2009/11/19

Euskal Akademiaren XIV. Jagon Jardunaldiak egingo dira bihar ostirala Plaza Barriko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaia ikusmira ezberdin askotatik aztertuz. Joaquim Dolz, Genevako Unibertsitateko irakaslea bertara gerturatuko da gaian sakontzen duen 'hitzaldi mamitsua' eskaintzeko asmoz. Sustapen Batzordeak antolatu dituen jardunaldi hauetan, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Euskaltzaindiak.
Gehiago irakurri...
2009/11/18

Jende gazteari zuzenduz eta teknologia berriak modu ireki, parte-hartzaile eta bizian erabiliz, interneten euskararen presentzia indartzea da Azkue Fundazioaren xedea. Bizkaiko Foru Aldundiaren euskara arloko proiektu garrantzitsua da. Zuzendari duen Rodrigo Gartzia Azurmendik, Diasporako euskaldunak ere kontuan hartu dituztela eta proiektuak beraiekin lotzeko aukera aztertu duela adierazi dio Euskalkultura.com-i. Azkue Fundazioa azaroaren 4ean aurkeztu zen ofizialki, Euskaldunako foyer-ean.
Gehiago irakurri...
2009/11/18

'Cymeus' du izena kantari lapurtarraren azken diskoak, 'Cymeus' hitzak Cymru (Gales) eta Euskal Herria izenak batzen dituelako. Izan ere, kantariak Irlandan bizi izandako esperientziak kontatzen ditu bertan. Lan atera berria aurkeztera Argentinara etorrita, Xabaltxek, bakarrik bere gitarra eta hitzekin, malenkoniaz bete zituen aretoak Mixu Mixelena lagun zenduari kanta bat eskainitakoan. Alabaina goibeltasuna desagertzen zen, publikoa euskal abesti tradizionalak kantari ipintzerakoan, hala nola 'Hegoak' edo 'Eperrak', aretoak eta kantariak bat eginik. San Miguel, Buenos Aires, Gral. Rodriguez, Arrecifes eta San Nicolasen presentatu da Xabaltx eta herriotako bakoitzean lagunekin partekatu du beti agertokia.
Gehiago irakurri...
2009/11/17

Euskal Herria ezagutzea gustatuko litzaizuke? Buenos Airesko 'Eusketxe' Eusko Kultur Etxeak aurten ere 200 bonu salduko dituela adierazi du, bildutako diruarekin programatutako ekitaldiei eta Etxeko mantenimenduari eutsi ahal izateko. Bono hauetako bakoitzarekin, Euskal Herrira egingo diren bi bidaien zozketan parte hartzen da, edo nahi izanez gero joan-etorriak balioko lukeen ordainaren zozketan. Laguntzeko modu bikaina, sari bikain bat eskuratzeko aukerarekin, gainera.
Gehiago irakurri...
2009/11/17

2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari buruzko argazki eta bideo kronika edo erreportajearen bigarren zatia. Urriaren 26tik azaroaren 1a bitartean egin da Buenos Aires probintziako hegomendebalde kostan dagoen Bahia Blanca hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak bere 110. urteurrena ospatzen zuen urte berean. Larunbatean eginiko ekitaldiei dagozkie irudiok. Hona bigarren zati hau.
Gehiago irakurri...
2009/11/17

Udaberri bete-betean, Saladilloko euskaldunak kaleetara atera ziren eta herriko komunitate osoa jolasteko ekintza batean parte hartzera gonbidatu zuten. Udaletxeko lankide antolatutako ekitaldi honetan, herri kirolak ez ezik, mota askotako ikuskizunak ere ikusi ahal izan ziren Nuestra Señora del Carmen Parkean, tartean estatua bizidunak, magoak eta murgak. Hitzordua joan den azaroaren 8an izan zen, arratsaldeko 4etatik aurrera, eta antolatzaileak poz-pozik daude deialdiak arrakasta handia izan zuelako. 'Duela urte batzuk udaberriaren eguna ospatzeko piknika antolatu genuen', azaldu zuen Hector Altamira euskal etxeko lehendakariak; 'aurten, berriz, euskal kulturaren beste alde batzuk ere erakutsi nahi genituen'.
Gehiago irakurri...
2009/11/16

Santa Feko Gizataldeen Jaialdia --16. edizioa izan du aurtengoa-- ospatu baino lehen egin ziren ekintzen barruan, hiriko Gure Etxea Euskal Etxeak erakusketa bat burutu zuen Euskal Herriko geografia, historia eta kulturaren inguruan Simón de Iriondo Eskola Nazionalean. 'Gizarteak eskoletara doaz' egitasmoa, tailer moduan egiteko ekintza sorta, herriko Kultura Idazkaritzak aurkeztu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/11/16

Eusko Jaurlaritzak "Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko" bi beka deitu ditu. Legez parte hartzeko aukera daukaten herritarrekin batera, euskal etxeetako kideak ere aurkez daitezke deialdira, eskatutakoa betez geroz. Bekak Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako bulegoetan aritzeko dira eta 15.900 euroko diru hornidura daukate, bakoitzak. Eskabideak gauzatzeko epea abenduaren 10ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2009/11/16
Egin berria da urriaren 26tik, astelehena, azaroaren lehena, igandea, bitartean --gailurra asteburuan--, Bahia Blancan, Buenos Aires probintzian, 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Herrialde osoko hainbat euskal etxe eta euskal gizataldetako kideak bildu dira, Chaco eta Misionestik Patagoniako Santa Cruzeraino, urteko euskal ekintzen artean guztien bilgarri izatearren antolatua den deialdi garrantzitsu honetan. Hona 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko argazki eta bideo kronikaren lehenengo partea. Datozen egunotan segituko dugu materialaren gainerakoa argitaratzen.
Gehiago irakurri...
2009/11/13

Entre Rios-eko Triglav Esloveniar Erakundeak zazpi urte bete ditu eta, ospatzearren, Argentinan presentzia esloveniarra zabaltzen eta bermatzen jarduten duten kargu nagusiak otordu batean bildu dira 'Paraná Itsas-klubean'. Bertara, Avgustin Vivod Esloveniako Embaxadorea eta Federico Borrás Alcain Urrundik Elkarte Euskaldunaren presidentea gerturatu ziren, besteak beste.
Gehiago irakurri...