusko Aterpeak 10 ospatu dituela atzo.

Gehiago irakurri...


Gastronomia, musika, kultura eta kirol ekitaldiak, Tandileko Gure Etxea EEaren 60. urteurrena ospatzeko

2009/11/07

Tandileko 'Gure Etxea'ren artxiboko irudi bat (argazkia EuskalKultura.com) Gaurtik aurrera eta hilabete batez, hamaika ekintza antolatu dira Tandilen, bertako 'Gure Etxea' Euskal Etxearen 60. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiekin bat egin nahi dutenek, mus eta pala txapelketa, hitzaldi eta ikastaroak eta bestelako bazkari, afari eta irtenaldietaz gozatzeko aukera izango dute. Musika eta kultura alorreko hitzorduak ere ez dira faltako, eta Euskararen Eguna ere urtero abenduaren 3an denez, toki berezia egingo zaio urteurreneko ospakizunetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia