euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fredi Paya, Ameriketan bira hasteko bezperan: 'XXI mendeko bertsolaritza eraman nahi dugu Diasporara'

2008/03/11

Paya anaiek eta Wilson Saliwoncyk argentinarrak Bizkaian iaz egin zuten emanaldiaren afitxa Etzi Sao Pauloko bidean izango dira Paya anaiak --Fredi eta Xabi-- eta Maialen Lujanbio bertsolaria Brasil, Argentina eta Uruguaien bira egiteko asmoz. Hilaren 22tik 29ra emanaldiak eskainiko dituzte herri hauetako inprobisatzaileekin batera, horien artean Wilson Saliwoncyk payadore argentinar gaztearekin. Musikaz girotutako ikuskizun moderno eta dinamikoa eskaintzeko asmoa dute, tradizio desberdinak uztartuz: euskaldun batek bertsoa euskaraz bota, besteak gaztelerara itzuli eta payadoreek erantzun egingo diote. Bertsolaritzaren munduan sartzeko aukera aparta, euskaraz egiten ez dutenentzat ere.

Gehiago irakurri...


Josetxo Silguero Irungo saxofonistak Buenos Aires eta Rosarion egingo duen bira argentinarra hasiko du bihar

2008/03/11

Josetxok zenbait jarduera egingo ditu Buenos Aires eta Rosarioko argentinar biraren barruan Josetxo Silguero euskal saxoak Argentinara egiten duen bigarren bisita izango da oraingoa. Bihar hasi eta martxoaren 16ra bitartean Buenos Aires eta Rosariotik luzatuko den 2008ko biran, musikariak mintegiak, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste. Emanaldietan, Gabriel Erkoreka, Alberto Posadas, Giacinti Scelsi edo Christian Lauba konpositoreen lanak eramango ditu. Klaseetan, bertako konpositore den Jorge Sadekin batera, teknika eta azterketa-lana eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Euskal Etxeak bere zuzendaritza berritu eta azken bi urteko ekimenenen balioespen ona egin du

2008/03/11

Azken bi urtetan Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko zuzendaritza osatu duten kideak Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkarteak Batzar Orokorra egin zuen joan den igandean zuzendaritza berria aukeratzeko. Kideek Jon Andoni Lizarzaburu lehendakari gisa eta Francisco Alava lehendakariorde postuan hautatu zituzten. Bestalde elkarteak Estebe Ormazabal lehendakari izan duen aurreko zuzendaritzaren lanaren baliospen oso baikorra egin du, 'elkartea biziago eta konektatuagoa baitago orain, Euskal Herriarekin zein Sao Paulo, Brasil eta gainerako euskal etxeen inguruarekin'.

Gehiago irakurri...


Paranako Urrundik Euskal Elkarteak zenbait kultura ekimen antolatu zituen Emakumearen Astearekin bat eginez

2008/03/11

Urrundik-eko gazteek erantzun bikaina eman zioten Entre Ríoseko gobernuak deituriko ekitaldi honetan, euskal ordezkaritza bizia eta alaiak izanik Entre Ríos-eko gobernu probintzialaren gonbidapenari erantzunez, Paranako Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak 'Emakumea eta kultura' izeneko topaketan parte hartu zuen iragan asteazkenean bertako beste zenbait elkarterekin batera, musika, dantza eta poesia emanaldiak eta janari tradizionala dastagai izan zituen ekitaldian. Larunbatean gauzatu zen Emakumearen Nazioarteko Eguna zela-eta, euskal etxeak ez zuen emakumea omentzeko aukera galdu nahi izan.

Gehiago irakurri...


Garaipen sozialista atzoko hauteskundeetan Hego Euskal Herrian: PSOEk 11 diputatu, EAJk 6, PPk 5 eta Na-Baik 1

2008/03/10

Sozialistak garaile Euskal Herrian zein Espainian Garaipen sozialista nabaria atzo Hego Euskal Herrian Espainiako Gorteetara eginiko hauteskundeetan. Igoera argia izan zuen PSOEk, Hego Euskal Herrian gainerako beste guztiak adina diputatu atereaz eta, lehenengo aldiz, Bizkaian lehenengo indarra bihurtuz. EAk bere diputatu bakarra galdu zuen eta Nafarroa Baik bereari eutsi zion. Espainiako Estatuan oro har, PSOE irabazle PPri aurrea hartuz. Bi alderdi horien artean 350 diputatuetatik 322 batzen dituzte, bipartidismoa zinez indartuz, Izquierda Unida eta Esquerra Republicana bezalako alderdien porrota ekarriz. Iparraldean, berriz, gutxiengo diren zerrenda abertzaleek aurrerakadatxo bat izan zuten Frantzia mailan eginiko herri eta kantonamendu hauteskundeetan.

Gehiago irakurri...


Dantza, danborrada eta erromeria Cañuelaseko Euskal Etxeak antolatzen duen Dantzari Egunaren 2. edizioan

2008/03/10

Cañuelaseko Euskal Etxeko dantzari gazteen taldea Cañuelaseko Euskal Etxeak Dantzari Egunaren bigarren edizioa izango denaren programa aurkeztu berri du. Jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da eta Argentinako euskal etxeetako dantza taldeen topaketa irekia bilakatzeko asmoz sortua da. Jaialdiaren helburua euskal etxeetako dantzariei bilgune eta topalekua eskaintzea da, adiskidetasuna eta taldeen arteko harremanetan sakontzeko. Parte hartu nahi duten taldeek datorren larunbata bitartean, martxoak 15, dute epea izena emateko.

Gehiago irakurri...


Bertsoplaza.tv, bertso bideoak ikusi, bozkatu, komentatu eta igotzeko aukera ematen duen internet ekimen berria

2008/03/10

"Bertsoplaza.tv" webguneko irudia Bertsoplaza.tv, bertsoarekin zerikusia daukaten bideoak ikusi, komentatu, bozkatu edota norberak egindakoak igotzea ere ahalbidetzen duen interneteko ekimena da. 'Edozeinek, munduko edozein lekutik ikusi, komentatu eta bozkatu ditzake bideoak eta berak grabatutakoak ere igo, euskal bertsoekin edo, Diasporatik, esaterako, baita ere, beste kulturetako inprobisatzaileen bertsoekin', azaltzen du proiektuaren bultzatzaile den Ion Ansak. Otsailaren 22an sareratu zuen Bertsozale Elkarteak, bost hizkuntzetan izan ere: euskaraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta katalanez. Lehenengo bi hilabeteak proba gisa erabiliko dira eta orain arte 11 eta 310 ikustaldi artean izan ditu bideo bakoitzak.

Gehiago irakurri...


Eusko Legebiltzarreko antigoaleko 1.246 liburu internetez kontsulta daitezke Euskadiko Liburutegi Digitala medio

2008/03/10

Axularren "Guero" obraren irudia, 1643. urtekoa Liburutegi arruntetan aurki ez daitezkeen 300.000 irudi eta 1.246 liburu zahar argitaratu berri ditu Euskadiko Liburutegi Digitalak. Era honetan, 1830. urtea baino lehenagoko obra-bilduma eta XX. mendera arteko euskarazko erlijio-obren biblioteka batera sarbide erraza izan dezake edozeinek. Nabarmendu daitezkeen obren artean, Axularren "Guero" obraz gain, Betolazaren "Doctrina Christiana" dago, Hegoaldean argitaratutako euskarazko lehen katiximaren ale ezagun bakarra. Obra elebidun hau 1596an argitaratu zen Bilbon, eta garrantzitsua da XVI. mendean euskaraz idatzi ziren zortzi obretako bat delako.

Gehiago irakurri...


Bixente Ibarguren bergararra, Euzko Etxeko lehendakari ohi eta euskaltzale fina, La Platan hil da 81 urterekin

2008/03/08

Bixente Ibarguren eta Marutxa Zarranz emaztea, La Platako 'Euzko Etxea' Euskal Etxeko Txoko Alaien La Platako Euzko Etxeak kide maitatua galdu du joan den astelehenean, Bixente Ibarguren Unanue gipuzkoarraren heriotzarekin. 1926an jaio zen Ibarguran Bergaran eta 1952an heldu zen Argentinara. La Plata hartu zuen bizileku eta 50 urtetan lan eskerga egin du Euzko Etxean, elkarteko lehendakari izatera ere heldu zelarik. Bere engaiamendua eredu bihurtu da elkarteko gazte zein nagusientzat. 'Euskal Etxea eta Euskal Herria maitatzen erakutsi zigun', gogoratzen dute bere lagunek.

Gehiago irakurri...


'El vecino afectuoso' euskal film laburrak New York International Independent Film & Video Festivala itxi zuen

2008/03/08

"El vecino afectuoso" euskal film laburraren sekuentzietako bat (argazkia Kreared.com) Filme eta laburmetraia batek eman zioten amaiera joan den ostegunean New York International Independent Film & Video Festival jaialdiari; laburmetraian, Pello Varela gasteiztarra gidari, Txema Blasco eta Rafa Martin aktoreak ziren protagonista, Badaezpada, el vecino afectuoso izenpeko lanean. Obrak oso kritika ona jaso ditu jaialdian eta medio bereko profesionalekin harremantzeko eta etorkizunerako lankidetzak lortzeko aukera izan dute arduradunek. Pello Varela euskaraz grabatuko den filme luze batean ari da lanean dagoeneko. Barton Films enpresa izango du banatzaile eta 2009ko martxorako amaituko dutela iragarri dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia