euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Real Uniongo ordezkaritza batek Murtziako Euskal Etxea bisitatu du bertakoek gonbidatuta

2009/11/24

Real Uniongo banderatxo eta elastiko sinaduraduna erakusten, talde irundarreko eta Mutziako Euskal Etxeko zuzendaritzako kide eta lagunak Irungo Real Union futbol taldeko ordezkaritza batek, Ricardo Garcia presientea buru, Murtziako Euskal Etxea bisitatu du joan den asteburuan, talde irundarrak partida Murtzian jokatu behar zuela-eta Euskal Etxe murtziarrak eginiko gonbidapenari erantzunez. Azkenean Real Murcia ekipoaren kontra Nueva Condomina estadioan jokatutako partidaren emaitzei dagokienez ondorioak oso euskaldunen aldekoak izan ez baziren ere, aipatu bi elkarteak harreman polita hasi dute eta Unai Sanchez Euskal Etxeko lehendakariak, irundarra berau, harro erakuts dezake Euskal Etxeko paretean Real Uniongo jokalari guztien sinadura daraman elastiko dedikatua.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera Aberri Etxea' euskal elkarteak bere 13. urteurrena ospatu zuen atzo

2009/11/23

Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeko abesbatzako kideak ere aritu ziren, besteak beste kantari, atzoko ospakizunean Viedma eta Carmen de Patagones herri argentinarretako bazkideak biltzen dituen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' delako euskal elkarteak bere 13. urteurreneko festa egin zuen atzo Rio Negro Probintziako Banketxeko langileen partzuergoaren Laket Gunean, bere bazkide eta lagunetako ehun bat pertsona bertara bildurik. Elkarretaratzeak zahar, gazte eta haurrak ere batu zituen eta guztientzat garatu ziren ekimenak. Musika, dantza, kantua, kirolak, joko eta jolasak ez ziren batere falta izan, ezta ere alaitasuna, bizitasuna eta umore on eskuzabal eta guztiekin partekatua.

Gehiago irakurri...


Iazko arrakastaren ondotik, otsailaren 1etik 12ra egingo da Buenos Airesen bertako 'Udako Euskal Unibertsitatea'

2009/11/23

2009ko Udako Euskal Uniberstitateko ikasleak Argentinako 'Udako Euskal Unibertsitatea'ren antolatzaileek gonbitea luzatzen diete ikasle ohiei eta oro har parte hartu nahi dutenei 2010eko Ikastaroaren programaren aurkezpenera. Iazko lehenengo esperientziaren ondotik, aurtengo edizioa otsaileko lehenengo bi astez luzatuko da eta aurrekoak bezala, Euskal Herriko historian eta kulturan zehar paseatzea du helburu. Aurkezpena bihar asteartez egingo da eta horrekin batera 2009ko edizioko ikasleek egindako idazlanak ere aurkeztuko dira, guztiak liburu batera bilduta. Ekitaldia arratsaldeko sei t'erdietan izango da, Euskal Echea Institutuaren egoitzan, Buenos Aires hiriburuko Sarandi 735 helbidean.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak: Maite Bengoa, lehendakari berria

2009/11/23

Maite Bengoa Tejeria montevideotarra, Haize Hegoako lehendakari berria (argazkia EuskalKultura.com) Zuzendaritza Batzordea berritu du Uruguain, bertako hiriburuko Haize Hegoa Euskal Etxeak, izan ere Euskal Etxea izatearekin batera bere burua 'Euskal Kultura Uruguain Sustatzeko eta Ikertzeko Etxea' legez definitzen duen euskal elkarteak. Orain arte lehendakari izan den Enrique Poittevin Gilmet-ek, Maite Bengoa Tejeriari pasatu dio lekukoa, bertako kideek zegokion bilkuran Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin ostean. Zorionak Maite Bengoa euskaltzale atxiki eta ezagunari, eta ongi irabazitako zorionak baita ere kargua uzten dutenei, elkartean lana lekuz aldatu baizik ez dutela egingo pentsa baitaiteke, euren eskarmentua, lan eskuzabal eta nekaezina eta euskal engaiamendua zinez ezaguna baita.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxeak Urrundik-eko lagunak gonbidatu zituen Santa Feko Gizataldeen Azokan parte hartzera

2009/11/20

Santa Feko Gizataldeen azokan, Gure Txokoa Euskal Etxearen standa (argazkia EE) Hiriaren 436. urteurrenaren ospakizunen barnean gauzatu da aurten Santa Feko Gizataldeen Azoka. Topaketa, Belgrano Tren Geltokian, berreskuratu berria den aretoan, egin da, inaugurazio ekitaldiak hamar mila bat pertsona bildu dituela, antolatzaileen arabera. Hamabi kolektibitatek hartu zuten parte jai berezi honetan bakoitzak bere musika, dantzak eta janari tipikoak erakutsiz. Santa Feko alkate Mario Barletta eta Kultur Idazkari Damián Rodríguez Kees izan dira ekitaldiko buru eta Udal Bandak eta Abesbatzak jarri diote musika. Azokako XVI. edizio honetan Santa Feko euskaldunek Paranako Urrundik Euskal Etxeko dantzariak gonbidatu dituzte jaialdian parte hartzera.

Gehiago irakurri...


Azaroaren 30era arte dago zabalik 12-16 urteko gazteentzako Chascomuseko Euskal Udalekurako epea

2009/11/20

Aurten Nafarroako Lizarran eginiko Udaleku txanda bateko argazkia Chascomusen, bertako Euskal Etxeak antolatuta urtarrilaren 4etik 10era egingo den Euskal Udalekuan parte hartu nahi duten euskal etxeetako 12-16 urte arteko gazteek azaroaren 30era arte eman dezakete izena. Partaideetako bakoitzak 120 peso ordaindu beharko ditu orotara, eta izena emateko unean 50 pesoko seinalea utzi. Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea da ekimeneko antolatzaile, Gipuzkoako Foru Aldundia lankide eta laguntzaile Chascomuseko Pilota Kluba eta Arraun Elkartea. Interesatuek Maria Laura Egurenekin kontaktatu beharko dute, mailez edo telefonoz, artikulu honetan aurrerago adierazten diren helbide eta zenbakietan.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiago eta Viñako Euskal Etxeek Julian Celaya Gizataldeekiko Zuzendariaren bisita jaso zuten

2009/11/20

Julian Celaya --erdian, eserita-- emakumeez inguratuta Viña-Valparaisora egindako bisitan, Club Naval delakoan egin zitzaion harrera ekitaldiaren baitan Hego Ameriketako puntara Argentinako Euskal Asteko ekitaldietan parte hartzera ekarri zuen bidaia berean inguratu zen Txilera Julian Celaya Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Zuzendaria. Ekimen argentinarraren aste berean lehenxeago, Andeen Mendebaldeko magaleko herrialde honetan ofizialki onetsita dauden bi euskal etxeak bisitatu zituen, Santiago hiriburuan eta Viña-Valparaison.

Gehiago irakurri...


Durangoko 44. Liburu Azokak, aurten abenduaren 4tik 8ra, Katalunia izango du herrialde gonbidatu

2009/11/19

Atzo goizean Durangoko Azokako antolatzaileek eta erakunde laguntzaileek emaniko prentsaurrekoa. Antolatzaile, Gerediaga Elkartea; Laguntzaile, Eroski, BBK, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Durangoko Udala Ikastoletako lehen andereñoek jasoko dute aurtengo Argizaiola saria, eta kultura katalana izango da, berriz, 2009ko edizio honetako kultura gonbidatua. Erakusleei dagokienez, 156 parte-hartzaile bilduko ditu Azokak. Parte-hartzaile kopurua igo den arren, iaz adina erakusmahai izango dira: 292. Liburu berriak, aurten 308 izango dira, iazko 345ak baino 37 gutxiago, beraz. Diskoak, iaz baino bost disko gehiago: 69. Eta aurten leku berezia izango dute kultura katalanak eta bere emaitzek, euskal kulturarekiko eta euskaldunekiko harremana estutu nahiean. Abenduaren 4ean, ostirala, hasi eta 8raino, asteartea, luzatuko da. Iaz baino egun bat gehiago. Garikoitz Goikoetxeak sinatzen du artikulua Berrian.

Gehiago irakurri...


Tandileko prentsa Cecilia Cenoz Gure Etxeako lehendakariarekin solastu da Euskal Etxearen 60. urteurrenaz

2009/11/19

Cecilia Cenoz, Tandileko 'Gure Etxea' Euskal Etxeko lehendakaria (Argazkia, Alma Vasca) Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandil herrian, bertako Gure Etxea Euskal Etxea bere 60. urteurrena ospatzen ari dela-eta, bertako 'El Eco de Tandil' egunkariak euskal elkarteko Cecilia Cenoz lehendakaria elkarrizketatu du 'Euskal Etxeak 60 urte bete ditu eta interes orokorreko hainbat ekitaldirekin ospatuko du' izenburupeko artikuluan. Cenoz gazteak aurtengo maiatzan hartu zuen erakundea gobernatzeko erronka, belaunaldi aldaketa ekarriz kargu horretan euskal etxeari. Zazpi urte dira bazkidetu zela eta horietarik bost urte daramatza euskara irakasle.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko Euzko Etxeak 'Mikel Deuna'ren eguna ospatu zuen dantza artean Euzko Enparantzan

2009/11/19

Fandango faltaezina publiko jendetsu baten aurrean (argazkia Berriketari) Santiagoko Euzko Etxeak eta Txileko hiriburuko euskal gizataldeak ohi bezala ospatu dute aurten ere bertako euskal egutegian egun handia den 'Mikel Deuna' (hala deitu ohi zaio hemen San Migeli), ospatu ere hiriburuko Cerro San Cristobal izeneko muinora igoz eta hor bereko elizan euskal kantuz hornitutako meza entzun, eta ondoren bertan, Gernikako Arbolaren kimu bat buru duen 'Euzko Enparantzan', ohoratze-ekitaldia eginez, hiriko Euskal Abesbatza eta 'Itxaropen Gaztea' dantzari taldea partaide. Santiagoko Berriketari aldizkarikoek pasatu dizkigute datuak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia