euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aitor Alava dantzari arabarrak bost urte daramatza Argentinan finkatuta, euskal dantza irakasle

2009/12/14

Aitor Alava dantzari arabar argentinartua (argazkia Isa Suarez) Euskal Herriko herriska batean, Arabako Zuhatzan, jaio zen Aitor Alava. Hamaika urterekin eta Aiara Dantza Taldean hasi zen bere lehenengo pausoak ematen euskal dantzen munduan. Oso jarduera txukuna zeraman jaioterrian, talde askorekin egin zuen dantza eta bere lekua hasia zen erdiesten. Baina berak askotan errepikatzen duenez, 'munduak bira asko ematen ditu' eta euskarak Marina, neska argentinar bat ezagutzera eraman zuen. Orain Aitor, Marina eta Maialen, bien alabatxoa, Buenos Airesen bizi dira; baina euskal kulturaren alde, batez ere euskal dantzen alde gogor lan eginez segitzen baitu arabarrak. Euskal etxe askorekin harremanetan, Euskal Echea Institutuan ari da eta bere taldea, 'Ekin Dantzari Taldea', sortu zuen iaz. 'Euskal Herriko zazpi herrialdeetako dantzak ikasiz gure herriko kultura eta nortasuna hobeto ezagutu daiteke', ziurtatzen du Argentinan jadanik bost urte eman dituen Aitorrek.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburu, disko, DVD eta argitalpenak internetez eros daitezke

2009/12/14

Marcelino Irianiren "Centro Vasco Argentino Gure Etxea de Tandil" interenetz eros daitezkeen izenburuetakoa da, 5,78 euro balio ditu eta aleak geratzen dira Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak online bidezko salmenta sistemaren webgune berria aurkeztu du. Argitalpen katalogoa sarean ipintzearekin pertsona interesatuek, munduko edozein tokitatik eska dezakete informazioa Jaurlaritzak argitaratutako izenburuez. Nahi den liburua aurkitu edo edozein bilaketa egiteko, aski da horretarako ezarri den webgunera jo eta bertan adierazten diren jarraipideei jaramon egitea. Katalogoak bost atal nagusitako produktuak eskaintzen ditu: Kartografia (330 produktu), Soinu-materiala (43 izenburu), Bideo eta DVDak (363 DVD), Liburuak (7080) eta Aldizkariak (333 sarrera).

Gehiago irakurri...


Salgai da 'Kalea', Kepa Junkerak Ameriketako hainbat kantari eta musikarirekin grabatu duen azken CDa

2009/12/14

Kepa Junkera, 'kalea' iragartzen duten afixen ondoan 'Etxea'ren ondotik, 'Kalea' etorri da. Bi hauek dira Kepa Junkeraren azken bi lanen izenburuak, ibak proiektu bereko parte, esan nahi baita munduko hainbat kultura eta herrialdetako kantari famatu euskaraz euskal kantu tradizionalak edo ezagunak kantatzen jartzea xede duen bere proiektu horretako parte. Plazaratu berria den 'Kalea'n, besteak beste Juanes, Pablo Milanés, Lila Downs, Lito Vitale, León Gieco edo Iván Lins bezalako izenak ipini ditu kantari, 23 orotara --82 euren musikariak zenbatuz--, 23 euskal kantu kantatzen. Elkarrizketa Txorierriko Aikor aldizkariari eskaini zion trikitilariak, eta interesgarria zelakoan hona egokitu dugu.

Gehiago irakurri...


Lourdes Arrechea artista mexikarrak "Mutis-Mutandi... " erakusketa berria zabalduko du asteazkenean DFn

2009/12/14

Baztenen jatorria duen Lourdes Arrechea margolari mexikarrak erakusketa berria inauguratuko du heldu den asteazkenean, abenduak 16, México DFko Coyoacango 'Jesus Reyes Heroles' Kultura Etxean. 'Mutis-Mutanti...begirada batek mila hitzek baino gehiago dio' izenburupean, erakusketak hirurogei bat pieza biltzen ditu formato desberdinetan eginak, kolore ugaritasunik erabili gabe. Aste osoan bisitatu ahal izango da, datorren igandera arte, sarrera libre eta kitorik.

Gehiago irakurri...


France 3 telebistak "Euskaldun hitza, Emigrazio istorioak" dokumentala emango du gaur arratsaldez

2009/12/12

Euskal Herrian zein Ameriketan grabatu den dokumentalak euskaldunen emigrazioa, eta zehatzago Hazparnekoena (Lapurdi) hartzen ditu aintzat, Beñat Çuburu-Ithorotzek eginiko lanak oinarri. Gaur arratsaldeko 3:55etan pantailaratuko du France 3 Akitaniak. Jatorriz «Parole de Basque, Histoires d’Immigration» izena duen filma honek 52 minutu dauzka eta berau grabatzeko Frantziako telebista kate publiko honetako ekipo bat Ameriketako zenbait herritan ibili zen iaz, immigranteekin eta euren ondorengoekin solastuz eta itsasoz haraindiko euskal historiaren lekukotasunak bilduz. Enrique Colina izan du lanak zuzendari; France 3 Akitaniaren babespean egin da; egileak, Rubí Scrive Alquiler eta Libia Hernández Matos; Jean-François Hautin, ekoizle.

Gehiago irakurri...


Hogei bat euskal sortzaile gazteren lanak ikusgai New Yorken asteartean zabalduko den erakusketan

2009/12/11

'Bilbao Arte-New Yorken' erakusketaren aurkezpena Datorren asteartetik aurrera, hogei bat euskal artista gaztek euren lanak erakutsiko dituzte New Yorken 'Bilbao Arte-New Yorken' izenpean zabalduko den erakusketan. Artistak Bilbao Arte izeneko Bilboko udal zentruari lotuak dira eta erakunde horren hamargarren urteurrena ospatzeko emango dute hiri amerikarrerainoko jauzia. Erakusketa 2010eko otsailaren 9rarte luzatuko da Sagar Handiko 'Fundación Gabarrón-Carriage House Center'en eta zazpi ikusentzunezko obra, margolaritzako hiru, argazki alorreko sei eta teknologia berrietan oinarritutako beste bat erakutsiko ditu.

Gehiago irakurri...


Erosketak egiten internetez: Sareak euskal produktu eskaintza zabala eskaintzen du gabonetan oparitzeko

2009/12/11

Eguberri opariak Gabonak gainean dira, Olentzeroren etorrera ere bai, eta mundu osoko euskaldunek lan ugari izango dute lagun eta senitartekoentzat opariak bilatzen. Interneteko merkatua zabala da eta Euskal Herri barruan eta kanpoan bizi direnek badute non hauta euskal kutsuko opariak erosi nahi badituzte. Webgune zerrenda beste bat izan zitekeen --asko egin baitaitezke-- baina bat egiten hasi eta hau atera zaigu. Hona, opariak egiteko langintza batzuetan zail horretan lagundu nahian, online dauden denda horietako batzuk bilduz osatu dugun zerrenda.

Gehiago irakurri...


Realeko zaletu talde batek peña realzale berria abiatu du La Platan, 'Argentinako Realzaleak' izenpean

2009/12/11

'Argentinako Realzaleak' Peña sustatzen ari den taldeko kide batzuk joan den astelehenean La Platan eginiko elkarretaratzearen ondoren Argentinako euskal gizataldeko kide talde batek lehenengo urratsa eman du aste honetan La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan, Donostiako Reala futbol taldearen lehenengo peña argentinarra osatzeko. Peña berria ekipoa bere mendeurrena ospatzen ari den urtearen baitan sortu da eta 'Argentinako Realzaleak' hartu du izentzat. Hasi berria izanik ere plazan da dagoeneko eta berezko lekua sortu du Facebook-en, dagoeneko ehun bat lagun bilduz. Ofizialtasuna eta lege nortasuna eman arteko lehenengo fasean Cesar Arrondo hautatu dute sortzaileek koordinatzaile.

Gehiago irakurri...


Segitzen dute Rosarioko Nafarroako Etxean, Funeseko instalazioetan, nafar dantzarien kirol Olinpiadek

2009/12/11

Argentina eta Txileko Nafar Etxeetako dantzariak aurten Buenos Airesen eginiko aurreko deialdi batean Segitzen dute Argentinan, Rosarioko Nafarroako Etxeak ondoko Funes herrian daukan 'Aupa Navarra' izeneko instalazioetan, Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako Dantzarien Kirol Olinpiadek. Programa asteazkenean hasi zen eta datorren igandean, abenduaren 13an, bukatuko da, Alberto Catalan Nafar Gobernuko Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna bertan egonik egingo den bazkari eta sari-emate ekitaldiarekin.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 2009ko deialdian Euskal Etxeei emango dizkien diru laguntzen berri argitaratu du buletin ofizialak

2009/12/10

Atzoko buletin ofizialaren alea Eusko Jaurlaritzak, Euskal Etxeen deialdi orokorrean, ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko 1.097.310 euro banatuko ditu aurten munduko Euskal Etxeen artean, atzo Euskal Autonomia Erkidegoko buletin ofizialak (EHAAk) argitaratu zuenez. Atal horretan 65 dira aurtengoan dirulaguntzak jasoko dituzten munduko euskal elkarteak, horietarik 34 argentinarrak, 1 australiarra, Kanadakoak 2, Txilekoak 2, Kolonbiakoa 1, Espainiako Estatukoak 6, AEBetakoak 6, Frantziakoak 2, Italiakoa 1, Mexikokoa 1, Perukoa 1, Uruguaikoak 5 eta Venezuelakoak 2. Azpiegitura eta ekipamendurako, berriz, 39 izan dira euskal etxe onuradunak, hauen artean 429.395 euro banatuko direlarik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia