2010/03/01

Ekitaldi apal baina esanguratsun batekin [honelakoek behar dituzten nagusiena zeukan: Aleja beraren presentzia eta lagun eta familiakoen maitasuna eta atxikimendua] ospatu dute amaitu berria den otsail honetan Uruguaiko Isla Mala-n Argiñarena-Biurrundarrek, euren ondorengoek, auzokoek, lagunek eta Europatik elkarrekin etorri ziren familietako kideek 'Amatxi' Alejaren ehungarren urtebetetzea. Bere deitura bereko herrian jaioa, Ignacio Arguiñarena Ochotorena errazkindarraren alarguna da Aleja Biurrun eta harekin eta elkarrekin zeuzkaten bost seme-alabekin abiatu zen 1949an Uruguaira, bizimodu berri bat hastera. Izan ere, euren bizitza eleberri gisa idatzi eta argitaratua du Alberto Irigoyen Arteche idazle euskal-uruguaitarrak 'El requeté que gritó Gora Euskadi!' liburuan. Familiakoez eta lagunez gain, euskal dantzariak ere izan zituen urtebetetzeak partaide --Montevideotik etorritako Eusko Indarra taldekoak--, baita herriko abesbatza eta hamaika euskal apaindura ere, tartean, Uruguaiko bandera handi batekin batera, ikurrinak eta lauburu handi eta txikiak. Guztiak Amatxi Alejaren gorazarre.
Gehiago irakurri...
2010/02/26

Hamar urte bete zituen iaz Eusko Aterpea Euskal Etxeak eta hamarkada osoan etengabeko lanean egon dira murgilduta erakundeko lagun eta bazkideak. Euskal jarduera guztietan ikusi ahal izan dira: Euskal Echea Institutuak antolatutako umeen topaketetan, Euskal Astean, Argentinan Euskaraz programan, eta beste euskal etxe batzuen jai eta elkarretaratzeetan. Horretaz gain, poliki-poliki amaitzen ari diren euren egoitzan ere aktibitate asko antolatu dituzte, besteak beste, 'Hitz Nagusiak' zikloa, zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak. Orain, urte berriari begira, zenbait proposamen helarazi dizkete herriko euskaldunei eta euskaldunen lagunei.
Gehiago irakurri...
2010/02/26

Argentinako Entre Ríos probintziako Paraná hiriburutik astero aireratzen den 'Presencia Vasca' irratsaioak gogora ekarri du joan den asteburuko saioan Pello Mari Irujo, asteartean, otsailaren 23an, ehun urte bete baitira Lizarran jaio zela. Urtebetetze hori dela-eta, irratsaioko historia gaiei buruzko iruzkingile Mikel Ezkerrok lagun izan zuen Pello Mariren oroitzapen berezia eta haren bizitzaren ibilbide kontaketa hunkigarria egin zuen. Irujoren aita, Daniel Irujo, Sabino Aranaren abokatu izan zen; bere anaia Manuel, foru diputatu, parlamentari eta Justizia ministro Madrilen; Andres, zinez aktiboa euskaltzale gisa, Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko sortzaile. Hona Ezkerrok esandakoaren laburpena, Paranátik 'Presencia Vasca'k igorria.
Gehiago irakurri...
2010/02/26

Diasporan otsail honetan urteak bete dituzten bi emakumeri buruzko berriak heldu zaizkigu, urte kopuru aski biribilez, hala baitira zalantzarik gabe 90 urteak eta 100 urteak. Lerro hauen bitartez geure omenalditxoa eskaini nahi diegu. Gaur, euretako 'gazteaz' arituko gara, Maria Alicia Echaniz, Chacoko probintzia argentinarrean jaioa, baina gazterik Arrecifesi lotua eta on Lucio Echaniz Iturria nafar ospetsuaren alaba, bi urte besterik ez zituela aitak Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat'eko kide egina. Aleja Biurrunek, berriz, 100 urte bete ditu. Abizenean daraman Biurrun herri nafarrean sortua, Aleja, Inazio Argiñarena Otxotorena bertsolariaren alarguna da eta Alberto Irigoyen idazke euskal uruguaitarrak idatzi zuen 'El requeté que gritó Gora Euskadi' eleberriko protagonista. Zorion bero-beroak biei. Lehenengo artikulu hau Maria Alicia Echanizi eskaini diogu.
Gehiago irakurri...
2010/02/25

Datorren astelehenera arte ez da agortuko hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 20ko FEVArako hauteskundeei dagokienez, baina gauden unean gaudela gauza jakina dirudi duela bi urte bezala bi zerrenda lehiatuko direla: jarraikorra bat, azkeneko urteotan FEVA gobernatu duen ildoari segitzen diona, eta berritzailea bestea, aurrekoekiko kritikoa oso eta haren ordea hartzea helburu duena. Astelehenera arte gauza ofizialik esaterik ez badago ere, ezustekorik gertatu ezean, lehenengoko zerrendaburua Ricardo Basterra izango da eta bigarrenekoa Alejo Martin, Santa Rosa eta Cordobako euskal etxeetako lehendakariak, hurrenez hurren. Bi artikulu argitaratuko ditugu segidan: lehenengo honetan, Ricardo Basterra buru duen zerrendak plazaratutakoa bildu dugu.
Gehiago irakurri...
2010/02/25

Aurreko artikuluan FEVAko hauteskundeetan lehiatuko den jarraipenezko hautagaitzaren berri ematen genuen, eurak plazaratutako proposamen sorta eta aurkezpen lerro batzuk medio. Oraingoan, beraz, zerrenda berritzaileari, edo bere burua 'euskal berritzaile' aurkezten duen 'Renovación Vasca' izenekoei dagokie txanda. Cordoba probintziako izen bereko hiriburuko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko lehendakaria da gaur egun Alejo Martin zerrenda alternatiboko burua. Bistan denez, egun FEVAn agintean direnekin kritikoa da, eta hautagaitza bateratu bat proposatu ziela esan ondoren, kargu garrantzitsuren bat edo batzuk eskainiz, erantzunik eskuratu ez duela dio, eta bere helburua oraingoan bai --duela bi urte atean gelditu zen-- FEVAko lehendakari bihurtu eta Federazioko moduak eta praktikak aldatzea dela ziurtatzen du.
Gehiago irakurri...
2010/02/25

'Euskaldunak eta Pazifikoa, Andres Urdanetaren omenez' erakusketa 2011ko urtarrileraino ikusi ahal izango da Donostiako Untzi Museoan, antolatzaileek erakustaldia luzatu eta euskaldunen Pazifiko aldeko esperientzia kontatzen duen ekimen honetaz gozatzeko eta janzteko aukerak zabaldu ondoren. Donostiako Untzi Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitangoa da eta hiriburu gipuzkoarraren portuan kokatzen da, garai batean Itsaso Kontsulatuko parte izan zen eraikin historiko batean, Kontsulatuko Dorretxean, 1813an hiria erabat kixkali eta suntsitu zuen sutetik libratu zen etxeetakoa izanik. Ahal izanez gero, erakusketa gomendagarria euskal historiaren zati ez hain ezagutu hori maite dutenentzat.
Gehiago irakurri...
2010/02/24

Urtarrileko udako atsedenaldia bukatuta, Argentinako Euskadiren Ordezkari Elvira Kortajarena lanera itzuli da eta berriz ekin dio euskal etxeak eta euskal komunitateak bisitatzeko bere egitarauari, aldi berean herri eta probintzia mailako tokiko agintariekin ere mintzatuz. Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari argentinarra Cordoba probintziara bidaiatu zen joan den asteko astelehenean, otsailaren 15ean, eta Villa Maria herriko eta Cordona hiriburuko euskal etxeak bisitatu zituen, bertatik datorren informazio honek azaltzen duenez.
Gehiago irakurri...
2010/02/24

Izendatu berritan, Elvira Kortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Euskadiren Ordezkariak --egoitza fisikoa Buenos Airesen-- argi eta ozen esan zuen bere asmoa bere ardurapean zeuden euskal etxe eta euskal komunitate guztiak bisitatzea eta ezagutzea zela. Zinez barreiatuta eta ehundik gora izanik ere, ez zuen zalantzarik agertu horretan. Iraileko bigarren hamabostaldian izendatua, 2009a amaitu orduko lau herrialdeotako hiriburuak eta orotara 17 euskal etxe bisitatzeko astia eman dio epe horretan. 2010ean ildo berari eutsiko diola agindu du, "ehundik gora euskal etxe horiek guztiak bertatik bertara ezagutu arte", ziurtatu du. Eta orain artekoa ikusita ez zaio zalantzarik egiten. Urte bukaera arte, lau naziotako maila guztietako agintariekin, Espainiako enbaxada eta kontsulatuekin eta FEVA eta FIVU bezalako erakundeekin bildu da. Lehenengo egunean bota zuen "ni lan egitera nator" hari eusten dio doaike. Datozen lerroak Euskadiko Ordezkaritzatik beretik aipatu bidaien iazko balantze moduan helarazi dizkigute eta hala ematen ditugu.
Gehiago irakurri...
2010/02/24

Coronel Moldes herria Argentinako Cordoba probintzian dago, Cordoba hiriburutik 300 kilometrora eta Rio Cuartotik 75ra. Herriak bederatzi mila inguru biztanle ditu, eta Argentinako beste herri batzuen bezala, euretako askok arbaso euskaldunak dituzte. Hori dela eta, 2006an bertako Marita Echave andreak dei bat egin zien herriko euskaldunei euskal etxe bat sortzeko asmoz. Deia arrakastatsua gertatu zen eta urte hartan jaio zen 'Gure Zainak' Euskal Etxea. 'Lehenengo bileran gure sendiei buruz hitz egin genuen, eta adostu genuen Euskal Herriko sustraiak, ohiturak eta tradizioak berreskuratu behar genituela', adierazi dio EuskalKultura.com-i euskal etxearen bultzatzaile nagusia den Marita Echavek. Ekintza ugari antolatu dituzte azken urteotan Cnel Moldesko euskaldunek eta hainbat proiektu dauzkate aurtengorako ere.
Gehiago irakurri...