euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi zerrendetako kide eta jarraitzaileen arteko eztabaidak FEVAKo hauteskundeen bezpera markatzen du

2008/03/13

FEVAren ikurra Bi egun baino ez dira falta FEVAren zuzendaritza batzordeko hauteskunte partzialak egiteko eta areagotu baino ez da egin bi zerrenden adierazpen isuria eta alde bateko eta besteko jarraitzaileen arteko eztabaida. Jarraian bidalitako e-mail eta adierazpen horietako batzuk laburtu eta sareratu egiten ditugu, gure irakurleei eritzi propioa osatzeko lagungarri izango direlakoan.

Gehiago irakurri...


Jose Pablo Arriagaren Sustraiak proiektua Mexikora heldu da, Anahuac Unibertsitateko Euskal Astearen baitan

2008/03/13

Jose Pablo Arriaga artista markinarra Euskal kulturak primerako erakusleihoa dauka egunotan Mexiko DFko Anahuac Unibertsitatean, bertan antolatu duten Euskal Astea dela eta. Erakusketak, mintzaldiak, euskal enpresen standak eta beste ekimen batzuk egiten ari dira eta asteartean Euskal Herriaren Eguna antolatu zuten, Mexikoko Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzarekin. Aste honetako ekimenen artean Jose Pablo Arriaga artista markinarra Euskal Etxean ari da lanean, Sustraiak bere nazioarteko proiektuko hirugarren eskultura prestatuz.

Gehiago irakurri...


FIVU udalekuak haur eta heldu euskal uruguaitarrak bildu ditu aurten ere, jolasa eta ikastea batuz, aro ona lagun

2008/03/13

Partehartzaileen talde argazkia. FIVUko aurtengo Udalekuan parte hartu duten haur eta heldu guztiak ikurriñak atzean dituztela erretrataturik Sei eta hamabost urte bitarteko 55 gazte euskal uruguaitarrak parte hartu dute aurten, FIVUk (Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioa) antolaturik Rio de la Plata ertzeko Artigas kanpalekuan arrakastaz bukatu berria den euskal udalekuan. Ekitaldiak iraun dituen lau egunak eguraldi ona --eta seguruenik sobera beroa-- lagun garatu dira, euskal edukiak eta aisialdikoak uztartuz, eta antolatuz besteak beste honelakoetan ohi diren joko eta jolasak, eta hainbat tailer, dantza, kantu, historia eta oro har euskal kulturakoak.

Gehiago irakurri...


Timmie (Yraguen) Echanis, 96, a reference for the local Basque community, passed away in Ontario, Oregon

2008/03/13

Timmie (Yraguen) Echanis passed away on Wednesday, March 12, 2008. She will be greatly missed by everybody whom she had contact She was born Basque in Oregon. In one of her life's proudest moments, Timmie was inducted into the Basque Hall of Fame on November 11th, 2007. Timotea “Timmie” Echanis was born to Jose “White Horse” and Claudia Yraguen on April 3, 1912, in a stone house with a mud floor on the Antelope Ranch located in Malheur County on the Oregon-Nevada border. She was delivered by a 'horse' doctor. Timmie started attending school in McDermitt when she was seven years of age and, as was true of all of her siblings, couldn't speak a word of English.

Gehiago irakurri...


Haizeak eta olatu erraldoiek kalte handiak sortu dituzte Euskal Herriko kostetan: irudi eta bideo ikusgarriak

2008/03/13

Irudian, Zumaiako kai-muturra olatuen azpian Euskal Herriko kostako herri eta hirietako kaleak kalte ikaragarriekin esnatu ziren asteartean Kantauri itsasoko haize eta olatu erraldoiek sortutako hondamendiarengatik. Donostia eta Zarautz, herri batzuk aipatzeagatik, arras kaltetuak izan ziren, baina Bizkaian (Bermeo, Getxo, Ondarroa...) eta Lapurdin ere (Donibane Lohizune, Hendaia, Baiona...) kalteak eta material galtzeak agerikoak izan ziren. Zorionez, ez zen biktima pertsonalik egon gertaera natural ikusgarri honetan.

Gehiago irakurri...


'Zazpiak ta Bat': Xiru, Zuberoako musika eta sorkuntza jaialdia, Diasporari so etzi hasiko duen bere 19. edizioan

2008/03/12

Mixel Etxekopar, jaialdiko sustatzaileetarik bat eta 'Euskamerikan artzain' pastoralaren egilea San Frantziskotik internet bidez kantuan ariko diren bertsolariak, kantari euskal argentinar bat eta Ameriketako euskal artzainen esperientzia kontatzen duen 'Euskamerikan Artzain' pastoralaren estreinaldia dira, besteak beste, etzi hasiko den Xiru jaialdiaren 19. edizioak proposatzen dituen 'gutiziak'. Gotainen, Zuberoan, ospatzen da Xiru eta aurten 'Zazpiak ta Bat' izenburupean dator, euskal Diasporari begira. Jaialdiak Joseba Sarrionandiaren poema hartu du inspirazio iturri: "Itsasoaz bestaldera joan ziren, eta ez dira egundo itzuliko... Eta inoiz itzuliko balira ere, jadanik ez dira joan zirenak izango".

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak munduan hegoaldeen dagoen Euskal Etxea, 'Hegoalde Argentinarra' EEa, onetsi zuen atzo

2008/03/12

Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' EEko kideak ikurriña eta bandera argentinarra marraztuta daramatzan tarta zatitzen joan den uztailean eginiko elkarretaratze batean Eusko Jaurlaritzak ofizialki onetsi zuen atzo eta, beraz, Euskal Etxeen Erregistroan sar araziko du datozen egunetan 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxea, Argentinako Santa Cruz probintzia patagoniarreko Río Gallegos hiriburuan egoitza duen ezkero bere burua 'munduko euskal etxerik australena' gisa aurkezten duen euskal erakundea. 'Hegoalde Argentinarra'ko bazkideak munduko gainerako euskal etxeetako kideei onartzen zaizkien eskubide eta obligazio berberen jabe izango dira aurrerantzean. Zorionak erakunde onetsi berriari.

Gehiago irakurri...


Chacoko Kotoiaren Lurra euskal etxe argentinarrak haur eta gazteentzako dohaineko pilota ikastaroa jarri du abian

2008/03/12

Parte hartutako neska-mutil eta irakasleak Chaco probintzia argentinarreko Euskal Etxeak pilota ikastaro bat antolatu du, Club de Regatas Resistencia elkartearekin lankinde. Ikastaroa haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eta doakoa da. Ikastaroko klaseak delako estropada klubeko trinketean egiten ari dira, astean bitan. Momentuz ekimenak izan duen erantzuna oso ona izan da eta dagoeneko neska-mutil talde polit bat ari da pilotako lehen pausoak ematen.

Gehiago irakurri...


Zarautz Abesbatzak bi kontzertu emango ditu Buenos Airesen, Laurak Bat Zentroan eta San Frantzisko Basilikan

2008/03/12

Zarautz Abesbatza osatzen duten kideak Bere sorreraren 25. urteurrena ospatzeko, Zarautz Abesbatzako kideak larunbatean abiatuko dira Argentinarantz, Buenos Airesen bi kontzertu emateko. Lehena, martxoaren 18an, argentinar hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxean eskainiko dute eta bigarrena, martxoaren 19an, San Frantzisko Basilikan. Bi emanaldi horietan batez ere euskal folkloreko kantak kantatuko dituzte, baina ez dute folklore argentinarra ahaztuko. Nahiz eta baieztatzeke egon, hirugarren kontzertu bat emateko aukera ere eduki dezaketela adierazi dute abesbatzatik.

Gehiago irakurri...


Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeak 2007. urtean egindako kultur ekintzei buruzko aldizkaria argitaratu du

2008/03/12

Aldizkariaren logoa Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeak, bere aldizkariaren 15. zenbakian, euskal etxearen kultur ekintzei buruz informatzen die bere bazkide eta lagunei. Azken buletinak Gure Txokoako 8. urteurrena ospatzeko --350 pertsonatik gora partaide-- egindako festari buruzko informazioa ematen du, Euskal Aste Nazionalaz, San Juan Gaueko euskal ekitaldiez, Euskaria Fundazioaren bisitaz, eta Hiriaren Urteurrenari buruz ere ari delarik, beste hainbat gairen artean, hamasei orrialdetan zehar. Argazkiz hornituta, artikuluek Suipatxako makina bat denda eta enpresaren iragarkien sostengua ere badakar, euskal etxeak herria dinamizatzearen alde egiten duen ahalegin garrantzitsuarekiko esker ona adieraziz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia