2008/06/07

Euskal Diasporako jende multzo bat Buenos Airesen bilduko da gaur hiriburu argentinarreko Mexiko 1880 kaleko euskal egoitzan, Euskaltzaleak, Eusko Kultur Etxeak eta 'Argentina eta Uruguaiko Euskal Diasporaren Eztabaida Foroa' erakundeek deiturik, europar Euskal Herriko deialdian Nazio Eztabaida Guneak Iruñean antolatutako 'Nazio Plaza' --"nortasun nazionalari buruzko gogoeta eta aldarrikapen eguna"-- ekimenaren baitan. Buenos Aireseko kasuan, egitarauak , gogoetarako aukerarekin batera, bestelako hitzorduak ere batu ditu, tartean Euskaltzaleak koralaren emanaldi bat, euskal dantzak, 'sormen esparruak' eta elkarretaratze afari bat.
Gehiago irakurri...
2008/06/06

Nazioarteko berri agentzia garrantzitsuenetako batek, Agence France Press, Andoni Aduriz euskal sukaldariaren abentura gastronomikoaren berri eman du, Mugaritz jatetxera bisita eginez. Jatetxea munduko laugarren onena bezala aukeratu zuten joan den apirilean Restaurant Magazine aldizkariak bildutako 700 adituk. Artikuluak Adurizen sukaldaritzaren berrikuntzak azaltzen ditu, aldi berean Mugaritzek sustraiak inguruan ondo errotuak dituela gaineratuz. Izan ere, jatetxeari izena bertan dagoen zuhaitz zaharrak ematen dio, Errenteria eta Astigarragaren muga markatzen duen haritz zaharrak.
Gehiago irakurri...
2008/06/06

Elaine Mendina idazle euskal uruguaiarrak ‘Sorginkeria’ izenburudun elaberria argitaratu du eta joan den martxoaren 30ean Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak antolatzen duen Kultur Zikloaren barruan aurkeztu zion euskal komunitateari. Liburu honetan Mendinak Uruguaiko iparraldean bizi den euskal jatorridun familia baten istoria kontatzen du, belaunaldiz-belaunaldi, sorginkeria eta magiaren munduarekin lotuta.
Gehiago irakurri...
2008/06/06
Gehiago irakurri...
2008/06/06

Euskal kulturaren zaleek eta euskaldunek Kalifornian utzi zituzten aztarnak ezagutu nahi dituztenek aukera bikaina dute asteburu honetan garai bateko euskal artzainen lorratzetan ibiltzeko. Joe Cereghino euskal amerikarrak zuzentzen duen 'Little Antelope Pack Station' ibilaldi eta mendiko gida enpresak ‘Basque High Country Heritage Celebration’ izeneko ekitaldia antolatu du bihar eta etzi Colevillen. Egitarauan mintzaldiak, ibilaldi gidatuak, euskal erako bazkariak eta kaliforniar mendietan kanpaldia biltzen dira.
Gehiago irakurri...
2008/06/05

Izaskun Moyua, Emakundeko --Emakumearen Euskal Erakundea-- zuzendaria, Argentinan da joan den astelehenaz geroztik, herrialde honetako agintari eta elkarteekin bildu eta emakumearen arloko esperientziak partekatu asmoz. Bertako zenbait agintari eta ekileekin biltzeaz gain, Moyuak Argentinan 1938ko abuztuan (Buenos Airesen) eta azaroan (Rosarion) sortu zen Emakume Abertzale Batza (EAB) elkartearen 70. urteurreneko ekitaldietan parte hartuko du, etzi Buenos Airesen eta etzidamu Rosarion.
Gehiago irakurri...
2008/06/05

Chivilcoyko Euskal Etxeko kideek, Argentinan, zenbait jarduera bizi eta koloretsu gauzatu zituzten joan den maiatzean. Susana Rioja Samaniego chef euskaldunak eskainitako euskal sukaldaritza ikastaroan, Euskal Herriko zenbait kutixia prestatzen ikasi zuten bildutako zaleek. Euskal Etxeko egoitzan antolatutako tango topaketak, berriz, bikote bazkide eta ez-bazkideak bildu zituen gaua dantzatzen pasatzeko aukera emanez. Afarien arloan, 400 pertsona inguruk parte hartu zuten urteko lehenengo elkarretaratzean.
Gehiago irakurri...
2008/06/05

Argentinako euskal diasporak biltoki berria inauguratu du Buenos Aires probintzian, Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeak zabaldu berria duen egoitza medio. Ekitaldiak Dario David Ayacuchoko alkatearen presentzia bildu zuen eta, izan ere, berak eta Mariano Oillataguerre Euskal Etxeko lehendakariak moztu zuten inaugurazio zerrenda, dantzarien partaidetzak eta adineko Margarita Arenaza bazkideak propio eginiko olerki batek modu hunkigarrian koloreztatu zutelarik saioa. Esan, bestalde, azken bi hilabeteotan Ayacuchoko Euskal Etxeak bereziki emakume eta haurrei zuzendutako tenis txapelketa bat antolatu duela, bere jarduera egitarau aberatsaren baitan.
Gehiago irakurri...
2008/06/04

Joan den ostegunean euskal kulturari buruzko lehenengo jardunaldiak ospatu ziren Poloniako hiriburuan. Bertara bildu zirenek euskal produktuen dastapenaz gozatu, filme eta argazki aurkezpenak ikusi eta Mikel Urdangarin kantariaren kontzertua entzun ahal izan zuten. Jardunaldiak Varsoviako euskal lektoregoak antolatu zituen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Varsobian ezarritako Kategora eta Bmp Abogados euskal enpresen laguntzarekin.
Gehiago irakurri...
2008/06/04

Gaur goizean egin da Gasteizen Ixaka Lopez-Mendizabal eta Migel Altzo sarien banaketa ekitaldia, urteko ikas-liburu, CD eta DVD onenak izendatuz. Sari hauen helburua euskarazko ikasmaterialaren kalitatea hobetzea da. Kategoria desberdinetako irabazleek orotara 39.657 euro jaso dituzte saritan.
Gehiago irakurri...