2008/04/15

Mexikora Baztango bailaratik heldu ziren emigranteen ondorengoak Euskal Etxeko talde zalapartatsu eta alaienetakoa dira eta aurten ere Baztango Eguna ospatzeko jai giro ederrean bilduko dira. Hitzordua maiatzaren 1ean izango da, DFko Euskal Etxean, eta Euskal Herriko eta Mexikoko musikariak arituko dira bertan: Patxi Larralde txistulari baztandarra, Luis Antonio Barberena soinujole euskal-mexikarra eta iaz ere jaian izan zen Xarnege talde euskal-gaskoina.
Gehiago irakurri...
2008/04/15

Joan den astean EuskalKultura.com-ek iragarri legez, Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) aurtengo Euskal Etxeentzako laguntzen deialdi berria. Deialdiaren testua duela egun batzuk zabaldu zitzaien euskal etxeei, baina EHAAn argitaratua izateak dagoeneko eskabideak aurkez daitezkeela nahi du esan. Dokumentazioa eta dagozkion imprimakiak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2008/04/15

Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Zumalakarregi Museoak (ZM) 'Innova' saria jaso berri du Bartzelonako Expodidáctica 2008 Azokan, 'ZM birtuala' izeneko bere webguneak eskaintzen dituen 'balio didaktiko, berritzaile eta sortzaileengatik'. Honako atalak biltzen ditu webguneak: XIX. mendeko albuma, hileroko bildumagarriak, erakusketa birtualak, dokumentazio zentroa eta gazteei zuzendutako jokoak. 'Zerbitzu onenari saria' alorrean lortutako goraipatze hau, Bartzelonako Museu dhistòria de la immigració de Catalunya-ren lehen sariaren eta Madrileko Thyssen-Bornemisza Museo prestigiotsuaren bigarrenaren ondotik lortu du Ormaiztegikoak.
Gehiago irakurri...
2008/04/14

Ideia Monika Madinabeitia bertako irakasleak planteatu zuen joan den urtean eta unibertsitateko arduradunei proposamena aurkeztu ostean joan den martxoan hasi ziren klaseak. Madinabeitiak Frank Bergon idazle euskal amerikarrari buruzko tesia egin zuenean ezagutu zuen euskal Diaspora eta orain mundu hori unibertsitateko ikasleenganaino ekartzea du helburu hautazko ikasgai honekin. 'Diasporari buruz oso gutxi dakigu eta Diaspora ikertzerakoan euskaldun izateko modu desberdinak daudela topatzen dugu eta ondorioz geure buruari euskaldun izatea zer den galdetzen diogu. Geure gizarteari buruzko hausnarketa egiteko modu polita da', azaltzen du Madinabeitiak.
Gehiago irakurri...
2008/04/14

Xarnege musika taldea euskal eta gaskoi instrumentu, melodia eta dantzen artean dauden antzekotasunak sakonago aztertu eta ezagutu nahi zituzten musikariek sortu zuten duela bost urte. Denbora tarte honetan Euskal Herrian, eta atzerrian ere kontzertu ugari eskaini dituzte. Hilaren amaieran eta maiatzaren hasieran Mexikon arituko dira bigarren urtez jarraian. Guadalajaran, Chiapasen eta Mexiko DFn instrumentu berriekin landutako abestiak eskainiko dituzte kontzertuetan.
Gehiago irakurri...
2008/04/14

Argentinako Alza familiako kideek bigarren aldiz elkartzeko aukera izango dute, datorren igandean, apirilak 20, Buenos Aires probintziako Ayacucho hirian antolatu duten senitarteko topaketan. Eguna hasteko, Gipuzkoako Irundik Argentinara XIX. mende amaieran emigratu behar izan zuten familiako kideei eskainitako meza egingo dute. Jarraian, tripako zorriei erreparatiko diete herriko lokal batean eta elkarreratzea jarduera artistiko batekin amaituko da.
Gehiago irakurri...
2008/04/12

Joseba Azkarragak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, astelehenean Buenos Airesen ekingo dio bidaia ofizialari. Bost eguneko iraupena izango du bidaiak eta Argentinaz gain Boliviako Santa Cruz hirira eta Peruko Cuzcora ere eramango du. Buenos Airesen egingo duen egonaldi laburrean Azkarragak hainbat mintzaldi eskainiko ditu eta Maiatzeko Plazako Amen elkarteak antolatu duen mintegian parte hartuko du.
Gehiago irakurri...
2008/04/11

Andres Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurreneko ekitaldien barruan, Jose Ramon de Miguel idazleak 'Urdaneta eta bere garaia' liburua aurkeztu zuen atzo Ordizian. 'Urdaneta albo batera utzi zuten historialariek, konkistadore tipiko bat ez izateagatik, Ameriketako herrietan su eta garretan sartu ez zelako', azaltzen du egileak. Adierazgarria da ordea, euskalduna Filipina eta Acapulcoko historian heroia izatea herrialde horiek mapan jarri baitzituen XVI. mendean, Filipinak eta Amerika artean Tornaviaje itsasbidea aurkitu zuenean.
Gehiago irakurri...
2008/04/11

'¡Gora Vasco!' dokumentalak 1935ean Guillermo Larregui iruinsemeak Argentinan egin zuen balentria jasotzen du: eskugurdi bat hartu eta Argentinan zehar milaka kilometro egin zituen, lagunekin finkatutako erronka bat gainditzeko. Euskaldun tematiaren ereduari jarraiki, orain dela bi urte Martin Arizmendi gazteak desafio berdinari aurre egin zion eta Roberto Arizmendi zuzendariak bere bidaia dokumental batean jaso zuen. Orain, Sur Argentino Fundazioak eta Santa Cruzeko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeak esperientzia hori ezagutu eta abenturaren parte sentitzeko aukera ematen diete munduko internet zaleei '¡Gora Vasco!' blogaren bidez.
Gehiago irakurri...
2008/04/11

Laugarren urtez jarraian, Pariseko Eskual Etxeak 'Orok Betan' jaialdia antolatu du. Hitzordua, bihar heldu da, bere egoitzaren baitan. Euskal Herri, Italia eta Greziako dantza-taldeen emankizuna medio, bertaratuko direnek kultura ezberdinak eta haien dantzak, musika instrumentuak eta tradizioak ezagutzeko aukera izango dute. Plus bezala, arduradunek argitu nahi izan ez duten emanaldi sorpresa bat ere eskainiko dute dantza taldeek. Sarreraren prezioa bost euro, euskal etxeko bazkideak kitorik.
Gehiago irakurri...