euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eduardo Gil Bera idazle nafarra euskal literaturari buruz mintzatu zen Leipzig-eko Azokan, ENAI-k gonbidatuta

2008/04/03

Xabier Azanza (ENAIko zuzendari kudeatzailea), Gonzalo del Puerto (Berlingo Cervantes Institutuko arduraduna); Eduardo Gil Bera (idazlea) eta Ute Rassloff (literatura eslovakiar aditua) Leipzigen Nazioartean egin duen lehendabiziko ekitaldian, ENAI (Euskararen Nafar Institutua) Leipzigeko Liburu Azokan izan zen joan den martxoaren 15an. Xabier Azanza zuzendariarekin batera Eduardo Gil Bera idazle eta itzultzaile nafarra izan zen bertan. Gil Berak euskaraz eta gazteleraz hainbat lan argitaratu ditu eta azokan 'Hizkuntz txikiak, literatura handiak' izenburua zuen mahainguruan parte hartu zuen, Dusan Simkoverse idazle eslovakiarrarekin batera.

Gehiago irakurri...


Xabier Azanza, ENAIko zuzendaria: 'Diasporako ikasleei Nafarroako barnetegietan ikasten lagundu nahi diegu'

2008/04/03

Xabier Azanza, ENAIko zuzendari kudeatzailea Orain dela hilabete gutxi batzuk abian jarri bazen ere, Euskararen Nafar Institutua (ENAI) ari da dagoeneko bere lan ildoak finkatzen. Xabier Azanza zuzendariak azaldu duenez Nafarroan euskararen sustapena eta ikerketa bultzatzeaz gain, erakunde berriak atzerriko euskara ikasleei laguntza eman eta Diasporako euskaldunekin harremanak estutu nahi ditu. Datozen hilabeteetarako ENAIk dituen asmoetako bat ikasle hauei Nafarroako barnetegietan euskara ikasi ahal izateko laguntza eta bekak eskaintzea da.

Gehiago irakurri...


Euskaldunen Kuba (I): ehun bat jende bildu ziren Aberri Eguna ospatzeko La Habanako 'Centro Vasco' jatetxean

2008/04/03

Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria Habanako Centro Vascoko Aberri Egunean (argazkia Rakel Agirre) Kubako euskal diaspora 1980ko hamarkadan ia desagertu zen arren, Habanako euskal komunitateak Aberri Eguna ospatzen duen laugarren urte jarraia du aurtengoa. Iragan martxoaren 23an Asociación de Beneficencia Vasco-Navarrak, Kubako hiriburuan kokatu diren euskal enpresa batzuen laguntzarekin, ehun bat pertsona bildu zituen malekoiaren ondoan kokaturik dagoen Centro Vasco jatetxean. Euskal eta kubatar bertsolariek eta trikitilariek girotu zuten festa. Josemi Arrugaetak sinatzen du artikulua Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


Euskal PEN Klubeko bi ordezkarik Egin-Egunkaria kasuak aurkeztuko dituzte Writers in Prison Commitee delakoan

2008/04/03

The PEN, A World Association of Writers-eko logoa Urtzi Urrutikoetxea eta Lutxo Egia Euskal PEN Klubeko zuzendaritza batzordeko kideak Glasgowera (Eskozia) abiatuko dira, bihartik igandera Nazioarteko PENeko Writers in Prison Commiteeko (WIPC) batzordeak bertan egingo duen bileran parte hartzeko. 'Euskal Herrian euskal kazetariengan urratzen diren adierazpen askatasun'en gaia eramango dituzte mahai gainera. Egin eta Euskaldunon Egunkaria kasuak azalduko dituzte txosten baten bidez, ondoren, irailean Bogotan (Kolonbia) egingo den batzarrean 'euskal kazetarien aldeko ebazpena' eskatzeko.

Gehiago irakurri...


Diasporako 50 nafar gaztek Iruñean egonaldia egin ahal izango dute uda honetan Navarra 2008 ikastaroarekin

2008/04/02

Nafarroako Gobernuko Alberto Catalan kontseilari eta bozeramalea iazko ikastaroan parte hartu zuten Diasporako gazteez inguratuta Arbasoen lurra ezagutu nahi duen munduko nafar etxeren bateko kidea zara? Edo hori ez, baina Diasporan bizi den nafarren ondorengoa? Bada aurtengo udan bertan ametsa egia bihurtzeko aukera izan dezakezu, Navarra 2008 Nazioarteko Ikastaroari esker. Foru Gobernuak sustatzen duen ekimen honi esker Diasporako 50 nafar gaztek Nafarroa ezagutu eta herrialdearen kultura eta historian sakontzeko aukera izango dute. 50 postu horietatik 48 Argentina eta Txileko nafar etxeetako gazteentzat izango dira eta 2 beste nafar etxeetako kideentzat edo Diasporako nafarren ondorengoentzat. Eskabideak aurkezteko epea hilaren 25ean bukatuko da lehen taldearentzat eta lehenago, hilaren 15ean, bigarren taldekoentzat.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako 'Gure Antzerki' taldeak gaur hasiko ditu antzerki klaseak euskarazko proiektuen asmoarekin

2008/04/02

Ezkerretik eskubira, Arnaud, Marcelo, Miguel eta Malena 'BAT' laburmetraian lan egiten 'Gure Antzerki' Bahia Blancako Unión Vasca EEko Antzerki Taldeak gaur hasiko du helduentzako antzerki ikasturte berria, elkarteko egoitzako lehenengo pisuan arratsaldeko zortzietan. Antzerki munduan eskarmentu handikoa den Miguel Mendiondo irakaslea izango da azaroan amaituko den ikastaro honetako arduraduna. Jardueren barruan, aurreko urtekoek baino ikus eremuko ezaugarri gehiago eta euskarazko hitz solteak bilduko dituen ikuskizun bat lantzeko asmotan dabiltza. Youtuben 'BAT' aurki daiteke dagoeneko, antzerki taldeak eta Rocio Basterra euskarazko irakasleak burutu nahi duten lau laburmetraia sagako lehena.

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Aste Nazionala logo bila: heldu den astelehenean itxiko da proposamenak aurkezteko epea

2008/04/02

Iaz Rosarion egin zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren identifikagarri izan zen diseinua. Azken egunak gelditzen dira proposamenak egiteko Bost egun baino ez dira gelditzen La Platako Euskal Etxeak 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalerako antolatu duen diseinu lehiaketarako lanak aurkezteko. Lehiaketa irabazten duenak 500 pesoko saria jasoko du eta berak asmatutako irudia euskal argentinarren jai nagusia den honek sortuko dituen dokumentu, jantzi eta ekitaldi guztien irudia bilakatuko da. Proposamenak La Platako Euzko Etxearen idazkaritzara bidali behar dira datorren astelehena baino lehenago.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeko kideek 'pasioz beterik' jarraitu zuten igandeko pilotako Binakako Txapelketako finala

2008/04/02

Caracaseko Eusko Etxeko kideak zentroko egoitzan pilota partidako finala ikusten (argazkia Pedro Javier Arriaga) Igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako pilotako Binakako Txapelketako finala Euskal Herritik kanpo ikusi ahal izan zuten zaleek. Izan ere, Caracaseko (Venezuela) Eusko Etxeko kideek Olaizola II-Mendizabal II eta Titin III-Laskurain bikoteen arteko lehia Canal Vascotik jarraitu ahal izan zuten. Telebista pantaila erraldoi eta soinu bikain baten bidez, pintxo eta edariekin batera, zentroko jarraitzaileek norgehiagoka erne eta adoretsu ikusi zuten elkarrekin biltzeko aukera pasatzen utzi gabe.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako EEak 'Eskorgako Euskalduna'ren urratsen atzetik doan Daniel Lopez argentinarrari harrera egin dio

2008/04/01

Daniel Lopez (hirugarrena ezkerretik), Jose Maria Azarloza Euskal Etxeko lehendakariarekin batera, Ana Maria Irigoyen, lehendakariordea, eta ibiltariaren lagunekin (argazkia Diario La Capital) Daniel Lopez Monje, Mar del Platako 52 urteko txapista, iragan urtarrilaren 29an Comandante Luis Piedra Buenatik (Patagonia) atera zen Buenos Aireserako bidean 'Eskorgako Euskalduna'-ren bideari jarraituz. Izan ere, 1934ko otsailean, Guillermo Larregui Ugarte nafarra Santa Cruzeko probintziatik eskorga edo karretila batekin atera zen Argentinako hiriburura oinez iristeko. Oraingo ibiltariari harrera egiteko Denak Bat Euskal Etxeko kideek harrera antolatu zioten iragan asteazkenean euskal egoitzan. Ondoren, bere bidaiaren azken tartea egitera abiatu zen berriz ere protagonista.

Gehiago irakurri...


Giro ederrean bizi izan zuen New Yorkeko Eusko Etxeak Aberri Eguna, Euskal Herritik etorritako lagunekin

2008/04/01

New Yorkeko Eusko Etxeko bazkide gazte bat, Aberri Eguna ospatzeko txapela jantzita, irria bere aitari eskainita (argazkiak NYBC) New York Basque Club elkarteak joan den martxoaren 23an ospatu zuen Aberri Eguna, Berpizkunde Igandearekin batera. Hitzorduak bazkide ugari erakarri zituen Brooklyneko Eusko Etxera eta Donostiatik eta Ondarroatik etorritako lagun batzuk ere bildu ziren jaira. Gustura ibili ziren bisitariak eta 'etxean bezala' zeudela ere esan zuten. Eguneko giro alaia, euskal dantza erakustaldia eta bertan parte hartu zutenen agurrak elkarteak bere webgunean jarri duen bideoan daude ikusgai.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia