euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Musikastek XVI. mendeko Juan Garcia de Basurtoren musika erreskatatu eta gaur eskainiko du kontzertuan

2008/05/15

Musikaste 2008ko afitxa Musikaste 2008 Errenteriako Musika Asteak Juan Garcia de Basurto musikagilearen lana aurkeztuko du gaur, Capilla Peñafloridak Josep Cabréren gidaritzapean emango duen kontzertuarekin. Basurto Espainiako Felipe II.aren gortean eta Cisneros kardinalaren agindutara kapera maixu bezala aritu zen eta lan garrantzitsuen egilea izan zen, nahiz eta horietako gutxi gordetzen diren gaur egun. Musikastek ikerketa lan zabala egin du gureganaino heldu diren partiturak bilduz eta gaur Errenazimenduko egile honen lana erakutsiko du kontzertu honetan.

Gehiago irakurri...


Euskal eta valentziar pilotariek pilotakadak trukatu ahal izango dituzte bihar Sestaon egingo den jaialdian

2008/05/15

Euskal eta valentziar pilotariek Sestaon jokatu beharreko partidak iragartzen dituen kartela Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egiten ari diren XXI Feria Internacional de Turismo Expovacaciones - Expoconsumo erakustazoka dela-eta, zenbait euskal eta valentziar pilotarik Sestaoko udal pilotalekuan egingo den pilota jaialdian parte hartuko dute bihar. Iragan hilaren 2an joaneko partidak jokatu zituzten Azkoitiko frontoian (Gipuzkoa) eta itzulerakoak izango dira biharkoak. Aurrekoan Euskal Herriko pilotariak gailendu ziren.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Suipatxako 'Gure Txokoa' EEak: Antonio Caracoche lehendakari berria

2008/05/15

Antonio Jose Caracoche, Suipatxako 'Gure Txokoa' EEko lehendakaria (arg. EuskalKultura.com) Argentinako Buenos Aires probintzian, Zuzendaritza Batzordeko karguak berritu ditu 'Gure Txokoa' Euskal Etxearen Ohiko Biltzarrak. Elkarteko araudiak dioenari jarraiki, agintaldi berrirako hautatua izan den Batzordeak Antonio José Caracoche izango du lehendakari, Manuel Bernardo Echave lehendakariorde, Jose Matias Bascaran idazkari eta Alberto Vergues diruzain.

Gehiago irakurri...


Hervé Trinquet, Eskual Etxeko lehendakari: 'PEE Pariseko euskal kulturaren promozio gunea izan dadin nahi dugu'

2008/05/14

Eskual Etxeko lehendakari berria, Parisen sortua den eta 25 urte dituen Herve Trinquet Pariseko Eskual Etxeak (PEE) aro berri bati ekin dio berriki aukeratutako zuzendaritza batzordearen gidaritzapean. Hervé Trinquet du talde berriak buru lehendakari bezala eta Parisen jaiotako zuberotarren semeak EuskalKultura.com-ekin hitz egin du erronka eta ekimenen berri emateko. Horien artean nabarmanetakoak Euskal Etxea Saint Ouen auzora irekitzea eta elkartea euskal artista, musikari eta idazleek euren lana Parisen ezagutzera emateko plataforma bezala erabiltzeko gonbitea dira.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Etxepare Institutuaren antolakuntza eta jarduera arautzen dituen Dekretua onartu ditu

2008/05/14

Miren Azkarate sailburuak gidatzen duen Kultura sailaren baitan egingo du lan Etxepare Institutuak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza eta jarduera-araudi Dekretua onartu zuen atzo, era honetara euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena xede duen Institutu honen sorrera eta lanean hastea ahalbideratuz. Ez da oraindik jakitera eman erakunde sortu berriaren ardura hartuko duen zuzendariaren izenik. Beñat Etxepareren 'Jalgi hadi mundura' esaldia eslogan propiotzat hartuko duen Institutuak orain artean Jaurlaritzako zenbait sail eta tokitatik garatzen zen lana bereganatu eta koordinatuko du, berez Kultura Sailari atxikita badago ere.

Gehiago irakurri...


Euskal gastronomi ikastaroa eskainiko dute ostiralean eta larunbatean Euskal Herriko bi sukaldarik Chivilcoyn

2008/05/14

Susana Rioja eta Eli Plazaolak Chivilcoyko euskal egoitzan eskainiko dute euskal gastronomiari buruzko ikastaroa ostiral eta larunbatean Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak gastronomia ikastaroa antolatu du Euskal Herriko sukaldaritzan interesatutako edonorentzat. Eskolak Susana Rioja Samaniego euskal sukaldariaren esku egongo dira, Eli Plazaola Zubizarreta gipuzkoarra laguntzaile. Lantegia bi egunetan egingo da, ostirala eta larunbata, eta partaideek lehen platera, plater nagusia eta postreaz gain, pintxoak egiten eta haragia, oilaskoa eta txerria osagai dauzkaten euskal sukaldaritzako beste errezeta tradizionalak prestatzeko gakoak jasoko dituzte.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak urtean zehar garatuko dituen ekimenen berri eman du

2008/05/14

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen egoitza, Chascomuseko zingiraren ondoan Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko lehendakari Maria Laura Egurenek eta idazkari Pedro Mauregui Larrandak euskal komunitateak 2008. urtean zehar egingo dituen jarduerei buruz ematen dute aditzera. Datorren astean, maiatzaren 24ean egin eta Txapelketa Nazionalerako sailkatzeko balioko duen Mus Txapelketari buruzko informazioa ere ematen dute arduradunek.

Gehiago irakurri...


Karoly Morvay hizkuntzalariak euskal gramatika aurkeztu zuen Budapesten, Henrike Knörri omenaldia eginez

2008/05/13

Karoly Morvay aurkezpenean, aurrean euskal gramatikaren ale bat duela (argazkiak Cervantes I.) Rövid baszk nyelvtan-Euskal gramatika llaburra liburuaren aurkezpena --Karoly Morvay hizkuntzalariak hungarierraz idatzitako euskal gramatika-- Henrike Knörri eginiko omenaldia bihurtu zen joan den asteartean Budapesten eginiko ekitaldian. Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak aurkezpenean parte hartu behar zuen, baina martxoaren 30ean hil zen. Ekitaldia jendetsua izan zen eta hizkuntzalari eta euskara ikasle ugari bildu zituen Budapesteko Cervantes Institutuaren egoitzara.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat-ek lehen euskal-eskoziar topaketa ospatuko du datorren astean zenbait kultur jarduerekin

2008/05/13

Zazpirak Bat EEak ospatuko duen euskal-eskoziar topaketaren kartela ekitaldiko programarekin Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Argentinan, bere lehenengo topaketa euskal-eskoziarra ospatuko du datorren asteko larunbatean, hilaren 24ean. Zenbait hizlarik euskara eta gaelikoaren historiari zein egungo egoerari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte. Asteburu horretan den Maiatzaren 25a ere --Argentinan jai egun nazionala--, euskal-eskoziar era argentinarrera ospatuko dute, erreki bat antolatuz alegia. Festan, Euskal Etxeko dantza taldea eta abesbatza arituko dira eta Buenos Aireseko 'Fingal' musika eskoziarreko taldeak, gitarrak, gaitak eta perkusio zeltaren bidez, ikuskizuna eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Gerald Hirigoyenen Piperade jatetxeak euskal ardo karta zabala dastatzeko aukera eskaintzen du San Franciscon

2008/05/13

San Franciscoko Piperade jatetxearen jangela San Franciscoko Piperade jatetxea hiri estatubatuar honetako restaurant gomendagarrienen artean dago eta orain, bere ezaugarri nagusia den euskal gastronomiari euskal jatorridun ardo eskaintza zabala dastatzeko aukera gehitu dio. Emmanuel Kemiji Master Sommelier-ak prestatu duen ardo kartan dozena bat ardo txuri eta 40 ardo beltz baino gehiago biltzen dira, euskal ardoei dagokienez. Gerald Hirigoyen sukaldari lapurtarra da Piperadeko chef eta jabea, Basque sukaldaritzaren zabaltzailea AEB Mendebaldean eta, besteak beste, bere emazte amerikarrarekin batera, euskal gastronomia liburuen egilea ingelesez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia