euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko Udako Ikastaroek aurten Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen Kanpo Harremanei buruzko modulu bat eskaintzen dute

2008/06/13

Udako Ikastaroen webgunearen portada Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen kanpo harremanen arloan egindako lana ezagutu nahi dutenek aukera ederra izango dute aurtengo irailean Donostian, Euskal herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan. Ikastaroak ‘K-10’ izena du eta Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde irakasleek zuzenduko dute. De Castro eta Ugaldek Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanei buruzko ikerketa ugari argitaratu dituzte. Ikastaroan izena emateko epea irekita dago.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleek hitzordu berria dute igande honetan Bastidan Araba Euskaraz jaialdiaren 28. edizioan

2008/06/13

Araba Euzkaraz jaialdiaren 28. edizioko logoa Aurtengo Araba Euskaraz jaialdia Bastidan ospatuko dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetako -- eta Diasporako-- euskaltzaleek. 'Ametsak dirau' lemak urteetan zehar 'euskara berreskuratzea eta zabaltzea helburu izan duen ekimen honek edukitako zailtasunak' adierazten ditu, antolatzaileen esanetan. Bide horretan sendo jarraitu eta sustraiak mantenduz, 1.500 biztanle dituen herriak pertsona kopurua handitu egingo du asteburuan Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako euskaltzaleekin. Bertaratzen direnek hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, haurrentzako jokoak, salmenta postuak, globo aerostatikoak , pailazoak eta bertsolariak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Mexikoko EEak sormen tailerreko haurren lanen erakusketa eta margo lehiaketa egingo ditu bihar

2008/06/13

Ikusizko sormen tailerreko partaideen izen-abizenak iragartzen dituen kartela (argazkia Mexikoko Euskal Etxea) Mexikoko Euskal Etxeko artista txiki eta gaztetxoek euren txokoa izango dute bihar elkartearen asteburuko egitarauan, arteari buruzko jarduera desberdinekin. Alde batetik, Euskal Etxeko sormen tailerrean aritu diren haurren lanen erakusketa bat egingo da, aste hauetan zehar ikasitakoa erakutsiz. Bestetik, euskal elkarteak gaztetxoei ere egingo die lekua, 18 urtetik beheragoko neska-mutilei zuzenduriko margo lehiaketa batekin.

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Enpresarien Elkartearen I. Azoka Ibiltaria Camagüey-ra heldu zen atzo, uharteko bere ibilbideko azkenaurreko etapan

2008/06/13

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskal Erria elkarteak Euskal Zine Astea hasiko du asteartean Uruguaiko hiriburuan

2008/06/12

Ikusleek 'Aupa Etxebeste' euskal filma ikusi ahal izango dute, beste zenbait lanen artean, Montevideoko Euskal Zine Astean Euskal zinema ezagutu eta gozatzeko aukera bikaina izango dute asteartetik hasi eta igandera bitartean Montevideoko hiritarrek, Euskal Erria elkarteak eta Uruguaiko Zinematekak antolatu zuten Zine Asteari esker. Ekimen kultural honen barruan Euskal Herriko zuzendari ezagunen lana izango da ikusgai: Montxo Armendariz, Juanma Bajo Ulloa eta Enrique Urbizu, besteak beste. Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du Zine Asteak eta Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministeritzak interes kulturaleko ekimen izendatu du.

Gehiago irakurri...


Euskadiko Filmategiak etxean filme zaharrak dituztenei artxibo hauek dohaintzan uzteko gonbitea egin die

2008/06/12

Euskadiko Filmategiak zaharberritu duen 'Gente de Mar' filma Euskadiko Filmategiko zuzendariak, Mikel Arregik, Euskal Herriko eta Diasporako euskaldunei dei egin die interes historiko edo antropologikoa izan dezaketen famili filme zaharrak erakunde honetara bidali ditzaten. Filmategiak ondare hau jaso eta kontserbatu egingo du, baina filmeen jabetza emaileena izango da. Gainera materiala digitalizatu, egoera txarrean dauden filmak hobetu eta jabeei DVD kopia bat helaraziko die Filmategiak. Ezkontza, jaunartze, famili-bilkura eta jaiak garai desberdinetan euskaldunen bizimodua nolakoa zen jakiteko informazio iturri paregabeak izan daitezke, eta Filmategiak ondare hori bildu eta gordetzeko konpromezua hartu du.

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak egingo dira bihar Bartzelonako Euskal Etxean; elkarteak Literaldia 08 jaialdiaren balioespen baikorra egin du

2008/06/12

Aurtengo Literaldia 08 jaialdiak 'arrakasta nabaria' eduki zuen, antolatzaileen esanetan (argazkia Bartzelonako Euskal Etxea) Aurtengo Bartzelonako Literaldia 08 jaialdia 'inoiz baino arrakastatsuagoa' izan dela adierazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola bezalako idazle eta artistak Bartzelonan izan ziren, Euskal Etxeak gonbidaturik, euren lanen bidez egungo Euskal Herriaren egoeraren ikuspuntua azaltzeko. Salvador Puig Antich anarkistari eginiko omenaldia izan zen jende gehien bildu zuen ekimena. Bestalde, Euskal Etxeak zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak deitu ditu biharko.

Gehiago irakurri...


Euskal Erria Euskal Etxeak eta Uruguaiko Zinematekak Euskal Zine Ziklo bat antolatu dute hiriburu uruguaiarrean ekainaren 17tik 22ra

2008/06/12

Gehiago irakurri...


Josu Ruiz de Gordejuelak Mexikoko euskaldunei buruzko liburua aurkeztu du DFn eta Mazatlanen

2008/06/11

Josu Ruiz de Gordejuela ikerlaria Centro Cultural de Españan egin zuen aurkezpenean (argazkia VascosMexico.com) Josu Ruiz de Gordejuela Urquijo historialari arabarrak bere azken lana aurkeztu du egunotan Mexikon. Liburuak 'Los Vascos en el México Decimonónico, 1810-1910' izenburua du eta garai honetan herrialde iparamerikarrera emigratu zuten 5.000 inguru euskaldunen datuak jasotzen ditu. Ruiz de Gordejuelak hiru mintzaldi eskaini ditu Mexikon liburua aurkeztuz: hiriburuko Centro Cultural de España delakoan, Mazatlán hirian eta DFko Euskal Etxean. Hitzordu guztietara euskal komunitateko kide ugari bildu ziren, euren historiaren zati hori ezagutzeko gogoz.

Gehiago irakurri...


ETBko Forum saioan Mexikoko euskaldunen historiari buruz arituko da Josu Ruiz de Gordejuela ikerlaria

2008/06/11

Josu Ruiz de Gordejuela historialaria (Amurrio, 1963) Josu Ruiz de Gordejuela historialari arabarrak ‘Los vascos en el México del siglo XIX’ liburua argitaratu berri du. Lan honetan 1810 eta 1910 bitartean Mexikoko euskal komunitatearen aztarna jasotzen du ikerlariak. David Barbero kazetariak egilea elkarrizketatuko du, euskaldunek Mexikoko historian izan zuten garrantzia aztertuz. Elkarrizketa Diasporan ere ikusi ahal izango da, gaur eta bihar, Canal Vasco eta ETB-Sat-en bidez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia