euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EmpreBask Mexiko elkarteak euskal enpresarien arteko lankidetza sustatuko du; Celayan egin zuten aurkezpena

2008/06/17

Celayan bildutako euskal enpresari batzuk (argazkia Vascosmexico) Mexikoko EmpreBask-ek euskal eta jatorri euskalduna duten 50 bat enpresari bildu ziren iragan maiatzaren 16an Celayan (Mexiko), elkartearen aurkezpeneko ekitaldian. Xabier de Arondo Guanajuatoko Celaya herriko Ekonomia Garapenerako Kontsulta Kontseiluko lehendakariak eta Yon de Luisa Bajioko zonako enpresari eta aholkulari euskaldunak antolatu zuten bilera eta hitzordua arrakastatsua izan zen, haien esanetan. Euskal-mexikar erakundearen funtzionamendua eta elkarteko kidea izateak dituen onurak jorratzeaz gain, bertaratutakoek EmpreBasken bidez elkarrekin lan egiteko oinarriak finkatu zituzten.

Gehiago irakurri...


Euskal Erbesteari buruzko Nazioarteko 9. Mintegiak antzerkia izango du ardatz, Donostian azaroaren 5etik 7ra

2008/06/16

Alfonso Sastre antzerkigileak omenaldia jasoko du Hondarribian Hamaika Bide elkarteak bere bederatzigarren nazioarteko mintegiak izango duen gaia iragarri du: antzerkia eta erbestea. Mintegia Donostian egingo da, azaroaren 5etik 7ra, eta bertan erbesteko ‘arlo ezezagunenetarikoa’ den antzerkigintzan sakonduko dute herrialde desberdinetako hainbat adituk. Jardunaldietan Euskal Herriarekin harreman estua duten hainbat egileen lana aztertuko dute: besteak beste, Eduardo Ugarte, Cecilia G. de Guilarte, Telesforo Monzon, Pepita Embil, José Bergamín, Martín Ugalde eta Alfonso Sastre. Azken honek, José Martín Elizondo eta Ricardo Doménech-ekin batera omenaldia jasoko du Hondarribian.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Euskara Zerbitzuek haurrentzako album ilustratuen lehiaketa jarri dute abian; 6.000 euro saritan

2008/06/16

Aurtengo Etxepare Beken irabazleen aurkezpen ekitaldia Etxepare Beka deritzon deialdiaren III. edizioa jarri dute abian Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek, aurtengo edizioko irabazleen izenak jakinaraztearekin batera. Beka honen bidez album irabazlearen egileak 6.000 eurotako saria jasoko du eta Pamiela argitaletxeak plazaratuko dio lana euskaraz (‘Faktoria K de libros’ argitaletxeak gaztelaniaz eta galegoz). Lanak bidaltzeko epea azaroaren 28an bukatzen da. Aurten irabazleak Jose Antonio Ormazabal Berastegi idazlea eta Iraia Okina Salazar ilustratzailea izan dira, ‘Zirkua amets’ lanarekin.

Gehiago irakurri...


Eresbileko zuzendari Jon Baguesek ikastaro bat emango du La Platan eta hitzaldiak bertako EEan eta Buenos Aireseko Eusketxen

2008/06/16

Jon Baguesek ikastaro bat eta bi hitzaldi eskainiko ditu Argentinan Jon Baguesek, Eresbil Musikaren Euskal Artxibo Nazionaleko zuzendari eta AIBM Musika Liburutegien Nazioarteko Elkarteko lehendakariordeak, ikastaro bat emango du bihartik eta larunbata bitartean La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Horrez gain, bi hitzaldi eskainiko ditu La Platako Euzko Etxean eta Buenos Aireseko Eusketxe Eusko Kultur Etxean. Bestalde, Baguesek hainbat bilera izan zituen iragan ostiralean argentinar hiriburuan, AIBM elkartea Hegoamerikan zabaltzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...


Atzo heldu ziren Buffalo Wyoming-era 2008ko NABO Udalekuan parte hartu behar duten 42 haurrak

2008/06/16

2008 NABO Udaleku hasiera atzo arratsaldez Wyoming-eko Buffalon. Lehenengoa eskuinean Teresa Fieldgrove (argazkia EuskalKultura.com) Euskal jatorrizko haurrak errezibitzeko eguna izan zuten atzokoa Buffalon. 42 haur dira aurtengoan, gehienbat bat Estatu Batuetako sei estatutatik (Kalifornia, Idaho, Kalifornia, Oregon, Utah eta Wyoming), baina baita Kanadatik (2), Euskal Herritik (1) eta Espainiatik (1) ere etorriak. Ia bi astez Buffalon eta Wyoming-eko mendietan ibiliko dira, izadiarekin zein euskal kulturarekin harremanetan. Euren sustraiei buruz ikasiko dute, baina batez ere ongi pasatuko dute, lagun berriak eginez, lagun 'euskaldunak, agian bizitza osoan lagun iraungo duten lagunak', bertatik esan zaigunez.

Gehiago irakurri...


Gerra Zibilean erbesteratutako euskal haurrek omenaldiz osatutako astea bizi zuten gudaren 71. urteurrenean

2008/06/16

Dantzari batek erbesteratutako euskal haurrei aurreskua dantzatu zien Santurtziko portuan egindako lore eskaintzan (argazkia EiTB) Gerra Zibila piztu zenean 1936. urtean, Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihesi egin behar izan zuten, euren gurasoengandik aldenduz. Horietako batzuk etxera itzuli ziren guda amaitu ostean, baina beste askok urteak pasa dituzte atzerrian familiatik urrun. Haur hauei guztiei omenaldia egiteko oroimenezko zenbait jarduera egin dira iragan astean: erbesteratutako umeen eskutitz eta marrazkien erakusketa, Santurtziko portuan egindako lore eskaintza eta Bilboko Euskalduna Jauregian burututako ekitaldiak omenaldizko astea biribildu zuten. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta gerrako zenbait haurrek euren testigantzak eskaini dituzte.

Gehiago irakurri...


Santa Fe-ko Euskal Etxeak ekitaldiak eskainiko ditu abuztuko Gizataldeen Azokaren aurretik Japoniar Erkidegoarekin batera, uztailaren 22etik 25era

2008/06/16

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeko eta UNAMeko euskara ikasleek bi afari egin zituzten euskal egoitzako Txokoan

2008/06/15

Gabriel Ceballosen euskara ikasleek Juango Arrietak prestatutako afari bat dastatu ahal izan zuten (argazkia Vascosmexico.com) Mexikoko Euskal Etxeak eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak (UNAM) euskara ikasten duten ikasle talde ugaria biltzen dute. Gabriel Ceballosek hiru urte daramatza Euskal Etxean klaseak ematen eta Gurutzne Etxeberriak gauza bera egiten du UNAMen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa irakatsiz. Klaseak momentu batez alde batera utzi eta euskara beste esparru batean praktikatu eta ongi pasatzeko, ikasle guztientzako bi afari antolatu dira Txokoan.

Gehiago irakurri...


Susana Rodriguez chefa eta Camerata de la Luna abesbatza lagun ospatu zen Villa Mercedesen Maiatzaren 25a

2008/06/14

Susana Rodriguez euskal sukaldariak paella prestatu zuen Maiatzaren 25a ospatzeko antolatutako afarian (argazkia Villa Mercedeseko Euskal Etxea) Argentinako beste hamaika puntutan bezala, Villa Mercedesen, Euskal Etxeak, Maiatzaren 25ari lotutako argentinar aberri eguna ospatu zuen. Ospakizunean gastronomiak ere hartu zuen bere lekua. Euskal Herritik etorrita zenbait euskal etxe eta komunitateetan ibiltari dabilen Susana Rodriguez sukaldariak 'euskal paella' prestatu zuen propio hitzordurako. Horrekin batera, Villa Mercedeseko EEri atxikitako Camerata de la Luna abesbatzak euskarazko abestiak kantatu zituen. Bildu zirenen artean, Bragadoko Danak Anaiak Euskal Etxeko lehendakaria ikus zitekeen.

Gehiago irakurri...


Saturraran argitaletxeak Diasporan jardun zuten pentsalarien ekarpena jasotzen du 'Exilio y Universidad' liburuan

2008/06/13

Luis de Llera, Jose Angel Ascunce eta Manuel Aznar Soler mintegian (argazkia Hamaika Bide) 'Exilio y Universidad (1936-1955). Presencias y realidades' liburua Hamaika Bide elkarteak 2006ko abenduan Donostian egin zuen nazioarteko mintegian aurkeztu ziren lanen bilduma da. Jose Angel Ascunce, Mónica Jato eta María Luisa San Miguel ikerlari eta adituek prestatu duten liburu honen bidez irakurleek 36ko gudak eta Francoren diktadurak behartuta erbestera jo behar izan zuten euskal eta iberiar penintsulako pentsalariek egin zuten ekarpen intelektualean sakondu ahalko dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia