euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalejira batekin hartu zuten parte euskaldunek Argentinako Bigarren Mendeurreneko Kabalkadan (bideoak)

2010/05/24

Bigarren Mendeurrenaren Jaian euskaldunek hartu zuten parte desfilean (argazkiak EuskalKultura.com) Hiriaren identifikagarria da Obeliskoa Buenos Aires hirian. Berau dagoen 9 de Julio etorbide amatua agertoki bihurtu zen atzo Argentinaren Bigarren Mendeurreneko kolektibitateen kabalkada edoi desfilea gauzatzeko. Arratsalde euritsuari aurre eginez, Argentinan bizikide diren berrogeita bi kolektibitatek euren nortasuna eta kultura aldarrikatu zuten Obeliskoaren aurretik pasatuz. Milaka lagun bertaratu ziren hiriburuko tokirik sinbolikoenera, azken berrehun urte hauetan immigranteen presentziak Argentinari egin dioten ekarria ospatzeko, euskaldunak tartean.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikasle latinoamerikarrentzako 2010-2011 laguntza deia zabaldu du

2010/05/24

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) logoa, Eduardo Chillida artista donostiarrak diseinatua Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) zenbait herrialde latinoamerikarrentzako herritarrentzako dirulaguntza deialdia zabaldu du, euskal goi eskolan ikasketak zabaldu nahi dituzten honako herrialdeetakoentzat hain zuzen: Brasil, Txile, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Argentina, Kolonbia eta Mexiko. Gai eta karrera aldetik, ugari dira diziplinak, tartean Fisika, Ingurumena, Biomedikuntza, Inaformazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Ekonomia, Filosofía, Literatura, Nazioarteko Ikasketak edo Ingeniaritza, besteak beste. Deialdiak bat baino gehiago dira, eta horren arabera eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4ean edo 18an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Lapridako 'Lagunen Etxea'k zenbait ekimen gauzatuko ditu asteburuan Bigarren Mendeurrenaren karietara

2010/05/21

Lapridako Euskal Etxearen eta bere baitan sortu zen Arturo Campion Ikasketa Zentroko ikur eta adierazgarriak (irudia EuskalKultura.com) Argentinako beste hainbat herritan bezala, Lapridan ere Euskal Etxea Bigarren Mendeurreneko Batzordeko kide da, bertako beste hainbat erakunderekin batera. Datorren igandean, astelehenean eta asteartean egitarau osatua prestatu dute Lapridan,25eko data berezi honen oroigarri. Igandean Pilota Paleta Azpibatzordeak eraturik, paella razioak salduko dira, sukaldaritza eta salmenta arduradun Eduardo Martín eta Alejandro Eyherabide . Astelehenean, maiatzaren 24ean euskaldunen historia argentinarrari buruzko erakusketa zabalduko da eta maiatzaren 25ean zenbait ekitaldi egingo dira, Tedeum batek hasiera emango dielarik ekitaldiei, adierazi du Lapridatik Maria Ester Arrondok.

Gehiago irakurri...


Euskal zineman murgildu ziren La Plata eta Buenos Airesko zinemazaleak Juan Miguel Gutierrezen eskutik

2010/05/21

Juan Miguel Gutierrez ikastaroan parte hartu zuten lagun batzuekin Ondo asko dugu Argentinan euskal abertzaletasuna berri. Euskal Herritik etortzen diren irakasle, idazle, musikari, dantzari eta hango lagunek oro har, ekintzen zein hitzen bidez irakasten eta erakusten digute euren aberriarekiko maitasuna. Baina sentimendu hori pantaila batean nola irudikatu aipatzen bada, ezer gutxi dakigu. Eta hori izan da La Plata eta Buenos Aires hirietan Juan Miguel Gutierrez zinemagile euskaldunak emandako ikastaro eta hitzaldien ardatza. 'Euskal Zinema, tradizioa eta modernitatea' izeneko mintzaldian, Gutierrezek ez zuen euskal zinemaz soilik hitz egin; Euskal Herriko nortasuna, baloreak eta errealitatea film batean nola garatu ere azaldu zuen adituak.

Gehiago irakurri...


Bakersfield-eko California State Unibertsitateak Euskal Ikasketa Batzarra egingo du maiatzaren 28an

2010/05/20

Christine Echeverria Bender, garai hartako arropez jantzita, azalduz Boiseko Euskal Museoko bisitariei euskal arrantzale eta baleazaleen historia (argazkia EuskalKultura.com) Kaliforniako Bakersfield-en egoitza duen California State University (CSUB) delako unibertsitateak 'Basque Studies Symposium Bakersfield 2010' delako batzarra antolatu du datorren asteko ostiralean, maiatzaren 28an, egiteko, goi ikastetxe horretako euskal irakasle eta euskaltzale talde bat eragile. Aurreko urteetan finkatutako ildoari jarraiki antolatua, aurten egun bakarreko hitzordua izango da eta aukera emango du Bakersfield bertako Steve Bass eta George Ansolabeherek Kern County-ko euskal presentziari buruz egin duten ikerlana aurkez dezaten; eta eleberri historikoak idazten dituen Christine Echeverria Bender-ek orain artean idatzi dituen euskal testuinguruko hiru nobelak girotzearren egindako ikerketa eta dokumentazio lanetan murgildu eta euskal marinelen eta Ipar Ameriketako leinu indioen arteko harremanak aipa ditzan, egun Quebec eta Kanadako parte diren eremuetan gertatutako euskal istorioak azalduz.

Gehiago irakurri...


Artaxoa, Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXII. edizioko anfitrioi izango da Maiatzaren 29an

2010/05/20

Jardunaldia aurkezteko atzo Iruñean emandako prentsaurrea, Egunaren afixa atzean Artaxoako herria izango da datorren astean zehar eta Maiatzaren 29an, larunbatean, amaituz Nafarroako Gobernuak, Espainiako Nafarroako Etxeen Federazioarekin eta Artaxona bertako Udalarekin, antolatu duen 'Kanpoan diren Nafarren Eguna'ren 2010eko ekitaldietako anfitrioia. Aurreko edizioei kasu emanez, hiruzpalau mila jende bilduko dira larunbatean Artaxonan aipatu hiru erakundeek deiturik, Foru Erkidegotik at bizi diren nafarren ohoretan gauzatuko den hitzordu honek bilduta. Egitarauaren aurkezpena atzo egin zen Iruñean, Alberto Catalan Gobernuaren eleduna, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko buru Rosa Mary Ibañez Zapatero, eta Artaxoako alkatea Pedro Maria Egea partaide.

Gehiago irakurri...


'Euskanta' ekimenarekin haur talde italiar batek egin CDa aurkeztuko du bihar Erroman Associazione Euskarak

2010/05/19

Erroman bihar egingo den ekitaldian aurkeztuko den CDaren azala: Euskanta-k aukeztuta, 'Eromako zubia', Manetti Eskolako haurrek egina, Associazione Euskara eta UPTER Unibertsitate Herrikoia lankide Euskara italiar haur eskola batean. Erromako Associazione Culturale Euskara eta UPTER Unibertsitate Herrikoiaren eskutik, 'Euskanta' ekimena garatu du Erromako Manetti Eskola Publikoko bostgarren mailako (9-10 urte) ikasle talde batek, euskara, musika, poesia eta erritmoa uztartuz, sormena eta bapatekotasuna guztiaren osagai biltzaile duen proiektu batean. 2009-2010 ikasturtean zehar eginiko sei saiotan Erromako aipatu eskolako 47 ikasleko talde batek euskarazko kantu bat osatu, idatzi, kantatu eta grabatu du. Emaitza gisa, CDa aurkeztuko du 'Euskanta'k bihar osteguna, maiatzaren 20ean, arratsaldeko 3:30etan Manetti Eskolan, Erromako Via Manetti 6 helbidean. 'Eromako zubia' deitu dute.

Gehiago irakurri...


Horacio Marottoren diseinuak irabazi du 'Argentinan Euskaraz-en 20. urteurrenaren' logotipo lehiaketa

2010/05/19

'Argentinan Euskaraz-en 20. urteurreneko' logotipo irabazlea Joan den maiatzaren 10ean hautatu zen "Argentinan Euskarazen 20.urteurrenaren" logotipo irabazlea. Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko ikasle den Horacio Marotto Etxezaharren diseinua aukeratu zuen FEVAk proposatutako epaimahaiak, irudia urteurrenaren ekitaldien ikur bihurtuz. Aurkeztutako hogeita hemezortzi lanen artean beste bik aipamen berezia merezi izan zuten: Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Daniel David Molinak egindakoak eta Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea-ko Maria del Carmen Itcearenak. Sarien emate ekitaldia urriaren 31an gauzatuko da, Mar del Platan, aurten Denak Bat Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astean testuinguru.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan Tandileko Gure Etxeak; Juan Miguel Beguiristain, lehendakari

2010/05/19

Tandileko Gure Etxea Euskal Etxearen egoitza Tandil-ko Gure Etxea Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia barnealdean, erakundeko arudiak esaren duenari jarraituz bere Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin dio azken asteotan egin duen bere Ohiko Biltzar Nagusian. Izan ere, apirilaren 24an bere buruzagitza berritzeko hauteskundeak egin zituen, honako emaitzarekin: Juan Miguel Beguiristain lehendari duelarik, honako beste hauek arituko dira agintealdi berrian Euskal Etxea kudeatuko duen batzordean: Esteban Kain, lehendakariorde; Graciela Confalonieri, idazkari; Raúl Tolosa, idazkariorde; Jorge Gilabert, diruzain; Jorge Etchegoin, diruzainorde; eta Maria del Carmen Dindart, agirietako idazkaria.

Gehiago irakurri...


Australiako Euskal Pilota Federazioak (AFBH) interneterako jauzia eman du bere webgune propioa zabalduz

2010/05/18

Australiako Euskal Pilota Federazioak zabaldu berria duen webgunearen azala. Oraingoz ingelesez eta gaztelaniaz dago soilik, horiek baitira Josetxo Larrazabalek menperatzen dituen hizkuntzak. 'Australian Federation of Basque Handball' delakoak (AFBH, Australiako Euskal Pilota Federazioa) tresna berria ezarri du bere barne bizitzaren eta oro har euskal pilotak Australian izan duen historia, bizi duen momentua eta erakarri nahi duen geroaren berri partekatzeko Australia bertako zaleekin, baina baita ere mundu osoan euren errealitate eta apustu edo pario horretan interesa izan dezaketen guztiekin. Federazioko presidente den Josetxo Larrazabalek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, webgunea "egiazko biltoki bilakatu nahi dugu, bidea erraztuz munduko edozein lekutik geure berri segitu nahi dutenei, Euskal Herritik urrun bagaude ere geure pilotazaletasuna eta euskal kirolik nazioartekoena den pilotaren aldeko geure ahaleginaren partaide egin nahi baititugu gainerako lekuetako pilotazaleak oro".

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia