euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Sorginaren Eguna' ospatuko dute Zugarramurdin eta Diasporan San Juan gaua euskal etxeetara helduko da

2008/06/20

Castelli-ko 'Oneratu' Euskal Argentinar Etxeak San Juan Gaua ospatu zuen iragan urtean San Juan Gauaren bezperaren hurbiltasuna eta udako solstizioaren indar magikoetaz baliatuz, Zugarramurdiko herri nafarrak 'Sorginaren Eguna' ospatuko du bihar. Egunean zehar hitzaldiak, kobazuloetara bisita gidatuak eta ekitaldi ugari egingo dituzte. Diasporan ere euskal etxe askok bat egingo dute izpiritu honekin eta San Juan gaua ospatuko dute. Kristau santuaren egunak udako solstizioaren tradizioarekin (neguko solstizioa hego hemisferioan) bat egin du, eguzkiaren boterea eta suaren indar garbitzaileari buruzko sinismen jentilak barneratuz. Buenos Airesen, Chivilcoyn, Mexiko DFn, Madrilen... euskal etxeko kideek tradizioa jarraitu eta suaren gainetik salto egingo dute, aro berrirako gurariak eskatuz.

Gehiago irakurri...


Diasporako kideek bat egingo dute Bilboko Arriagan egiten ari den Axularren 'Gero'-ren irakurraldiarekin

2008/06/19

 Itziar Albisu eta Itsaso Kobayashi New Yorken Gero irakurtzen Gaurko goizeko zortzietan hasi eta arratsaldeko zortzietara bitartean, Bilboko Arriaga Antzokian Axularren 'Gero' euskal literaturaren maixulan klasikoaren Lehen Irakurraldi Jarraitua egiten ari dira. Ekitaldia Elkarlan Euskaltegiak (Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti y Juan Mateo Zabala) antolatu dute, Bilboko Euskara Arloaren eta Ipar Kutxaren babesarekin. New York, Boise eta Buenos Airesetik jaiarekin bat egingo dute Diasporako euskaldunek, aldez aurretik grabatutako bideoetan liburuaren pasarteak irakurriz. Ekitaldia zuzenean ilus daiteke ETBren webgunean.

Gehiago irakurri...


IV Inkesta Soziolinguistikoa: euskal hiztunen kopurua gora, baina euskararen erabilerak ez du neurri berean gora egin

2008/06/19

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren aurkezpena Eusko Jaurlaritzak IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak ezagutzera eman zituen atzo Donostian eginiko aurkezpenean. Emaitza horiek aztertuz zera ondorioztatu daiteke, ‘euskararen indarberritze prozesua asko sendotu dela Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) eta astiroago Nafarroan', azaldu zuen aurkezpenean Patxi Baztarrikan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordeak. ‘Iparralden, aldiz, hiztun kopuruak behera egiten jarraitzen du, baina joera aldatzen ari da, eta belaunaldi gazteei esker euskararentzako aukera berriak sortzen ari dira'.

Gehiago irakurri...


EuskoMovie lehiaketak argazki, bideokamera edo sakelekoarekin eginiko laburmetrai onena sarituko

2008/06/19

EuskoMovie lehiaketaren logotipoa EuskoMovie 2008 laburmetrai lehiaketa mundu osoko zinemazaleei zuzendua dago --Diaspora barne noski--, adin mugarik gabe. EuskoSarek antolatu du ekimena, Euskadiko Filmategia eta Eusko Ikaskuntzako Zinematografia Sailaren laguntzarekin. Euskal tematika ardatz hartuta, partaideek sakelekoa, argazki edo bideo kamerarekin eginiko laburmetraiak --gehienez bost-- aurkeztu ahal izango dituzte. Lanak aurkezteko epea uztailaren 20an itxiko da. Hiru kategorietako irabazleen artean 1.200 euro banatuko dituzte saritan.

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxeak ekimen ugarirekin amaituko du ekaina: planetariumera bisita, txikien festa, txangoak...

2008/06/19

Mallorcako Artea Euskal Etxeko kideek elkartearen 1o. urteurrena ospatu zuteneko irudia (argazkia Mallorcako Euskal Etxea) Mallorkako Artea Euskal Etxeak hilabete aktiboa izaten ari da eta ekaina tenore onean bukatu asmoz hainbat ekitaldi antolatu ditu azken hamabostaldi honetarako ere. Bihar 'Observatori Astronomic de Mallorca'-ra bisita egingo du eta partaideek udako konstelazioei buruzko hitzaldiak entzun ahal izango dituzte, San Juan gauerako prestatzeko asmoz. Etzi gaztetxoek haur festa batekin gozatu ahal izango dute euskal etxearen egoitzan eta hilaren 28an Arteako bazkideak Sollerrera abiatuko dira bertako ondare hidraulikoa ezagutzeko. Ekaineko jarduerei bukaera emanez, hilaren 29an elkarteko II. Igel Txapelketa egingo dute.

Gehiago irakurri...


Euskal musikagile klasikoen lana ezagutzeko gonbitea egiten du BasqueClassics.com webguneak

2008/06/18

AusArt Records disketxearen standa Durangoko Azokan 2007an AusArt Records disketxe euskaldunak ingelesezko webgune bat aurkeztu du, euskal musikagileen lana hizkuntza horretako hiztunei ezagutarazteko asmoz. Hemendik aurrera munduko musikazaleek --eta oso bereziki AEBetako eta Australiako euskal diasporako kideek-- Aita Donostia, Jesus Guridi, Aita Madina edo Andrés Isasi bezalako egileen lana ezagutzeko bide berri bat izango dute. AusArt konpainia 1994an jaio zen eta hasieratik hiru helburu argi izan ditu: euskal musika klasikoa munduan zehar ezagutarazi, euskal artistentzako plataforma bihurtu eta arrazoi historikoak direla medio galdutako edo ahazturiko antzinako grabazioak errekuperatu eta aurkeztea. Eginahal horretan disketxeak dagoeneko 140 lan argitaratu ditu eta internet bidez eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri...


Elai Alai dantza taldeak Bogotako Gernika Plaza inauguratuko du irailean Kolonbian egingo duen biran

2008/06/18

Elai Alai Dantza Taldea Kolonbian arituko da irailean (argazkia Elai Alai) Gernikako Elai Alai dantza eta musika taldeak datorren irailaren 21etik 29ra bitartean Kolonbian zehar bira egingo du. Taldeak aurtengo Eusko Jaurlaritzaren euskal etxeak dauden lurraldeetan bira kulturalak egiteko dirulaguntza jaso du eta oraindik biraren xehetasunak antolatzen ari badira ere, Egoitz Atxikallende taldeko kideak EuskalKultura.com-i azaldu dionez 'helburu nagusia Kolonbiako Euskal Etxeak berriztatuko Gernika Plazaren inaugurazioan dantza egitea da'. Honezaz gain, taldeak multimedia ikuskizun bat ere eskainiko du Kolonbian, Gernikako ohiturak ezagutarazteko.

Gehiago irakurri...


Villegas'ko Euskaldunak EEak argazki lehiaketa antolatu du; lanak bidaltzeko epea hilaren 30ean bukatzen da

2008/06/18

Iragan urtean Villegas'ko Euskaldunak Euskal Etxearen egoitza berriaren inaugurazioko afarian bildutako bazkide batzuk (argazkia Villesgas'ko Euskaldunak EE) Villegas'ko Euskaldunak Euskal Etxeko Beti Aurrera buletinaren 80. zenbakiak euskal elkarteak antolatu duen argazki lehiaketaren berri ematen du. Lehiaketaren helburua argazkien bidez General Villegaseko euskal presentzia jasotzea da. Horrezaz gain, buletinak elkarteak azken astetan eginiko ekimen berri ematen du, hala nola Aitor Alava dantzariak gidaturiko lehen dantza tailerra, edo euskal elkartearen irratsaioa. Azkenik ostiral honetan euskal laburmetrai emanaldia egingo dela iragartzen dute elkarteko arduradunek.

Gehiago irakurri...


'Apelli2 Vascos' aldizkariak urteak bete ditu eta ospatzeko genealogia liburu bat oparituko die harpidetu berriei

2008/06/17

Argentinako Concordiako Inchauspe-Ugartemendia sendiko sema-alabak 'Apelli2 Vascos' aldizkaria e-mail bidez zabaltzen den genealogiari buruzko buletin elektronikoa da. Aurten bostgarren denboraldia du eta hilabete honetan bertan urteak betetzen dituela aitzaki hartuta, aldizkariko arduradunek urtemuga harpidetuekin ospatzea erabaki dute: hilabete bukaera harte azken alea erosi edo harpidetu egiten direnek genealogia liburu bat jasoko dute opari. Horrezaz gain, aldizkariaren portadarako antzinako famili argazkiak bidaltzen jarraitzeko gonbitea egiten diete irakurleei. Arrakasta handia du atal honek, batez ere Diasporako euskaldunen artean.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako EE-ak zuzendaritza berritu du: Aitor Arruti lehendakari eta Jon Elordi lehendakariorde izango dira berriz

2008/06/17

Ostiraleko bilkura orokorrean zuzendaritza berria aukeratu zuten Bartzelonan Joan den ostiralean ez-ohiko biltzar orokorra deitu zuen Bartzelonako Euskal Etxeak, zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak egiteko asmoarekin. Hitzorduak elkarteko kide asko bildu zituen biltzarrera eta aho batez aukeratu zuten zuzendaritza berria osatuko duen taldea. Euskal Etxeko iturriek EuskalKultura.com-i agertu diotenez ‘aurreko zuzendaritzako kide batzuk jarraipena izango dute, baina taldea osatzen duten 16 lagunen artean kide berri asko daude'. Karguan jarraituko duten bi kide Aitor Arruti lehendakaria eta Jon Elordi lehendakariordea izango dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia