euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritza eta Kolonbia elkarlanean arituko dira herri latinamerikarreko hizkuntza indigenak sustatzeko

2008/04/22

Jaurlaritzako egoitzan egindako prentsauerrekoan, erdian, Paula Marcela Moreno eta Miren Azkarate Kolonbiako Kultura ministroa, Paula Marcela Moreno, Euskal Herrian izan da egunotan eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza akordioa sinatu du bere herriko hizkuntza indigenen garapen eta sustapena bultzatu asmoz. Kolonbian kreolera, romanesera eta hainbat etnia indigenen hizkuntzak ofizialak dira, bakoitza bere eremuan, eta bertako gobernuak Eusko Jaurlaritzak euskararekin egindako lana eredu hartu nahi du sustapen prozesu honi ekiteko.

Gehiago irakurri...


Bertsolari eta payadoreek ekitaldi jendetsuarekin bukatu zuten Montevideon Argentina, Brasil eta Uruguaiko bira

2008/04/22

Xabi Paya, Maialen Lujanbio eta Fredi Paia bertsolariak Zitarrosa Antzokiko eszenatokian (argazkiak HaizeHegoaEE) Montevideoko Sala Zitarrosa Antzokia txiki gelditu zen euskal bertsolari eta payadore latinamerikarren arteko saio bikaina ikusteko bildu zirenen guztiak hartzeko joan den martxoaren 29an. Euskaldunen aldetik Maialen Lujanbio, Xabi Paia eta Fredi Paya zeuden, Argentinatik Wilson Saliwonczyk; Brasiletik Paulo de Freitas Mendonça eta Uruguaitik Walter Apesetche eta Gabriel Luceno. Inprobisazio eskola desberdinen arteko konexioak giro ederra sortu zuen eta ekitaldiak hizkuntzak eta mugak gainditu dituen nazioarteko birari bukaera borobila eman zion.

Gehiago irakurri...


Joseba Azkarragak Cusco hirian bukatu zuen Argentina, Bolivia eta Perura egin duen bost eguneko bidaia ofiziala

2008/04/22

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburua, Gustavo Azpiazu UNLPko presidentearekin Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak zenbait hitzaldi, mintegi eta bileratan partaide izan da edo eskaini ditu Argentina, Bolivia eta Perura burutu berria duen bost eguneko bidaia ofizialean. Hitzaldietan, 'Euskal gatazka eta Nazio Estatu harremana' (La Platan, Argentina) edo 'Autonomia: eredu juridiko politiko ekonomikoaren azterketa' (Santa Cruzen, Bolivia) izenekoak eta Cuscoko (Peru) mandatariekin edukitako bilerak nabarmendu dira hiru lurralde horietan garatu dituen jardunaldietan. Sailburua, 'Bisitari Ospetsu' izendatu zuten La Platako Unibertsitate Nazioanlean (UNLP) eta 'Ohorezko Bisitari' Cuscoko Unibertsitate Andinoan.

Gehiago irakurri...


Argentinako zenbait EEetako pilotariak arituko dira eskuz asteburuan Paranan 'Urrundik Urteurrena' txapelketan

2008/04/22

Aurreko txapelketa bateko argazkia, Paranán Elkartea bera sortu zeneko urteurren berri bat ospatzeko antolatutako egitarauaren baitan, Paraná-ko Urrundik Euskal Etxeak, Entre Ríos probintzia argentinarrean, esku pilota txapelketa bat eratu du datorren astebururako, trinkete modalitatean. Txapelketara Argentinako zenbait probintzietako pilotariak bilduko dira eta ekitaldiak larunbatez zein igandez garatuko dira, apirilaren 26 eta 27an, adierazi dute Urrundik-etik.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Literaldia 08 jaialdiak euskal literaturan gaur egungo Euskal Herriaren irudia aztertuko du hilabetez

2008/04/21

Literaldia08-ko afitxa Etzi hasiko da Literaldia 08, kataluniarrentzat hitzordu garrantzitsua den Sant Jordirekin (Kataluniako patroia eta Liburuaren Eguna). Aurten ere Euskal Etxeak ahalegin polita egin du euskal literaturak bere lekua izan dezan, hilabete oso bat iraungo duen Literaldia 08 jaialdia antolatuz. Harkaitz Cano, Koldo Izagirre eta Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola, besteak beste, bartzelonaratuko dira, Euskal Etxeak gonbidaturik, euren lanen bidez egungo Euskal Herriaren egoera aztertzeko.

Gehiago irakurri...


