euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiatz aldizkariaren lehen hamar zenbakiak sarean daude digitalizatuta eta pdf formatuan ikusteko aukerarekin

2008/03/28

Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia Baionako Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia 1982ko otsailaren 12an argitaratu zen Lapurdiko hiriburuan. Ordutik hona, Itxaro Bordak eta Luzien Etxezaharretaren lehen ideiari esker sortutako literatur aldizkariaren 44 zenbaki argitaratu dira euskarazko poesia tartean duelarik. Iragan urtean, 26 urte hauetan kaleratutako 35 zenbakien poemen tituluak eta egileen izenak sarean ipini zituzten. Webguneak, gainera, lehen hamar zenbakiak pdf formatuan ikusi edo jaisteko aukera ematen du.

Gehiago irakurri...


Aberri Egunak oihartzunik izan zuen Mexiko hiriburuan, Cancunen eta Celayan egin ziren ospakizunetan

2008/03/27

Mexikoko Euskal Etxean egin zen bazkarian parte hartutako mahaietako bat (argazkiak Mexiko EE) Aberri Eguna Mexikoko euskaldunen artean itzal handia duen ospakizunetako bat da. Aurten ere jai honek hiriburuko Euskal Etxeko kideak bildu zituen eta baita Cancun eta Celaya hirietako euskaldunak ere. Hiru jaiak arrakastatsuak izan ziren, eta Celayakoan gainera euskaldunen arteko harremana sendotu eta urtean zehar bilkura gehiago antolatzeko erabakia hartu zuten. Hasteko, datorren urteko Aberri Eguneko egoitza Irapuato herrian izan daitekeela aurreratu dute.

Gehiago irakurri...


Macachingo Euskal Etxeak pilota urte berriari ekingo dio, iaz egindako lanaren balioespen ona egin ostean

2008/03/27

Gonzales Chaveseko haurren txapelketa: Sebastian Chapartegui, Agustin Carrascal, Leonardo Brigas eta Nicolas Villarreal Macachingo Eusko Alkartasuna elkarteak lan eskerga egiten du euskal pilota Argentinako Panpan zabaltzen eta gaztetxoei kirol hau ikastaroen bidez erakusten. Elkarteko pilotari gazteek, gainera, inguruko txapelketetan parte hartu ohi dute eta emaitza gero eta hobeak ari dira lortzen. Euskal Etxeko Pilota Batzordeak iazko lanaren balioespen oso baikorra egin berri du eta hilabete honetan ekingo diote pilota urte berriari, martxoko klaseen hasierarekin batera.

Gehiago irakurri...


Oporren ondotik, ohiko ekimenei eutsi die Rodriguez-eko EEak; Apirilaren 6an ospatuko dute bertan Aberri Eguna

2008/03/27

Irudian, Fca. Vicente, Eusko Aterpea-ko 'Nikomedes Iguain Azurza' liburutegiko arduraduna, General Rodriguezeko Udalak eta Buenos Aires Probintziak 2007an eman zizkioten sarietako bat jasotzen Atsedenaldiaren ondotik, General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxe argentinarrak ohiko jarduerei ekin die, ikasturte berriari ekinez. Elkartetik bertatik eman dute aditzera datozen asteetarako antolatutako programa. Aste Santuko geldiaren ostean, Nikomedes Iguain Azurza Herri Liburutegiak ateak berrirekiko ditu udako ordutegia mantenduz. Euskarazko doaneko tailerrak, haur eta helduentzat, apirilaren 5ean hasiko dira eta Aberri Eguna, berriz, apirilaren 6an ospatuko, ohiko elkarretaratze eta bazkariarekin.

Gehiago irakurri...


Euskaldunek eta eskoziarrek batera ospatu zuten Aberri Eguna Inverneseen Nazioren Mundua ekimenaren eskutik

2008/03/26

Autodeterminazioaren aldarria Invernesseraino heldu zen (argazkiak Nazioen Mundua) Joan den igandean bukatu zen Nazioen Mundua herri ekimenak autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko asmoz Eskoziara antolatutako kultur bira. Eta bukatu ere, era bikainean bukatu zen, euskaldunak eta eskoziarrak batuz Aberri Egunaren ospakizunaren karira dantza, herri kirol eta musika erakustaldiekin. Ekitaldia Inverness hirian, Eskoziako Highlands edo 'Goierrian' egin zuten Beasain, Idiazabal eta Iruñetik heldutako euskaldunek.

Gehiago irakurri...


Payadore eta bertsolariek arrakasta Chascomus-en; bertako EEk Biltzar Nagusia egingo datorren larunbatean

2008/03/26

Ikurriñak eta Argentinako banderak apaintzen dute 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen egoitza Amaitu berria da uda [hego hemisferioan] eta amerikar kontinenteko hegoalde honetako euskal etxeak ari dira pixkanaka sartzen ikasturte berrian. Halaxe egina du Chascomus herri argentinarreko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, arrakastaz egin ere, Aberri Egunaren karietara bildu baitzituen joan den igandean itsasoz bi aldeetako payadore eta bertsolariak, 'aberria ospatzeko modurik onenean', bertan egon zirenen esanetan. Chascomuseko euskaldunek datorren larunbatean egingo dute euren EEko Biltzar Nagusia eta segidan ekingo diote euskara, dantza, pilota eta gainerako ikastaroen sasoi berriari.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko EEko 2008ko Jarduera Plana: Ongintza afaria, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrarekin kontaktua...

2008/03/26

Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ko dantzariak Udan merezitako atsedena hartu ostean, Chivilcoyko Euskal Etxeak 2008ko Jarduera Planari ekin dio. Otsailean Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotako makina fresatzailearen gaiarekin aritu edo FEVAko hauteskundeetara aurkeztutako bi zerrendetako kideen bisita jaso ondoren, Euskal Etxeak hasia du ikasturte berria. Besteak beste, honako ekimenei eutsiko die: euskal irratsaioa, dantza taldeak, euskara tailerrak edota urteurrenak ere antolatuko ditu datozen hilabeteetan.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Euskal Etxeak Euskal Herriaren gomutaz eta zirraraz beteriko Aberri Eguneko jaia bizi zuen igandean

2008/03/25

Euskal Etxeko kideak elkartearen eskaileratan ikurrinaren goratze ekitaldia ikusten (argazkiak Pedro Javier Arriaga) Venezuelako euskal komunitateak ez zion batere hutsik egin joan den igandean Caracaseko euskal etxearen jai nagusienetako bat den Aberri Egunaren urteroko hitzorduari. Elkarteko kide eta lagunak euskal etxera bildu ziren aberriaren gomutaz eta emozioz beteriko eguna bizitzeko. Eguneko ekitaldiak euskal mezarekin hasi ziren eta elkarteko frontoia berriz irekitzen zuen pilota partidaren ostean lagunarteko bazkaria egin zuten bertaratu zirenek.

Gehiago irakurri...


Labayruko eta Euskal Museoko bi ordezkarik Trebitsch etnografoaren biltzarrean parte hartuko dute Vienan

2008/03/25

Bilbon kokaturik dagoen Euskal Museoaren argazkia Datorren apirilaren 17tik 25era bitartean Amaia Mujika (Euskal Museoa) eta Adolfo Arejita (Labayru Ikastegia) Vienara abiatuko dira Museums of Europe Network and Trebitsch Project batzarrean parte hartzeko eta Euskal Museoak Vienako Kunsthistorisches Museum eta Renneseko Bretagne Museoarekin egin nahi duten katalogazio-proiekturako informazioa eskuratzeko. Rudolph Trebitsch, Vienako Zientzietako Akademia Inperialeko etnografoa, Euskal Herria bisitatu zuen 1913. urtean euskalki guztietako laginak diskoetan grabatzeko eta 60 bat piezekin itzuli zen Vienara. Euskalki guztietako grabazioak lortu zituen, baita gaur egun desagertua dagoen erronkarierakoak ere.

Gehiago irakurri...


Enrike Arozena, 'motorraren fraidea', hil zen atzo, mende erdi batez Arantzazu aldizkariko kobratzaile izan zena

2008/03/25

Enrike Arozena Lizeaga, frai Enrike (Arantzazu arg) Enrike Arozena hil zen atzo, frai Enrike, batzuentzat ezagunagoa 'motorraren fraidea' esanez, 51 urtez Arantzazu aldizkariko etxez-etxeko kobratzailea izan baitzen, orain urte gutxi osasuna tarteko utzi behar izan zion arte. Askorentzat Arantzazuko fraideen aurpegia zen, eta etxekotzat errezibitzen zuten urtean behin harpidetza kuotaren papertxoarekin joaten zitzaienean. Bera bezala frantzikotarrak zeuzkan Luis eta Jose Mari anaiek inguratuta hil zen atzo Gasteizko Txagorritxu ospitalean, azkenaldian pixkanaka itzaltzen joan ondoren. Elizkizunak gaur arratsaldean, Arantzazun, seietan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia