euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Literatura atzerriko adituen ikuspegitik Renoko CBSek maiatzaren 15etik 17ra egingo duen mintegian

2008/03/07

Aurelia Arkotxa idazle baxenafartar eta euskaltzaina izango da hizlarien artean Nevadako Unibertsitateak nazioarteko aditu taldea eta sei euskal idazle errezibituko ditu datorren maiatzaren 15etik 17ra Renon egingo den mintegian, euskal literaturak mundu globalizatuan duen lekuari buruz hausnartzeko. Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta Iban Zaldua idazleak bertan dira eta euren esperientziari buruz hitz egingo dute AEB, Eskozia, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko adituen aurrean. 'Euskal literaturak testuinguru globalean duen tokia aztertuko dugu, baina azterketa kanpotik barrura eginez', azaldu du mintegiaren antolatzaile den Marijose Olaziregik.

Gehiago irakurri...


FEVAko hauteskundeetarako astebete falta dela kanpaina gori-gori bi zerrenden arteko eztabaida eta salaketekin

2008/03/07

FEVAren irudia Aurten lehen aldiz FEVAko hauteskundeetan lehendakaritzarako bi zerrenda aurkeztu dituzte eta horrek azken egunetan bi hautagaitzen arteko eztabaida publikoa ekarri du. Otsailaren 28an bi zerrendak ofizialki aurkeztu zituztenetik batzuk eta besteek hika-mika hasi dute elkarren proposamenen inguruan. Ideia eta proiektu desberdinei buruz eztabaidatzea --gizalegez eta errespetuz egiten den bitartean-- aberasgarria denaren ustearekin, bi aldeek esan dutena jarraitzeko datuak eta loturak bildu ditugu segidan.

Gehiago irakurri...


Sukaldaritza tradizionaleko ia 90 plater dituen euskal jatetxea irekiko du bilbotar gazte batek Shanghain

2008/03/07

Jon Alañak Shanghaiko lehen euskal jatetxea irekiko du hemendik gutxira (argazkia Zigor Aldama) Jon Alañak, duela bi urte eta erdi Shanghain bizi den bilbotar gazteak, hemendik hilabete eta erdira, 'apirilaren 15erako gutxi gora behera', euskal jatetxea zabalduko du Shanghain (Txina), bertako lehenengo euskal jatetxea. Sukaldariak, emaztea eta zazpi txinatar langilerekin batera, Euskal Herriko platerak eskainiko ditu gauerako prestatutako terraza duen 30 pertsonentzako lokal batean. Tabernako barraren zazpi metroetan euskal tabernetan eskaintzen diren ohiko euskal pintxoak jateko aukera izango dute bertaratzen direnek: patata tortila, piper beteak...

Gehiago irakurri...


Dilenque-Maidana bikotea gailendu zen, partida guztiak irabaziz, Presencia Vasca Esku Pilota Torneoan Paranán

2008/03/07

Txapelketan parte hartu zuten pilotarien irudia Argentinako Paranako Urrundik Euskal Elkarteak 'emaitza oso positiboarekin' ospatu zuen "Presencia Vasca" irratsaioaren 18. urteurrena ospatzeko antolatutako Pilota Txapelketa, euskal etxeko kideek azaltzen duten moduan. Paranako eta Euskal Herriko zenbait komunikabidek ekimena oso gertutik jarraitu zuten. Trinketeko harmailak 'pelotariei txaloak eskaini zizkieten pertsonez beterik zeuden'. Bikote irabazlea Alejandro Dilenquek eta Luis Maidanak osatutakoa izan zen, txapelketan partidarik galdu gabe amaitu baitzuten.

Gehiago irakurri...


HABEk 75 euskal etxeen euskara ikastaroak sustatuko ditu 2007-08 ikasturtean 210.000 euroko laguntzarekin

2008/03/06

Jean Marc Goienetxe, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea eta Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria HABE Helduen Euskalduntze Institutuak, munduko euskal etxeetan euskara klaseak eskaintzeko laguntza ematen du, urtero argitaratzen duen deialdiaren bidez. Horren bidez 2007-08 ikasturtean 75 Euskal Etxe baino gehiagok izango dute euskarazko eskolak emateko aukera eta institutuak arlo honetarako 210.000 euroko diru laguntza emango du. HABEk euskal etxe bakoitzarekin lankidetza hitzarmena sinatzen du laguntzak bideratu ahal izateko. Akordio hau sinatu duten azken euskal etxeak Bordele, Murtzia, Mallorca eta Valentziako elkarteak izan dira.

Gehiago irakurri...


Venezuelan eta Nikaraguan ospea lortu zuen Cele Otaño karikaturagilearen omenezko erakusketa ikusgai Bergaran

2008/03/06

Cele Otaño (Bilbo, 1912-Donostia, 2003). Martxo osoan egongo da zabalik erakusketa Bergaran Cele Otaño (1912-2003) margolari eta marrazkilariari buruzko erakusketa irekiko dute bihar Bergarako Aroztegi aretoan. Hil honen bukaera bitartean izango da ikusgai Latinoamerikako karikatura egile famatuena izan zenaren omenezko bilduma. Otañok urte asko eman zituen erbestean Venezuelan eta Nikaraguan eta euskal Diasporaren hainbat aldizkaritan marrazkilari izan zen. Grabatu, margo eta karikaturatan maixu, kolonaurreko arkeologian ere aditua zen Otaño. Erakusketak Euskal Herrian merezi zuen bezain ezaguna ez den artistaren lana berreskuratu nahi du.

Gehiago irakurri...


Atzo jaio zen Santa Fen (AEB) Rosetta 'Rose' Uberuaga, Blas 'Buber' eta Lisa-ren alaba; ama-alaba ongi daude

2008/03/06

Ongi etorri, Rosetta 'Rose' Jothany Pearl Uberuaga! Atzo jaio zen AEBetako Santa Fen, behin ama ospitaleratuta munduratzeak denbora apur bat hartu bazuen ere, Rosetta 'Rose' Jonathy Pearl Uberuaga, Blas (Buber.net) Uberuaga eta Lisa Van De Graaff-en lehenengo alaba. Interneteko euskal munduan aurkezpenik behar ez duten bikotea dira Blas eta Lisa, eta ezaguna da baita ere, besteak beste, Seattle-eko zein New Mexikoko Euskal Etxeetan aitzinarazi duten lana. Biak --aurreantzean hiruak esan beharko seguruenik-- AEBetako euskal komunitateko partaide aktiboak dira. Rose bertan goizaldeko 2:40ak zirenean (Euskal Herrian goizeko 10:40ak) jaio zen, eta ongi daude, errekuperatzen egindako lan onaz, aitak EuskalKultura.com-i esan dionez.

Gehiago irakurri...


'Bou Nabarra' izan daitekeena aurkitu dute, 1937ko Matxitxakoko batailan hondoratua: lehenengo irudiak

2008/03/06

'Bou Nabarra' Euskal Itsas Armadako ontzia AZTI-Tecnalia Fundazioak Bermeon (Bizkaia), Matxitxako lurmuturraren ondoko uretan egindako ikerketek aipatzen dutenez, aztarnak "Bou Nabarra"-renak izan daitezke, 1937ko martxoaren 5ean matxinatu frankisten "Canarias" ontziaren aurka borrokatu zuen Euskadiko Itsas Armadaren ontzia. Dena den, datorren udaberrian, urpekariek bertara jaitsi eta lehorrera laginak ekarri ondoren jakin ahal izango da xehetasun osoarekin zein ontzia den. Eskifaia osatzen zuten 49 marineletatik 30ek galdu zuten bizia batailan. Aurten gertakari haren 71. urteurrena beteko da.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan nazioartera hedatuko da, Txile, Uruguai, Brasil, Peru eta Kolonbian ere irakasleak trebatuz

2008/03/05

Argentinar ikasleak, HABEko arduradunak, Maizpideko irakasleak eta asteotan etxean hartu dituzten familiak giro ederrean sagardotegian (argazkia HABE) Azken asteetan Lazkaoko Maizpide euskaltegian euskara hobetzen izan diren ikasle argentinarrek sagardotegian eta giro bikainean bukaera eman zioten Euskara Munduan programaren aurtengo barnetegiari. Sagardotegiko beste bezeroak apenas entzungo zuten argentinar doinurik euren euskaran, ekimenaren arrakastaren seinale. Hain da horrela, HABEk Diasporan euskara irakasleak trebatzeko programa beste herrialde batzuetara zabalduko duela 2008-2011 lau-urtekoan: Txile, Uruguai, Brasil, Peru eta Kolonbia batuko zaizkio Argentinari.

Gehiago irakurri...


Zortzi herrialdeetako gaztetxoentzat antolatu 'Urbasan bagara' udalekurako izenemate epea ireki da dagoeneko

2008/03/05

'Urbasan Bagara' programaren afitxea EHko zortzi lurraldeetako --Diaspora barne-- 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarrenez. Urbasa-Andia Parke Naturaleko inguruan gazteek, espeleologia, eskalada, ibilaldiak bizikletaz, igeriketa, jolasak, mendi-irteerak, festak eta naturarekin harremanean egoteko aukera edukiko dute, besteak beste. Ekintzok Euskal Herriko zortzi lurraldeetako gazteen arteko harremana natura eta euskararen bidez sustatzea dute helburu. Udalekuko prezioa 100 eurokoa da eta izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia