euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Senpere aldeko euskal kantu xaharrak, "bertso eta kantak, ezagunak eta argitara gabeak...", 2 CDtara bilduak

2010/02/01

Lanaren azala Euskal kantu herrikoia maite duenak badu plazaratu berria den altxor berezia entzungai eta eskuragarri. Senpere inguruko kanta xaharrak, jendeak oroitzen, kantatzen eta biziarazten dituen maneran kantatuak ezarri dituzte CDtan. Senpereko Oxtikenekoak kultura elkarteak 1999 eta 2009 artean grabatu Senpere aldeko kantu zaharrak bilduak ditu bi diskotan. 1999an ekin bideari jarraikiz, Euskal Kultur Erakundearen laguntzaz, Sara-Senpere-Azkaine inguruko zonbait kantu ez hain ezagunak ekartzen ditu argira gaurko belaunaldien gozamenerako. "Bertso eta kantak, onak eta txarrak, ederrak eta kaxkarrak, ezagunak eta argitaratu gabeak. Denetik dituzu (...) denak dira gure Herrikoak, euskal nortasuna adierazten dutenak". Herria astekariak argitaratutako artikulua.

Gehiago irakurri...


2001tik hona Argentinako Villegas-en Sergio Rekartek kaleratzen duen Beti Aurrera buletinak 100 ale bete ditu

2010/02/01

100. alearen azala eta lehenengo orrialdea Bederatzi urte joan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik Sergio Rekarte Beti Aurrera hilabetekaria idazten eta bidaltzen hasi zenetik. Rekarte, herriko Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeako kide fundatzaile da, euskaltzale eta abertzalea, eta bi joera horiek bultzatuta hasi zen buletin hau egiten duela 100 ale. Orain, ehungarren 'hilebetetze'aren karietara, buletineko irakurle eta lagun diren hamaika jendek bidalitako mezu eta zoriontzeak eman ditu argitara ale 'biribil' honek, bere ohiko sail, albiste eta artikuluekin batera.

Gehiago irakurri...


Nafar Gastronomia Astea egingo dute New York eta Washingtonen datorren larunbatetik otsailaren 14era arte

2010/02/01

Nafar Gastronomia ekitaldi hauetako aurreko edizio bateko argazkia, New Yorken

Datorren larunbatetik hasita eta otsailaren 14era arte nafar sukaldaritzaz eta edarigintzaz gozatu ahal izango dute New York eta Washingtongo zaletuek, 'Nafarroako Gastronomia Astea'ren 2010eko edizioaren baitan. Nafarroak gastronomikoki eta turismo arloan oro har dituen aberastasunak goraipatzeko ekimen hau Iruñeko exekutiboak antolatu izan du urtero azkeneko urteotan. Oraingoan "Colour New York with Navarra red" (Kolorezta New York Nafarroako gorriaz) eslogan gisa erabiliz (edo Washingtonen, Washington), kanpainak webgune propioa ere badu eta aurten New York eta Washingtongo hainbat jatetxe laguntzaile egingo da, beste hainbeste nafar janari eta edari enpresa lankide.

Gehiago irakurri...


Chacotik, Fabio Echarri euskal argentinarrak webgunea estreinatu du, bere artikulu eta lanak bertara bilduz

2010/01/29

FabioEcharri.com webgunearen lehenengo orria Ezaguna da Fabio Echarri Argentinako euskal komunitatean gisa batera edo bestera egin dituen lanengatik, izan Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko kide gisa edo, azken urteotan, beste elkarte euskal-argentinar batzuetatik ere garatu duen lana medio. Kazetari edo ikertzaile moduan, edo Museoen eta ondarearen eremuari buruzko idazle, fikzioa ere gustatzen zaionez, literatur sariren bat irabazki eta kontaketaren bat ere liburu gisa argitaratu izan du bestela ere euskal gaiei buruz lan frango egin duen nafar jatorriko euskal-argentinar honek. 'Vasco' Echarriren lanak irakurri nahi dituenak, aukera handiagoa izango du aurrerantzean, webgune berri honi esker.

Gehiago irakurri...


Idaho Humanities Council Saria eman diote Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendari Patty Miller-i

2010/01/29

48 urteko Patty Miller Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendaria da 1993tik hona (argazkia EuskalKultura.com) Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendari den Patty Miller euskalamerikarrak 'Idaho Humanities Council' erakundearen sari berezia jasoko du otsailaren 19an, bere ekarpen ezohikoarengatik eman baitio izen bereko erakundeak urtean behin banatzen duen ohore berezi hau, Humanitateen alde eta Idahoko euskal kultura eta historia gordetzen eta zabaltzen egindako etengabeko ahalegina aintzat hartuz. Estatuan euskal jatorriko pertsona bati lehenengoz egotzi zaion sari hau ekitaldi ireki batean emango zaio, Boiseko Euskal Etxearen egoitzan, otsailaren 19ko arratsaldeko zortzietan, agintari, herritar eta lagunez inguratuta.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko euskal jatorriko haurrek otsailaren 4ean hasiko dute euren Udaleku, orain arteko seigarrena

2010/01/28

2009ko FIVUren Udalekuko irudia: haurrak hondartzatik ateratzen (argazkia EuskalKultura.com) Montevideon puri-purian jarraitzen du Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Uruguai bertako euskara irakasleak bertara bi asterako ekarri dituen euskara barnetegiak, baina ekimen hau aste honetan amaitzeke, FIVUk, Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak, aurrez aurre dauka ia bere hurrengo hitzordua, alegia: urtero 6-12 urteko neska-mutikoentzat Rio de la Plataren ertzeko Campamento Artigas delakoan antolatzen duen Udaleku. Izan ere, bere seigarren ediziora heldu da aurten hemengo Udaleku, eta ohi bezala, ziento erdi bat partaide espero ditu.

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Euskal Etxeko kideek 'euskal erara' ospatu zuten Errege Eguna, haurrei opariak ematen

2010/01/28

Euskal Etxeko ordezkaritza bat Ciudad Bolivareko auzo txiroak bisitatu eta opariak banatu zituzten. Bogotako Euskal Etxetik aditzera eman dutenez, euskal erakundeko zenbait kidek modu berezian ospatu zuten urtarrilaren 6an Errege Eguna, karia horretara Ciudad Bolivar-ko auzoetara joan eta opariak banatu baitzituzten baliapide gutxiko familietako haurren artean. Txotxongilo bidez gabonetako ipuin bat antzeztu eta Errege Magoen festa zertan datzan azaldu zuten eta, bazkaldu eta gero, opariak banatu zituzten 'euskal moldean', diote. Bestalde, eta Euskal Etxe berean, Euskara klaseak joan den larunbatean hasi ziren berriz ere, Asier Bilbao Salazar irakasle eta 35 bat ikaslerekin. Ines Bermudez eta Alejandro Ricaurte gazteak izan dira Kolonbiako ordezkariak Montevideoko barnetegian.

Gehiago irakurri...


Paris, Bordele eta Paueko euskal etxeak, menturaz ez hain ezagutuak, baina arras lan ona egiten dutenak

2010/01/27

Bordeleko Eskual Etxean, Benan Oregi Jaurlaritzako teknikaria, David Mugica EEko lehendakariordea, Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, Mixel Salagoity EEko lehendakaria eta Marie Pierre Roy, EEko idazkaria (argazkiak EJ)

Ez daude Euskal Herritik urrun eta kasuren batean, hala nola Pauekoan, 'juxtu aldamenean'. Urtean zehar hainbat ekimen garatzen dituzte, izan ere euren egoitza daukaten hirietan 'betidanik' egon baita Euskal Herriaren eta euskal kulturaren zimikoa barnean sentitu izan duen euskal komunitate zabala. Frantziako euskal etxeei buruz ari gara, horietarik hiru, Paris, Bordele eta Pauekoa, Eusko Jaurlaritzaren erregistroan daudela. Pauekoa, joan den abenduaren 9tik. Hirurak jaso zuten joan den azaroan Jaurlaritzako ordezkari batzuen bisita, Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria buru, eta Benan Oregi eta Andoni Martin teknikariak laguntzaile.

Gehiago irakurri...


Damian Nicolas Cebey epailea berrautatu dute Argentinan San Nicolaseko Euskal Etxeko lehendakari

2010/01/27

Damian Nicolas Cebey, berriro ere San Nicolaseko Euskal Etxeko lehendakari hautatua (argazkia EuskalKultura.com) Damian Cebey epaileak segitzen du izaten Buenos Aires probintziako San Nicolas de los Arroyos herriko Euskal Etxeko lehendakari, euskal elkarte horrek abenduan eginiko Urteko Batzar Nagusia eta gero. 2005ean hautatu zuten lehenengo aldiz ordura arte lehendakariorde zen Cebey eta geroztik urtero berritu diote konfidantza San Nicolaseko euskal etxeko bazkideek. Berarekin batera arituko dira Zuzendaritza Batzordean, besteak beste: Manuel Eugenio Brogliatti, lehendakariorde; Marcelo Gabriel Barrangu, idazkari; Maria de los Angeles Domenech, idazkariorde; Maria Francisca Aramburu de de Cara, agirietako idazkari; Maria Teresa Aramburu, diruzain; eta Ana Maria Erausquin, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Echenique: "Euskadiko ordezkari bat ez da enbaxadari bat eta hori asumituz askoz ate gehiago zabalduko dira"

2010/01/26

Guillermo Echenique (argazkia EuskalKultura.com) "Lopez-en Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzak argi ikusten du. Euskadi autonomia erkidego bat da, ez estatu bat. Beraz bere lanak kanpoan bere interes ekonomikoak defenditzea baino ez du izan behar. Ikusmolde honek gidatzen du buru duen Guillermo Echeniqueren egitekoa". Hitz hauekin hasten du Noticias taldeko Marta Martin kazetariak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin joan den igandean igandean argitaratu zuen elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia