euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ellis Island-eko erakusketaren inguruko ekitaldian NYen otsailaren 6-7an, argazki eta bideoak (eta VI)

2010/02/17

Opari trukea Julian Celaya Jaurlaritzako Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendariaren eta Itziar Albisu New Yorkeko Eusko Etxeko lehendakariaren artean (argazkia EuskalKultura.com) Hondarreko egunetan New Yorkeko Ellis Islandeko euskal erakusketaren inguruko ekitaldiez argitaratzen joan garen artikulu bideo eta argazkidunetako azkena. Otsailaren 6 eta 7an Ellis Island-en bertan, Manhattanen eta Greenpoint-en gauzatutako ekimenen aipu eta laburpen irudiduna. Gaurko bideoak, New Yorkeko Eusko Etxea eta AEBetako Euskadiko Ordezkaritza anfitrioi otsailaren 6ko gauean Manhattango Puck Eraikinean gertatutakoa aipatzen dute, baita biharamunean Greenpoint-en, Eusko Etxearen egoitzan egindako elkarretaratzea.

Gehiago irakurri...


Argazki gehiago New Yorkeko Ellis Islandeko euskal erakusketaren estreinatzealdian hartuak (V)

2010/02/17

Erakusketaren atarian, Patty Miller Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeko zuzendaria eta erakusketako arduraduna; eta Mivhael Vogt, erakusketako zuzendaria (argazki erreportajea EuskalKultura.com) Otsail honen 6-7an New Yorkeko Ellis Islandeko "Hidden in Plain Sight: The Basques" (Ezkutatuta begi bistan: Euskaldunak) erakusketa estreinatzeko egitarauari dagozkion ekitaldien azkenaurreko artikulu irudiduna da hau, bostgarrena hain zuzen. Erakusketa bereraren edukiekin, berau osatzen duten panel eta tresnak argazkituz eta islatuz osatu dugu. Otsailaren 6ko goizean gaude oraindik.

Gehiago irakurri...


Ellis Islandeko euskal erakusketa estreinatze ekitaldietako irudi kronika: erakusketa bera (IV)

2010/02/17

Boiseko euskal komunitateko hainbat pertsona eta familia partaide bildu ditu erakusketak. Inaugurazio egunean, askok pozik bilatu zituzten euren izeneak edo euren arbasoenak erakusketako paneletan (argazkia EuskalKultura.com) [III-tik dator] Zeremonia edergarria eginik, kantuak, dantzak, bertsoak, hitzaldiak eta zerrenda bera moztu ondoren "Hidden in Plain Sight: The Basques" erakusketa estreinatua geratu zen eta gonbidatuek eta publikoak oro har sartu ahal izan zuten eta euren begiz eta eskarmentuz berau ikusi eta dastatu. Erakusketa kokatuta zegoen lekutik beretik sartuak ziren lehenengoz Estatu Batuetan gonbidatu gisa heldutako euskal immigrante batzuk. Erakusketa hau heiena da, euskal erakusketa, eta baita amerikar erakusketa ere. Ekitaldi hauetan bildutako euskaldun gehienak Estatu Batuetan jaioak dira, baina eusten diote hemendik sartu ziren euren arbasoek transmititutako euskalduntasunari.

Gehiago irakurri...


Martxoaren 27 eta 28an gauzatuko da aurten Argentinan Cañuelasko Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketa

2010/02/16

Iazko Dantzari Topaketan parte hartu zuten dantzari batzuk (argazkia infocanuelas.com) Berrehun bat dantzari bildu ziren iaz Denak Bat Euskal Etxeak eratutako dantzari bilkura eta euskal jaian. Urteak pasatu ahala gero eta neska-mutil gehiago biltzen dira Aberri Eguneko ospakizuna testuinguru egiten den Dantzarien Topaketara, Cañuelasko euskaldunen proposamena benetako arrakasta bihurtuz. Izan ere, Denak Bat euskal etxeko kideak jadanik erabat murgilduta daude aurtengo edizioaren antolakuntzan. Hitzordua martxoaren 27 eta 28an izango da eta euskal dantza talde guztiak daude gonbidatuta. Asteburuko egitarau zehatzari dagokionez, laster plazaratuko dutela adierazi dio euskal etxe anfitrioiak EuskalKultura.com-i. 'Aurreko topaketetan bezala, geure gazteei elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko tartea ematea da', azaldu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Ardo, elikagai eta berriztagarriak, Miguel Sanz presidentea Washingtona egiten ari den bisitako ardatz

2010/02/16

Sanz presidentea eta Barcina alkatea Washington DCko Ardo eta Elikagai Azokan ardogile nafarretakoa zen Otazu konpainiakoarekin Estatu Batuetara egiten ari den biadaiaren azken txanpan, Miguel Sanz presidentea buru duen ordezkaritza nafarra partaide izan da Washington DCn Nafarroako ardogintza eta elikagai produktuen sustapenarekin zerikusia daukaten ekimenetan zein energia berriztagarrien arloan Nafarroak egin ditzakeen ekarpenak sustatu nahi izan dituztenekin. Lehenengoei dagokienez, Nafarroako Gastronomia Astean parte hartzeaz gain, lehenengoz ardo, patxaran eta olio nafarrek parte hartu dute Washingtongo Ardo eta Elikagai Azokan, presidentea lekuko. Bigarrengoen kasuan zenbait ekitaldi eta bilkura egin ditu nafar ordezkaritza ofizialak AEBetako Administrazio, enpresa eta arduradunekin.

Gehiago irakurri...


Blanca Urgell Kultura sailburuak Etxepare Institutua 2010ean ez aktibatzea litekeena dela uste du

2010/02/15

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Blanca Urgell (argazkia Eitb.com) Badirudi luzerako doala. Posible da oso Eusko Jaurlaritzaren Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko kultura ekimen guztiak koordinatzeko sortu zen Etxepare Euskal Institutua ez hastea lanean aurten, finkatuta dituen 10 lanpostuak betetzeko prozesua jasaten ari den atzerapenak direla-eta. Hala adierazi du joan den ostegunean erakunde hori bere ardurapean duen Kultura saileko buru den Blanca Urgell-ek. Etxepareren azpiegitura osoa eta gainerako guztiak prest daude, zai zuzendari bat izenda dezaten eta LABek lanpostu deialdiaren aurka aurkeztutako errekurtsoari buruzko epaileen deliberoaren beha baita ere. Duela bi aste, Euskal Erkidegoko Justizia Epaimahai Gorena sozialeko jurisdikzioaren alde erabaki zuen, eta honek areagotu egingo du berriz ere atzerapena.

Gehiago irakurri...


Mariann Vaczi ikerle hungariarra Bilbon da Renon aurkeztuko duen Athletic-i buruzko tesia egiten

2010/02/15

Mariann Vaczi Athletic-en bufanda jantzita San Mames zelaia atzean duela (argazkia CorreoMitxelAtrio) Mariann Vaczi antropologo hungariarra Bilbora iritsia da duela pare bat aste bertan urtebete pasexe egin eta Athletic futbol taldearen eta honen inguruko fenomenoari buruzko ikerlan bat egiteko, ondoren Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroan doktorego-tesia lortzearren aurkezteko. Vaczi-k entzuna zuen "soilik bertako jokalariekin jokatzen zuen futbol talde bat bazegoela eta filosofia honetan ehun urte zeramatzala kategoriatik jaitsi gabe" eta harrituta geratu zen. Gaia Renoko Unibertsitatean aurkeztuta, onartu egin zioten eta Hungariako unibertsitate baten bidez lortu zuen honi ekiteko beka.

Gehiago irakurri...


NABOk osoko kide gisa onartu du joan den asteburuan San Frantziskon Miamiko Euskal Etxea

2010/02/15

Miamiko Euskal Etxeko ikuspegia elkarteko ekitaldi batean, artxiboko irudian (argazkia EuskalKultura.com) NABOk osoko kide gisa onartu du Miamiko Euskal Etxea joan den larunbatean South San Frantziskoko Euskal Kultur Etxean egindako bilkuran. Egun Florida estatuko euskal etxe bakarra da Miamikoa. Kidetzak dakartzan eskubideak dagoeneko indarrean badaude ere, datorren uztailean NABOk Idahoko Boisen egingo duen Biltzarrean aurkeztuko da Miamiko Euskal Etxea Estatu Batuetako eta Kanadako bere lankideen aurrean. Lehenengo aldia da hau Floridako euskal etxe bat NABOra bildu eta AEBetako gainerako euskal etxeekin koordinatuta lanean hasi izan dena. NABOk berrogei kide baino gehiago biltzen ditu egun, guztiak AEBetakoak, Kanadako bi salbu.

Gehiago irakurri...


Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio ekitaldiaren irudi kronika, argazki eta bideoak (III)

2010/02/15

John Bieter historialari euskal amerikarra aritu zen aurkezle (argazkia EuskalKultura.com) Azken atala Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio egunean utzi genuen, Boiseko Biotzetik euskal abesbatzak bere errepertorioko zenbait euskal pieza kantatu ondoren eta hiriburu bereko Oinkari dantzariak euren emanaldia eginik utzi genituen hain zuzen. Bertan zeuden euskal multzoko partaideak, New York bertakoak zein AEB Mendebaldekoak izanik, begi dizdira berezi batek begiratu zieten eta entzun zituzten ezaguna zeuzkaten doinu, kantu eta dantzak, lekuak eta testuinguruak hala agintzen baitzuen. Aipatu bi talde horien ondotik, Amaia Arberas New Yorken finkatuta dagoen soprano donostiarrari egokitu zitzaion txanda. Berak ere euskal ohiko kantu tradizional, 'betiko' eta esanguratsuak hautatu zituen bere parterako. Hirugarren zatia.

Gehiago irakurri...


Espainiako Atzerri ministroak Lopezen kanpo politika laudatu eta Ibarretxerena kritikatu du Gasteizen

2010/02/12

Moratinos Espainiako Atzerri ministroa Lehendakariaren egoitza den Ajuria-Eneara iristen (argazkia JesusAndrade/ElCorreo) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Espainiako Atzerri ministroak bilera egin dute Ajuria Enean. Bat etorri da Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroa Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin. Eusko Jaurlaritzaren atzerri politika berria positiboa iruditzen zaio Moratinosi. Lopezekin bilera egin zuen atzo Ajuria Enean. Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Moratinosek ontzat jo zuen Jaurlaritzaren politika. «Bai Euskadirentzat, bai Espainiarentzat» onuragarri dela esan zuen, azken urteetako «sintonia faltarekin» alderatuta. Lopezek horri gaineratu zion euren lan ildoek «beharrezkoak ez diren gatazketatik» ihes egiten dutela. Artikulu hau gaur eman du argitara Berria egunkariak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia