2008/05/08

Datorren maiatzaren 15ean Renoko Unibertsitatea hainbat euskal eta ameriketako idazle eta literatur adituen bilgune izango da, Euskal Ikasketen Zentroak antolatu duen Writers in between Languages: Minority Languages in the Global Scene mintegiari esker. Bertan izango dira, besteak beste, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Rikardo Arregi, Iban Zaldua, Miren Agur Meabe eta Aurelia Arcocha idazleak eta L. Fernandez Cifuentes, J.R. Resina, M. Santana, T. Vilaros, E. Delgado, A. Martin, A. Sosa Velasco, X. Pla, M. Ugarte eta N. Arruti adituak.
Gehiago irakurri...
2008/05/08

Entre Rioseko (Argentina) euskal kolektibitateko kidea den Idelfonso Esnal abokatuak 'Hango eta hemengo euskaldunak' izenburua zuen hitzaldia eskaini zuen Victoria herrialdeko Mburucuya Kultur Etxean. Ekitaldia argentinar herriko 'Haritz' Euskal Etxeak antolatu zuen eta 'ehun ikuslek baino gehiagok' Argentinara joan behar izan zuten euskaldunei buruzko istorioekin edota hizlariaren aitonari buruzko anekdota 'oso hunkigarriekin' gozatu ahal izan zuten.
Gehiago irakurri...
2008/05/08

FEVAko zuzendaritzako zenbait kide --Felipe Eiheragibel lehendakaria eta Maria Angeles Oñederra batzordeko kidea tartean-- General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea bisitatu zuten, bertako euskal komunitateak elkarteko bazkide aktiboa izatea eskatu ondoren. Bertan izan ziren ere Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendaria, Jose Vicente Katarain Velez Bogotako Euskal Etxeko lehendakariordea eta Horacio Marotto, Jose C. Pazeko 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakaria.
Gehiago irakurri...
2008/05/08

Filipinetan eta Bermeoko portuan egin dira 'Urdanetaren urratsetan' dokumentalaren lehen grabazioak. Joan den astean Mikel Urretabizkaia zuzendariak gidatzen duen taldea Bermeoko Aita Guria ontzian aritu zen lanean, Filipinetatik bueltatzeko Itzulera bidea aurkitu zuen itsagizonaren bizitzaren pasarteak antzeztuz. Dokumentala Urdanetaren jaiotzaren 500 urteurreneko ekitaldien parte da eta bere jaioterrian, Ordizian, estreinatuko dute.
Gehiago irakurri...
2008/05/07

Joan den maiatzaren lehenean hiriburu mexikarreko Euskal Etxea kolore baztandarrez jantzi zen Baztango Egunaren edizio berri batean, bertan bizi diren baztandarrek antolatutako jai jendetsu eta alaiean. Bostgarren edizio honetan Aita Alfonso Andueza oroztarrak eman zuen meza eta Arizkundik etorritako Patxi Larralde txistulariak doinu alaiez alaitu zuen jaia. Euskal Herritik etorritako Xarnege taldeak, ordea, ezin izan zuen parte hartu, bere biran azken orduan izandako aldaketen karietara.
Gehiago irakurri...
2008/05/07

Fredi Paia bertsolari bizkaitarra, inprobisatzeaz gain, beste zenbait arlotan dabil edo ibili da lanean, hala nola, ETB, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia eta herri mailako beste hainbat euskal komunikabideetan kolaboratzaile edo, esaterako, irakasle moduan Bizkaiko Ikastolen Elkartean. Aurtengo Aste Santuan bere anaia Xabier eta Maialen Lujanbiorekin Hego Amerikan aritu zen payadore, bagualera, envoladore eta beste hainbat inprobisatzailerekin bira eskainiz. Labayru Ikastegiak Fredi Paia elkarrizketatu du bere buletin informatiboan. Hona hemen bertsolariaren hitzak bizkaitar euskalkian.
Gehiago irakurri...
2008/05/07

HABE aldizkariak Euskal Herrian eta munduan zehar euskara ikasten ari diren lagunentzako argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartzen dutenen artean ordenagailu eramangarri bat zozketatuko dute eta erakundeak parte hartzeko gonbite berezia egin nahi izan die Diasporako euskaldunei eurek ere argazkiak bidal ditzaten. Bere kasa edo euskal etxe batean ikasten ari den edozeinek parte har dezake. Argazkien gaia edozein izan daiteke, baldintza bakarrak bertan ikasleak agertzea da. Lanak bidaltzeko epea asteartean bukatzen da.
Gehiago irakurri...
2008/05/07

Montevideoko 'Euskal Erria' eta 'Haize Hegoa' Euskal Etxeek Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratu zuten joan den 27an, bertan hildakoei omenaldia eginez. Ekimenean parte hartu zuten baita ere Rosarioko 'Gure Etxea'k, Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea'k, Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea'k eta 'Euskaro' Euskal Etxeko zenbait kidek. Arratsaldez, Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendariak eta Andoni Martin Arce Kanpo Ekintza Idazkaritzako kideak zenbait hitzaldi eskaini zituzten. Bestalde, FIVUk eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hitzarmen bat sinatu zuten.
Gehiago irakurri...
2008/05/06

Aurkezpena hiriburu hungariarreko Cervantes Institutuan egingo dute, gramatika plazaratu duen L'Harmattan argitaletxea tarteko. Liburuaren egileak, Karoly Morvay linguistak, euskara ikasten ari diren hungariarren behar eta zalantzei erantzuna ematen die gramatika honen bidez, izan ere Morvayk 25 urte eman ditu euskara irakasten Budapesteko ELTE Unibertsitatean. Aurkezpenean arduradunek omenaldia egingo diote martxoaren 30ean zendu zen Henrike Knörr euskaltzainari. Knörr gramatika honen sustatzaileetako bat izan zen eta aurkezpeneko hizlarietako bat izan behar zuen.
Gehiago irakurri...
2008/05/06

Nazien hegazkinek Gernika bonbardatu zutela 71 urte bete ziren apirilaren 26an. Ekintza suntsitzailean hildako pertsonak omentzeko zenbait ekintza antolatu zituen Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak. Bi egunetan banatuta, euskal kolektibitateak Gerra Zibilari buruzko kartel erakusketa baten inaugurazioa eta Gernikako Arbolaren aurrean egindako lore eskaintza burutu zituen. Mar del Platako euskaldunek Euskal Herrian bertan eta munduko beste hainbat lekutan antolatutako jarduerekin bat egin zuten.
Gehiago irakurri...