euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sei euskal etxe berri ofizialdu ziren atzo Argentina, Alemania, Brasil, Frantzia, AEB eta Japonian

2009/12/10

Jaurlaritzak atzoko bilkuran onartu zuen sei euskal etxeetakoa da Tokyo-ko Euskal Etxea. Argazkian, bere estatutuak, euskaraz eta japonieraz (argazkia EuskalKultura.copm) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokionez, albiste eguna izan zen atzokoa Diaspora gaietan, batetik buletin ofizialak Euskal Etxeei eman beharreko 2009ko dirulaguntzen berri ekarri baitzuen eta atzo, baita ere, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak sei euskal etxe berriren onarpena sinatu baitzuen, horietarik bi orain arte euskal etxeen mapan agertzen ez ziren herrialdetan, hala nola Alemania (Berlin) eta Japonian (Tokyo). Gainerako laurak Argentinan (Buenos Aires), Frantzian (Paue), Brasilen (Itapevi) eta Estatu Batuetan (Santa Fe) onartu ziren.

Gehiago irakurri...


'Basque Culinary Center'en lehen harria jarri zuten atzo Donostian, munduan erreferentzia izatea helburu

2009/12/10

Lehenengo harria jartzeko unea (EPAren argazkia) Abian dira Basque Culinary Center (BCC) eraikitzeko lanak. Donostian egongo da eraikina, Miramongo parkean, eta lehenengo harria jarri zuten atzo Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Cristina Garmendia Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak, hainbat sukaldariz inguratuta. Kronika Berria egunkariari dagokio.

Gehiago irakurri...


Arantzazuko Ama Birjina jargiratu dute Argentinako Ayacuchon, bertako Euskal Odola Euskal Etxean

2009/12/10

Legarreta-Dindart senar-emazteek oparitu dute Arantzazuko Andra Mariaren estatuatxoa. Irudia, ezkerreko izkinan, behean, ikus daiteke, mahai gainean, jargiratzea egin aurretik (argazkia Notas Graficas) Arantzazuko Ama, Gipuzkoako zaindaria eta historian zehar Ameriketako hainbat lekuekin lotura zuzena izan duen Ama Birjina, joan den asteartean jargiratu dute Argentinako Ayacucho herriko Euskal Odola Euskal Etxearen egoitzaren baitan. Isidro Legarreta eta Mari Carmen Dindart senar-emazteek iazko ekainean Euskal Herritik ekarritako Arantzazuko Andra Mariaren irudiak toki hautua lortu du, Julio Ibarra zurgin ayacuchotarrak eginik, aurrerantzean kokaleku egokian egon dadin, euren eguneroko euskal jarduna garatzen duten Euskal Etxeko kideen artean.

Gehiago irakurri...


Brasilgo Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak 50 urte ospatu ditu joan den asteburuan

2009/12/09

Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean 'Gernikako Arbola' kantatzen Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 'Gernika Kutun' etxe eta egoitzan (argazkiak Bernard Otondoren politesia) Brasilgo Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak festa eta elkarretaratzea izan du joan den asteburuan, euskaldunek, azken 50 urteotan euskal etxearen egoitza izan den 'Gernika Kutuna' izeneko etxea eta jabegoa erosi zuteneko 50. urteurrena ospatu baitute. Ekitaldiak euskal etxea sortu zuten 56 bazkideak gogoratu zituen eta baita 'urrezko diploma' eman ere horietarik gelditzen diren eta bertaratu ziren seientzat. Bertan hazten den Gernikako Arbolaren kimuaren azpian Gernikako Arbola eta Agur Jaunak kantatu ziren, Euskal Herriarekiko eta munduko euskal komunitateekiko senidetasun lokarri.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Olga Leiciaga berretsi du lehendakari

2009/12/09

Olga Leiciaga, alboan Cesar Arizmendi duela, Iguazun, duela gutxi Corpus Christi eta Rio Gallegosko Euskal Etxeek eginiko senidetasun ekitaldi batean (argazkia Mundo Vasco) Ohiko Biltzar Orokorra egin du, Argentina iparraldean, Misiones probintziako Corpus Christin, bertako Eusko Etxeak. Elkarteko araudiak zioenari jarraiki, hauteskundeak egin dira bere baitan eta ondorioz Zuzendaritza Batzordea berritu da. Emaitzei dagokienez, Olga Rosa Leiciaga berrautatu dute agintealdi berri batean lehendakari lanetan segi dezan. Berarekin batera hautatu dira batzordekide: Ana Maria Macchi Echagüe, lehendakariorde; Carmen Delia Miranda, diruzain; Ramona Glady Ferragut, diruzainorde; Carlos Alberto Galarza, idazkari; eta Carlos Miguel Leyrias, idazkariorde, beste zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


'Ahotsak' Abesbatza, Pergaminoko Euskal Etxearen beste kultur proposamen bat komunitatearekiko

2009/12/08

'Ahotsak' Abesbatzako kideak: Ruben Pastore, Emanuel Scalesse, Cecilia Dyen, Leila Rossetti, Maria Teresa Colavita, José Labatte eta Martin Aguilar zuzendaria 2007. urtean jaio zen Pergaminon 'Ahotsak' Abesbatza Martin Aguilar musikari gaztearen gidaritzapean. Nahiz eta bere aldetik sortu, gaur egun Pegaminoko Lagun Onak Euskal Etxea ordezkatzen du bai euskal komunitateak antolatutako ekitaldietan baita toki edo nazio mailan egiten diren koruen topaketetan ere. 'Taldea gaztea da oraindik baina lan handia egiten ari gara' azaltzen dio bere zuzendariak EuskalKultura.com-i, eta gehitzen du: 'Urte hauetan beste abesbatza batzuekin egoteko aukera guztiak aprobetxatu ditugu eta oso aberasgarria izan da. Pergaminoko kultur arloan ere gure ekarpena egiten ari garela uste dugu'. Euren errepertorioa zabala da oso, eta euskal abestiez gain, Argentinako eta Hego Amerikako kanta klasikoak ere interpretatzen dituzte. 2009an, bestalde, Mendelssohn-en sei lied-en ziklo bat prestatu du.

Gehiago irakurri...


Gabonak euskal postalekin zoriontzeko eta Olentzerori gutunak 'online' bidali ahal izateko baliabide sorta

2009/12/07

Argia.com-eko Mantxut atalean aurki daitekeen zorion postal xelebreetako bat Gabonetako postalak bidaltzeko ohitura garai berriekin aldatu egin da eta gero eta gehiago dira egun hauek gerturatu ahala internet bidez bidaltzen diren postalak erabiltzen dituztenak lagun eta senideak zoriontzeko. Olentzero ere denboraren poderioz modernizatu egin da eta berak ere posta elektronikoz irakurtzen ditu opariak jasotzeko irrikitan dauden haurren gutunak. Olentzero eta euskal Eguberria islatzen duten postal birtualak eskaintzen dituzten webguneen esteka multzoa bildu ditugu hurrengo lerroetan.

Gehiago irakurri...


Euskarazko Produktuen Katalogoa, euskaraz erregalatzeko 11 iradokizun, kontsultagai paperean zein sarean

2009/12/07

Euskal Produktuen Katalogoaren edizio digitalaren azala Euskarazko Produktuen Katalogo berria hemen da jada bere paperezko eta interneteko edizioetan: Euskal Herri osoan zehar 240.000 ale banatuko dira eta, bestalde, era birtualean Katalogoa.org webgunean kontsulta daiteke. Aurten webguneak produktuen bilatzaile bat ere eskaintzen du eta katalogoaren pdf bertsioa jaisteko modua. Euskarazko musika, zinema, literatura, informatika edota jolasgintzan ekoiztutako azkeneko produktuak erraz atxemateko aukera. Produktuaz ematen dituen jakingarriak: izena, egilea, ekoizlea, prezioa, adina, urtea eta (askotan) non erosi internetez.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Artaburu Euskara Elkarteak eratutako Euskararen Astea datorren larunbatean bukatuko da

2009/12/07

Gernikako Arbolaren kimua Mar del Plata erdigunean dagoen San Martin plazan. Lore-eskaintza egin zen bertan, Euskararen Nazioarteko Egunean (argazkia EuskalKultura.com) Urtero sasoin honetan bezala, Mar del Platako 'Artaburu Euskaltzale Elkartea' euskararen inguruko egitarau batez ari da bukatzen urtea, joan den ostegunean --Euskararen Egunean-- hasirik, datorren larunbatean --abenduak 12--bukatzeko, beti ere Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxearen baitan. Ekitaldien artean, lore-eskaintza Gernikako Arbolaren aurrean, Kaperotxipi margolariari buruzko hitzaldia, liburu erakusketa bat, 'Kutsidazu bidea, Ixabel'en emanaldia eta Urte Azkeneko Afaria eta haur eta gaztetxoentzako mitologia tailerrak eta antzezpen bat, Herensugeaz, eta txokolatealdia.

Gehiago irakurri...


A. Martinena, V. Lascurain eta Carmen Maldonado Villegasko Kontaketa Txundigarrien Lehiaketan irabazle

2009/12/04

General Villegasko Euskal Etxeko afixa (argazkia EuskalKultura.com) Alberto Martinena (Venado Tuerto-koa), eta Maria del Carmen Maldonado y Valeria Lascurrain (General Villegasekoak) izan dira General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak deitutako 'Kontaketa Txundigarrien Literatur Lehiaketa'n irabazle atera direnak. Sariak emateko ekitaldia gaur ostirala, abenduaren 4ean, iluntzeko zortzietatik aurrera egingo da Euskal Etxean. Ekitaldi berean Kimuak saileko lau laburmetraia eskainiko dira, Telmo Esnaol, Anartz Zuazua, Oriana Alcaine eta Alejandra Márquez, eta Nacho Vigalondorenak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia