2010/01/04
Pixkanaka pixkanaka jakiten ari da, eta Lehendakaritza ari da adierazten zein izango den Lopez Lehendakariaren kanpoko agenda. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik bi leku, Sao Paulo-Brasil eta Shanghai-Txina, adierazi dira, eta bi data, martxoko bigarren hamabostaldia eta iraileko azken zatia. Biak, gako ekonomikoei erantzuten eta ez identitarioei, orain arteko kontsignak segituz: Lehendakaria, bidaiari ordezkaritza ekonomiko zabal bateko buru. Hirugarren bidaia bat ere aipatu da, baieztatzeke baina seriuski aztertzen ari dena: AEBetan uztail hondarrean, Boiseko Jaialdin parte hartu eta bertako euskal komunitatearekin ere biltzeko. Euskal Herritik kanpo egiten den euskal bilkurarik handiena da Jaialdi, bost urtero Boisen (Idaho) egiten dena.
Gehiago irakurri...
2010/01/04

Necocheako Euzko Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean, gai beti lotutako jai batekin amaitu zuen urtea, abenduaren 26an. Gaia, 'Hondartza' izan zen eta, beraz, bertaratu zirenek jantziak edo apaindurak itsasoarekin eta bainu eta antzeko egoerekin lotuak eraman behar izan zituzten, esan nahi baita surflariekin, hondartzainekin, igerilariekin eta urpekariekin, bestek beste. Hitzordu hori ahitua, necocheatarrek bertan ohikoa den Danborradari eta San Sebastian jaiak behar bezala ospatzeari so ari dira, aurten urtarrilaren 15 eta 16an, uda giro eta bainu sasoin bete-betean.
Gehiago irakurri...
2010/01/04

Elkarteko lehendakari Javier Clúaren hitzaldi batek eta Euskal Etxeko dantzari taldeek aurkeztutako dantza ikuskizunak kidetasun afari bati eman zioten bidea, 'erreki' edo 'asado' modukoa, txahala Mirentxu Torre eta familiaren dohaitza izanik, bazkideentzako bilgune izatera deitua den Lagun Artean izeneko txokorako laguntza ekonomikoa lortzearren. Urte Amaiera ekitaldi bereko osagai izan ziren: filme eta irudien proiekzioa, kirol sarien ematea eta Javier Clúa, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayori euren lana aitortzea; elkarteko 'alkate' Beatriz Aramayo izendatu zuten, guztia giro bikainak lagunduta.
Gehiago irakurri...
2010/01/04

Urtero bezala Mar del Platako haurrek bisita hunkigarria ukan dute aurten ere, Euskal Etxera Euskal Herriko Eguberri sasoineko pertsonaia emankorra hurbildu baita, bertako jendeekin, baina partikularzki haurrekin biltzeko, heiekin mintzatzeko, gutunak jasotzeko eta opari batzuen uzteko. Ohi bezala, beste leku batzuetan baina goizago gerturatu da Mar del Platara --abenduko lehenengo hamabostaldian--, eta horregatik haurrek gutunak idatzi eta zuzenean eman ahal izan dizkiote, gero Olentzerok Gabon gauan, ahal izanez gero, galdeginikoa uz ziezaien. Festa, umore ona, alaitasuna, ilusioa eta haurren aurpegiak irribarretsu eta begiak zabalik, hauek izan dira elkarretaratzearen ezaugarriak.
Gehiago irakurri...
2010/01/04

Paranako Urrundik euskal elkarteko '¿Lo viste?' antzerki taldeak, Argentinako Entre Rios probintzian, elkartasun emanaldi bat eskainiz bukatu zuen 2009. urtea, Entre Rios-eko hiriburuko 6 zenbakidun Zigor Unitateko egoiliarren aurrean antzeztuz hain zuzen, probintzian emakume presoentzako dagoen espetxe bakarrean. Emanaldi honekin, amaitu berria den urteko bere lanaldia itxi zuen. Hiru antzerki tailer garatu ditu urtean zehar euskal etxearen baitan, hiruak Augusto Carballal-en zuzendaritzapean.
Gehiago irakurri...
2010/01/01
Gehiago irakurri...
2009/12/31

New Yorken bizi da artista bilbotarra, baina egunotan Euskal Herrian da. Bere jaioterrian, 'Aparteko makinak' erakusketa du jarria, gerra eta gatazkaren marrazki bidezko hausnarketa. «Niretzat artea salbaziorako tresna bat da, artea egiteak itxaropena eskatzen baitu» esan dio Berria egunkariari, Edu Lartzangurenek sinatzen duen elkarrizketan, abenduaren 29an argitara emaniko lanean.
Gehiago irakurri...
2009/12/31

Australia herrialde bat baino kontinente oso bat dela gauza jakina da. Estatu Batuetan edo Argentinan gertatzen den bezala, nazio bereko hiri batetik bestera milaka kilometro egon daitezke. Halaxe gertatzen da, esaterako, Sydney eta Townsville hirien eta, jakina, bi hiri horietako euskal etxeen artean. Joan den urrian, Sydneyko euskaldun talde bat, 23 lagun, bertatik 1.700 bat kilometrotara dagoen Townsvillera, eta oro har North Queensland eskualdera joan ziren, hegazkina hartuta eta hiru eguneko asteburu luze bat baliatuz, ostiralean abiatu eta astelehenean itzuliz. Esperientzia polita izan zen, Sydney metropolia eta hiri handia bada ere, North Queensland-en baitago euskal gizataldearen presentzia historikoaren abiapuntua Australian. Datozen lerroetan, bidaia haren argazki kronika.
Gehiago irakurri...
2009/12/31

'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa prestatzen ari da Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa eta oraindik euren sendien datuak eman ez dituztenei informazioa bidaltzeko gonbitea luzatzen diete erakundearen kideek. Euskal Herritik Argentinara etorri ziren familia guztiak liburuan agertzea eta abizen euskaldunen munduko bildumarik handiena sortzea da instituzioaren helburua. Hirugarren edizioan 4.500 abizen inguru batu ziren eta kopuru hori ganditze aldera lanari ekin zioten Fundaziokoek. Datuak bidaltzeko epea urtarrilean bukatuko da, laugarren eta agian liburuaren azken edizioa izango den honetan argitaratzeko.
Gehiago irakurri...
2009/12/31
Gehiago irakurri...