euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jean-Claude Iriart, EEPko zuzendari: 'Euskararen egoera aski larria da Iparralden, hortik landa egin behar dugu lan'

2008/04/18

Euskararen Erakunde Publikoko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak 2007an lankidetza akordioa sinatu zutenean Duela lau urte hasi zen jardunean Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta egun ere Jean-Claude Iriart zuzendariak euskarak Iparraldean duen egoera oso larria dela onartzen du, nahiz eta aurrerapausoak eman diren. 'Lehena EEPren sorrera bera, lehen aldikotz Frantziako botere publikoek adostu zutelako euskararen aldeko erakunde bat bultzatzea'. Erakundearen lehentasuna haur eta gazteen artean euskara sustatzea da, 'eurak direlako berpiztearen oinarri'. Helburu horrekin irakaskuntza arloan euskaraz klaseak ematen dituzten 20 gune berri ireki dituztela adierazi dio EuskalKultura.com-i Jean-Claude Iriart-ek.

Gehiago irakurri...


Beka gehiago: Latinoamerikako doktoretza ikasleek EHUn egonaldiak egiteko laguntzen epea hilaren 30ean itxiko da

2008/04/18

Ikasleak UPV-EHUko liburutegi batean Euskal Herriko Unibertsitateak bekak eskaintzen ditu UPV-EHUk Latinoamerikako unibertsitateekin edo unibertsitateetan irakasten dituen doktoretzetako ikasleek egonaldiak egin ahal izan ditzaten euskal unibertsitate publiko honetan. Ikasle hauek Euskal Herrira etorri eta euren tesi zuzendariarekin aurrez aurre bildu eta lan egiteko bi egonaldi egin ditzakete. Laguntzen zenbatekoa 900 euro bidaia ordaintzeko eta egonaldiko egun bakoitzeko gehienez 30 euro izango dira. Laguntzak eskatzeko epea hilaren 30ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Ahotsak.com webgune berriak Euskal Herriko ahozko ondarea eta 96 herritako hizkeren grabazioak biltzen ditu

2008/04/18

Ezkerretik eskuinera, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko Asier Sarasua, Badihardugu Euskara Elkarteko Aintzane Agirrebeña eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburua Euskal Herriko Ahotsak proiektuko Asier Sarasuak eta Badihardugu Euskara Elkarteko Aintzane Agirrebeñak iragan asteazkenean aurkeztu zuten 'Ahotsak.com'. Webgune berria herri bakoitzeko garai bateko euskara ezagutarazteaz gain, euskaldun zaharrek oraintsu arte izan dituzten ohitura eta bizimoduen gordailu eta erakusle ere bada. Arduradunek aipatu dutenez, proiektua elkarte, udaletxe edota kaleko talde edo pertsonei irekita dago, gai honen inguruko lan amankomuna bultzatzeko asmotan. Orain arte 1.218 zinta bildu eta zenbait grabazioen transkripzioak egin dituzte.

Gehiago irakurri...


Tolosako 'Gipuzkoa Encounter' jaialdiak sarearen bidez elkartzeko aukera emango die euskaldun eta katalanei

2008/04/18

'Gipuzkoa Encounter' jaialdiko afixa Hilaren 25, 26 eta 27an Tolosan egingo den 'Gipuzkoa Encounter' jaialdiko bigarren edizioak sarearen bidez elkartzeko aukera emango die informatika zale euskaldun eta katalanei, azken hauek 'Lleida Lan Party' ekimena medio. Euskal Herriko eta Katalunia arteko mugak gaindituz, informatika ezagupenak partekatzea ahalbideratuko du bi jai hauen arteko senidetzeak. Gipuzkoako ekitaldiaren kasuan, seiehun bat pertsonek parte hartuko dute Tolosako Usabal kiroldegiko instalazioetan ipiniko dituzten 400 ordenadoreetan. Diseinu grafikoa, musika elektronikoa eta bideo-jolasak izango dira bildutakoek jorratuko dituzten hiru arlo nagusiak.

Gehiago irakurri...


UPV-EHUk ikerketa ikasketetarako 45 beka eskaintzen ditu Latinamerika, AEB eta Filipinetako ikasleentzat

2008/04/17

EHUren Leioako kanpuseko eraikin bat Euskal Herriko Unibertsitateak Latinamerika, Filipinak eta AEBetako ikasleen mugikortasuna sustatzeko beka deialdia ireki du. Bekak 2008-2009 ikasturteko kalitate aipudun doktoretzatara sarbidea ematen duten ikerketa masterrak egingo dituzten ikasleei zuzenduak dira. Beka bakoitzaren zenbatekoa 4.500 eurotakoa da eta eskabideak aurkezteko epea datorren maiatzaren 17an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Mar del Platak Gernikako bonbardaketa gogoratuko 71. urteurrena betetzean, Denak Bat Euskal Etxearen eskutik

2008/04/17

Gernikako bonbardaketaren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldien afitxa Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak ekimenez jantzitako asteburua prestatu du Gernikako bonbardaketaren 71 urteurrena gogoratzeko. Ekitaldiak hilaren 25ean hasiko dira, ostiralean, guda zibileko afitxeen erakusketa batekin eta 'El Bombardeo de Gernika' dokumentalaren emanaldiarekin. Hurrengo egunean, larunbatean, lore eskaintza egingo dute Mar del Platako euskaldunek Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean.

Gehiago irakurri...


Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpean Hector Demichelis argentinarra bere bizitza eta lanari buruz mintzatu zen

2008/04/17

Hector Humberto Demichelis, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea EEak antolatzen duen 'Palabras Mayores' zikloko  protagonista General Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatzen duen 'Palabras Mayores' zikloaren jardunaldi berrian Hector Humberto Demichelisek hitzaldia eskaini zuen iragan larunbatean. Herriko bizilagunei euren bizitzari buruz hitz egiteko aukera ematen die zikloak eta Demichelisek 95 urte izanagatik sasoi ederrean dagoela erakutsi zuen, postari bezela egindako lanari buruz hitzeginez. Entzuleak, tartean bere alaba, biloba eta birlobak, oso pozik agertu ziren hizlariak herriko inauterietan edukitako esperientzia dibertigarriak aditzera ematerakoan.

Gehiago irakurri...


Irlandako euskaldunek bertso-dinner jaia antolatu dute Belfasten Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes bertsolariekin

2008/04/16

Fredi Paia bertsolaria Belfasten izango da Bertsoen errima eta doinuak entzungai izango dira maiatzaren 3an Belfasten, bertako euskaldun talde batek antolatu duen Bertso-Dinner jaiari esker. Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira kantari eta Irlanda eta Eskozian bizi diren euskaldun asko bilduko dira jaira. Oraindik leku gutxi batzuk gelditzen dira, euskal-irlandar jai berezi honetan parte hartu nahi dutenentzat.

Gehiago irakurri...


Washingtoneko Euskal Etxe gazteak kide eta lagunak bildu zituen bere historiako bigarren Aberri Eguneko piknikean

2008/04/16

Euskal Etxeko sortzaileetakoa den Argia Beristain gazte euskalamerikarra eta familia Washington DCko Aberri Eguneko piknikeko giroaz gozatzen Orain dela apenas bi urte sortua bada ere, Washington DCko Euskal Etxeak AEBetako hiriburuan lan egin eta bizi diren euskal amerikar asko biltzen ditu dagoeneko. Talde anitza da, estatu desberdinetatik heldutako kideek osatua, baina ezaugarri nagusienetakoak partaideen gogoa eta gaztetasuna ditu. Joan den apirilaren 5ean Aberri Eguna giro alaiean ospatu zuten piknik batekin: bertan musika, jaki euskaldunak eta azken orduko 'ezusteko' gonbidatu bat ere izan zuten.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Hezkuntza Teknikoko Eskolak fresatzeko makina bat jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik

2008/04/16

Eusko Jaurlaritzak emandako fresatzeko makina Herriko agintariak --Liliana Denot alkatea buru--, hezkuntza arlokoak eta euskal etxekoak partaide izan ziren joan den asteazkenean Argentinako Chascomus-en, Eusko Jaurlaritzak bertako Hezkuntza Teknikoko Eskola 1 zenbakidunari eginiko dohaintza ekitaldian. Argentinako bandera eta ikurrinari harrera egin ostean eta bi ereserkiak kantaturik bertaratutako agintari eta ordezkariek hitza hartu zuten, lankidetza laudatu eta makina irits zedin lan egin dutenen ahalegina eskertzeko. Hitzorduaren amaiera gisa Cesar Arrondok Euskal Nazioari buruzko hitzaldia eskaini zuen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia