2008/05/01

1937. urteko Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren karira egiten ari diren ekitaldiak, ugariak izateaz gain, munduko hainbat lurraldetaraino heltzen ari dira, asko eta asko euskal etxeek antolatuta. Argentinako Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak bizkaitar herriaren triskantza gogoratu zuen bonbardaketan hildako euskal herritar guztiei omenaldia eginez. Ekitaldian bildutakoek, gainera, dokumental 'historiko-informatibo' bat ikusi ahal izan zuten. Rio Gallegoseko 'La Opinión Austral' egunkariak homenaldiari buruzko albistea argitaratu zuen.
Gehiago irakurri...
2008/04/30
Gehiago irakurri...
2008/04/30

Euskalema alemaniar eta euskal kulturaren arteko hartuemanak sustatu nahi dituzten itzultzaile eta literatura aditu talde batek osatutako elkartea da. Helburu horrekin Itzulpengintza Tailer bat antolatu dute maiatzaren 8tik 10era Gasteizeko EHUko Filologia Fakultatean. Bertan parte hartuko dutenen artean Itxaro Borda idazle lapurtarra eta Raul Zelik itzultzaile alemaniarra izango dira. Tailerrean izena emateko Euskalemarekin harremanetan jarri behar dute bertan izan nahi dutenek.
Gehiago irakurri...
2008/04/30

Euskal dantzei buruzko zikloa Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilbao Arte eta Kultura izeneko udako ikastaroen aurtengo berritasunetako bat izango da. Jon Maya Errenteriako dantzari eta irakasleak gidatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean iraungo duen ikastaroa. Kataluniako dantza tradizionalek ere lekua izango dute bertan, Joan Serraren eskutik. 2008ko udako ikastaroetan egin ahal izango diren beste ziklo batzuk honakoak dira: euskal nobelaren moldaketak zine munduan eta zine ziklo berezia, EHUn ikasketak egin dituzten Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nacho Vigalondomeuskal zuzendari gazteen eskutik.
Gehiago irakurri...
2008/04/30

Eusketxe Eusko Kultur Etxeak, iragan urtean egin zuen era berean, aurten ere 200 bono kaleratuko ditu erakundearen egoitzaren mantenimendua eta 2008. urterako prestatu dituen jardueren gastuei aurre egiteko asmoarekin. Bonoak erosten dituzten partaideek Euskal Herrira bidaiatzeko bi pertsonentzako sari baten zozketan parte hartzeko aukera edukiko dute --hegazkinez, klase ekonomikoa, denboraldi baxua--. Zozketa datorren abenduaren 3an egingo da.
Gehiago irakurri...
2008/04/29

Aitzol Aramaio euskal zuzendariak egin duen 'Un poco de chocolate' filmea Unai Elorriaga idazlearen 'S.P.-rako tranbia' elaberrian oinarriturik dago. Daniel Bruhl, Hector Alterio edo Barbara Goenaga aktoreek, besteak beste, parte hartu dute bihar Euskal Herriko zineetan estreinatuko den filmean. Irune Berrok filmeari buruzko artikulua idatzi du Berria egunkarian, guk jarraian jasotzen duguna. 'Liburuaren espiritua jasotzen du filmak, neurri batean', adierazten du Elorriagak.
Gehiago irakurri...
2008/04/29

Kolonbiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak euren arteko harremana areagotzea adostu dute. Iñaki Aguirre Kanpo Ekintzako idazkaria latinamerikar lurraldera abiatu zen iragan astean Gizarte Ekintzako Presidentzi Agentzia kolonbiarraren zuzendaria den Luis Alfonso Hoyosekin memorandum bat sinatzeko helburuarekin. Honen bidez, ekonomia, gizarte, zientzia eta kultura arloan lankidetzarako ekintza berriak sustatuko dira. Lakuako gobernuak gainera Kolonbiako hiriburuan bulego bat irekiko duela jakinarazi du.
Gehiago irakurri...
2008/04/29

Behe Nafarroako Azkarate Jauregia Euskal Diasporako Nazioarte Zentroa bihurtzeko helburuarekin, herriko udalak eta Euskosarek auzolandegi batean parte hartzeko gonbitea egin dieta Diasporako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Auzolandegiaren 3. edizioa izango da hau eta abuztuaren 1etik 23ra bitartean egingo da. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaitzen da. Hautagaiek hegazkin bidaia soilik ordaindu beharko dute, antolakuntzak beste gastuak ordainduko baititu.
Gehiago irakurri...
2008/04/29

La Platako Euzko Etxearen 64. urteurrenaren ospakizun ekintzen artean, ipuinez, kantuz eta musikaz osatutako Voces del corazón (Bihotzeko ahotsak) helduentzako ikuskizuna antolatu dute 'Matxin Burdin' liburutegiak eta euskal etxeak berak. Bestalde, zentroko arduradunek bazkideak eta interesa duten pertsonei Buenos Aireseko XXXIV. Liburu Azokara joateko gonbitea egin diete. Bertan, FEVA, Juan de Garay Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzaren standari esker, euskal argentinar komunitateak presentzia du ekitaldian.
Gehiago irakurri...
2008/04/28

Buenos Airesek euskal aktibitate bizia izan zuen joan den asteburuan. Alde batetik Laurak Baten mintzaldia eman zuten Josu Legarretak eta Andoni Martínek, Eusko Jaurlaritzaren izenean, euskal etxeetako arduradunei aurtengo diru laguntzen deialdian egin diren aldaketak azaltzeko. Egun berean, baina arratsaldez, Laurak Batek eta Argentinako beste euskal etxe askok (Laprida, Mendoza, Euskaltzaleak eta Chascomús, besteak beste) Gernikaren bonbardaketaren 71. urteurrena dela eta ekitaldiak egin zituzten.
Gehiago irakurri...