2008/05/31

Tandileko Gure Etxea Euskal Etxeak (Argentina), elkarteko estatutuek dioten arabera, zuzendaritza batzordea berritu zuen Ohiko Batzar Nagusian. Era honetan, Isidro Legarreta Domingok elkarte argentinarraren gidaritza mantentzen du lehendakari postuan berrautatua izan ostean. Juan Miguel Beguiristain Gomez lehendakariorde bezala mantenduko da eta beste kide batzuen artean, Miguel Herrera idazkari gisa eta Jorge Gilbert diruzain postuan arituko dira.
Gehiago irakurri...
2008/05/30
Gehiago irakurri...
2008/05/23

La Platan jaio eta duela hogeita hamar urte baino gehiago Euskal Herrian bizi den Nestor Fellik, beste zenbait lurraldetatik etorritako pertsona talde batekin batera, 'Ongietorri.info' webgunea sortu du etorkinen testigantzak biltzeko helburuarekin. Proiektuaren sortzaileak Bilboko Tas-Tas irratiko 'Alhan Ongietorri' programan lan egiten du. Ekimenak hiru fase ditu eta oraingoz gizartearen aurrean aurkeztua izan da urte amaieran forma jakin bat emateko. Horretarako, sortzaileek sentiberatze kanpaina bat egingo dute hainbat kolektibok proiektuan parte har dezaten.
Gehiago irakurri...
2008/05/20
Gehiago irakurri...
2008/05/19
EuskalKultura.com-en beti ari gara aztertzen Diasporari zerbitzu hobea eskaintzeko bideak eta horrek hain zuzen bultzatu gaitu gaurtik aurrera eta astebetez buletina eten eta webgunean aldaketa sakonak egitera, zenbait atal berri sartuz, beste batzuk indartuz eta, diseinua ere berriturik, Diasporako geure lagun euskaltzaleei informazio alorreko proposamen eraberritua egitera. Barrura begira egingo dugun lanak eragingo duen astebeteko etenarengatik, aldez aurretiko barkamena eskatzen dizugu, emaitzak mereziko duelakoan.
Gehiago irakurri...
2008/05/19

Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, eskuko telefono erabiltzaileek --Euskal Herrikoek zein Diasporakoek-- euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango dute euren mugikorrean. Horretarako egin behar duten gauza bakarra Hiztegia hitza SMS bidez 5464 zenbakira igortzea da, aplikazioa jaitsi eta telefonoan instalatu. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu.
Gehiago irakurri...
2008/05/19

Argentinako Jose C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak dantza talde gazte eta bizia du eta elkartearen ordezkari bikainak dira hainbat ekitaldi eta dantza emanaldietan. Dantzari gazteek gainera blog bat sortua dute eta bertan euren bizipenen berri ematen dute, ekitaldietako pasadizoak eta argazkiak erakutsiz. Azken ekitaldietako bat Cañuelasen egin zen Dantzari Eguna 2008 izan zen eta argazkiak sarean ikus daitezke jada.
Gehiago irakurri...
2008/05/19

Posadasko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du joan den larunbatean, irailak 15, egina duen Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Olga Rosa Leiciaga dauka lehendakari, eta berarekin batera Ramona Glady Ferragut, lehendakariorde; Carlos Galarza, idazkari; Paola Ethel Aizcorbe, idazkariorde; Carmen Delia Miranda, diruzain; eta Ana Maria Macchi Echagüe diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2008/05/17
Gehiago irakurri...
2008/05/17

Zesta puntako jarraitzaileek Foronda-Endika Goixerri-Bilbaoren aurkako eta Bereikua-Aizpitarte Otxoa-Aritzen arteko norgehiagokak ikusi ahal izango dituzte asteburu honetan Kataluniako hiriburuko Pavelló de la Vall dHebronen antolatu den Bartzelonako Udaberriko Sari Nagusian. Euskal pilota modalitate hau nazioartean gehien jokatzen dena da eta baita azkarrena ere. Kirol euskaldunak aspaldidanik izan du presentzia Katalunian, bereziki Bartzelonan. Kultura jarduerak antolatzen dituen euskal komunitate bat edukitzeaz gain, hiriburu katalanak XIX eta XX. mendeetan elkarren artean lan egiten zuten zortzi pilotaleku eduki ditu. Aipatzekoak dira Colon, Barcelones eta Condal frontoiek lortutako oihartzuna.
Gehiago irakurri...