Mendozako EEak 'Bakearen Haritzak' Euskal Zelaia inauguratuz gogora ekarriko du Gernikaren 71. urteurrena

2008/04/21

Mendozako Independentzia plazan landatuko dituzte Bakearen Haritzak izenez bataiatu dituzten Euskal Zelaiko zortzi haritz kimuak Mendozako euskal komunitatea, Argentinan, hondarreko ukitua ari zaio ematen datorren asteburuan --apirilaren 26 eta 27an-- Gernika suntsitu zuteneko 71. urteurrena gogoan atxikitzeko antolatutako egitarauari. Horren baitan, Denak Bat Euskal Etxeko kideek 'Bakearen Haritzak' izenaz bataiatu duten Euskal Zelaia inauguratuko dute hiriko garrantzitsuena den Independentzia Plazan. EEren egoitzan moldatu duten hostel edo taldeentzako aterpetxea ere inauguratuko dute eta tartean dokumental bat emango, pilota partidak jokatuko eta EEko Mendigoizaleak Dantzari Taldearen emanaldi bat eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko EEak antolatutako Euskal Zine Kulturaleko mintegia harrera ona lortzen ari bere lehenengo saioetan

2008/04/21

Chacobucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea da Euskal Zine Kultural mintegi honetako egoitza (argazkia EuskalKultura.com) Chacabuco hiri argentinarreko Guillermo Larregui Euskal Etxea pozik agertu da hilabete hasieran inauguratu zuen 'Euskal Zine Kultural mintegia'ren lehen saioetan lortutako erantzunarekin. Maricel Pelegrin antropologo eta dokumentalistaren gidapean, euskal etxeko egoitzan bildutako lagunek 'etnogenesi --nazioen edo arrazen jatorria-- garaikidearen mugimenduak aztertuz' hasi zituzten ekitaldiak. Igandero eskaintzen diren saiook ekaineko azkeneko astebururaino luzatuko dira Chacabucon.

Gehiago irakurri...


Erbesteko PCEko euskal faltsutzaileei buruzko artikulua aurkezten du eduki berrien artean HamaikaBide.com-ek

2008/04/19

Jose Larreta erbesteko euskalduna, nazien aurka borrokatzen (argazkia Hamaika Bide Elkartea) Erbesteko euskal kulturaren azterketa eta lanen berreskurapena sustatzen du Hamaika Bide Elkarteak eta helburu horrekin iragan urtean webgunea ipini zutem martxan. Ordutik hona elkartea atalak berritzen eta ikerketa berriak sareratzen ari da etengabe. Oraingoan, besteak beste, Aurora Arnaiz Amigo idazle euskal mexikarrak 1992an eman zuen Transterrados mintzaldia sareratu du, eta baita ere Mikel Rodriguez historialariaren Los falsificadores del PCE artikulua. Alderdi Komunistan aritu ziren faltsutzaile asko euskaldunak izan ziren, Rodriguezen artikuluak azaltzen duenez.

Gehiago irakurri...


General Rodriguezeko Aberri Egunaren ospakizunak inguruneko delegazioak bildu zituen topaketa berri batean

2008/04/19

Haurrek ikurrina eta argentinar bandera eskuan zutelarik ospatu zuten General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea'-ko Aberri Eguna General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen iragan apirilaren 6an Buenos Aires probintzian. Ospakizunean bildutako 130 partaideek Jubilatuen eta Pentsiodunen aretoa bete zuten eta euskal eta argentinar musiken, krioilo erre baten gozamen, joko eta zenbait zozketen artean, parte hartzaileek ekitaldiaz gozatu ahal izan zuten berandu arte. Ekintzan Lujan, Las Heras, Moreno, Marcos Paz eta Pilarreko delegazioak aritu ziren.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxaga eta Kirmen Uribe poeta europar berrien artean AEBetan argitaratu den antologia baten arabera

2008/04/18

Bernardo Atxaga idazlea iaz New Yorken eman zuen mintzaldi batean New European Poets da europar poesia berriaren antologiaren izenburua eta egileak Kevin Prufer eta Wayne Millar literatur adituak izan dira. Liburua argitaratu berria da Estatu Batuetan, Graywolf Press argitaletxearen eskutik. Antologiak XX. mende bukaerako eta XXI. mende hasierako 270 idazle europarren lana jasotzen du, tartean Kirmen Uribe eta Bernardo Atxaga euskaldunak ere agertzen direlarik. Egileek azaldu dutenez 'egungo europar poesiari buruz ingelesez egiten den lehen antologia' da hau eta ingeles, frantses, espainiar edo errusiar tradizioko egileak biltzeaz gain euskaraz, gaelikoz edo sumi hizkuntzan idazten duten ahots berriei ere tartea egiten die.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia