euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketak hamabi herrialdetako ordezkariak bilduko ditu Bartzelonan irailean

2008/07/17

Iñaki Abendibar eta Angel Riverok irabazi zuten iazko txapelketa Mar del Platan, Argentinan Bartzelonako Euskal Etxea izango da aurten Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketaren antolatzaile, irailaren 6tik 14ra bitartean. Hitzorduak Australia, AEB, Kanada, Argentina, Mexiko, Venezuela, Uruguai, Txile, Frantzia, Euskal Herria, Espainia eta kataluniar anfitrioiak bilduko ditu. Txapelketaren egitarauak mus partidak eta kultur jarduerak tartekatuko ditu, izan ere Andres Fernandez antolakuntzako kideak azaldu duenez, 'partehartzaileek Katalunia ezagutzeko beta izan dezaten nahi dugu'.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Viedma eta Patagoneseko Euskal Etxe argentinarrak: Isabel del Carmen Labiano lehendakari berria

2008/07/17

Zuzendaritza talde berria hautatu du Ohiko Biltzar Orokorrean Argentinako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako Euskal Etxeak. Isabel del Carmen Labiano da lehendakari berria, eta orain artean lehendakari zen Sonia Beatriz Gastaminza idazkari kargurako izan da hautatua. Viedma (Río Negro probintzia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskaldunak biltzen ditu izen osotzat 'Centro Basko Beti Aurrera Aberri Etxea' duen euskal etxe argentinar honek.

Gehiago irakurri...


Argentina eta Txileko 41 gazte Iruñean dira Nafarroako Nazioarteko Ikastaroan parte hartzeko

2008/07/16

Nafarroako Nazioarteko Ikastaroan parte hartzen duten gazteak Alberto Catalan Foru Gobernuko bozeramailearekin Aste honen hasieran heldu dira Iruñera Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XII. edizioan parte hartuko duten Argentina eta Txileko nafar etxeetako 41 gazteak. Ikastaroak bi aste iraunen ditu eta tarte honetan gazteek euren arbasoen sorterria ezagutzeko aukera bikaina izango dute, Foru Gobernuak sustatzen duen ekimen honi esker. Egonaldian mintzaldiak entzun, ikastaroak hartu eta Iruñea, Tutera, Zangotza, Lizarra, Baztan, Orreaga eta Erronkarira txangoak eginen dituzte, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Osatu da munduan egiten diren euskara eta euskal kultura arloko ekimenak koordinatzea helburu duen Etxepare Institutuaren Patronatua

2008/07/15

Etxepare Euskal Institutuko kideak euren lehenengo bilera egunean Zuzendaria nor izango duen jakiteke, osatu da ofizialki Eusko Jaurlaritzak Euskal Herritik kanpo egiten dituen euskara eta euskal kultura arloko ekimenak sustatu eta koordinatzea helburu duen Etxepare Institutu berriaren Patronatua. Ekainaren 24an onartu zen patronatukideak izendatzen zituen dekretua eta atzo bildu ziren lehen aldiz Patronatuak presidente duen Ibarretxe lehendakaria buru. Guztia zain dago Kultura Sailaren pean dagoen eta egoitza legez Donostian ezarria duen Institutuaren zuzendaria noiz izendatuko duen Jaurlaritzak.

Gehiago irakurri...


Necocheako EEko dantzariek Euskal Herrira bidaia egingo dute euskaldunei Argentinako euskal dantzak erakutsi asmoz

2008/07/15

Necocheako Gazte Alai taldeko dantzariak Ostiral honetan Euskal Herrira iritsiko dira Necocheako 23 dantzari gazte, datozen hiru astetan arbasoen sorterrian dantza erakustaldiak emanez bira egiteko ametsa betetzera. Ekimen honekin burutuko da duela lau urte hasi zen Hator Hona trukaketa programa. Programa honen bidez Euskal Herriko hainbat euskal Argentinara joan dira dantza, euskara, pilota... ikastaroak ematera eta orain, azkenik, argentinar gazteak dira Euskal Herrira datozenak. Emanaldiak eskainiko dituzte Elizondo, Azpeitia, Oiartzun, Legution... guztira bederatzi herritan. Bertako euskaldunentzako aukera bikaina izango da Argentinan euskal dantzak duen osasun ona ikusteko.

Gehiago irakurri...


Iruñeak datorren urtea arte agurtu zituen jaiak, baina Diasporan Sanferminen oihartzunak darrai

2008/07/15

Euzko Etxeako dantzariek erakustaldia eskaini zuten La Platako Moreno plazan Gauerdiarekin batera iruindarrek 2008ko Sanferminen bukaera aldarrikatu dute, penaturik eta 'pobre de mi' kanta ezaguna abestuz. Jai gogoarekin gelditu direnentzako kontsolamendu bakarra datorren urteko jaietarako denbora gutxiago falta dela pentsatzea izango da, baina euskal Diasporatik oraindik ere nazioartean ezagunak egin diren jai hauen irudiak eta ekitaldien lekukotasunak heltzen zaizkugu. Argentinan, adibidez, asko izan dira jaiarekin bat egin duten euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


Chacoko eta Villa Mercedeseko Euskal Etxeek desfileetan parte hartu zuten Argentinako Independentziaren Eguna ospatzeko

2008/07/15

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak hirian zehar eginiko desfilean (argazkia Kotoiaren Lurra Euskal Etxea) Argentinak Uztailaren 9a (Independentziaren Eguna) ospatu zuen iragan asteazkenean. Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxeak bakoitzak bere herrian egiten ziren desfileetan aprte hartu zuten, egun berezi hau ospatzeko. Resistenciako elkarteak bazkideekin eta antzerki taldeko kideekin batera egin zuen festa eta villamercedestarrek aldiz, 'Scout 998-Alfa y Omega' taldea alboan zutele parte hartu zuten probintziako eta herriko arduradunen aurrean egin zen ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Eusko Basque enpresa pilotazaleak urriaren hasieran amaituko du Filipinetan egiten ari den frontoia

2008/07/15

Pilotari filipinarrak eta euskaldunak Filipinetan jokatutako txapelketa batean (argazkia Eusko Basque) Filipinetako hiriburuko 'Manila Standard Today' hedabideak berri kezkagarria kaleratu zuen hilaren 10ean. Eusko Basque frontoi bat eraikitzen ari da Santa Ana herrian eta albisteak aipatzen zuenez, lanek atzerapena edukiko lukete ustez gobernu filipinarrak bere lurren zati txiki bat eskatu duelako. Euskal enpresa pilotazaleko Aitor Totorikaguena zuzendariak aipatzen duenez, 'arazo hau ez da oztopo bat guretzat'. Are gehiago, 'frontoiaren eraikuntza epe barruan dago'.

Gehiago irakurri...


Jon Bagues, Eresbileko zuzendaria: 'Euskal artxiboei buruzko hitzaldiek interes handia piztu dute Argentinako euskal etxeetan'

2008/07/14

Jon Bagues Buenos Aireseko Eusketxen eman zuen mintzaldiaren une batean Jon Bagues, Eresbil Musikaren Euskal Artxibo Nazionaleko zuzendari eta AIBM Musika Liburutegien Nazioarteko Elkarteko lehendakariordea, Argentinan aritu da azken aste hauetan ikastaroak, hitzaldiak eta bilerak eginez. La Platako Euzko Etxean eta Unibertsitate Nazionalean (UNLP) eta Buenos Aireseko Eusketxe Eusko Kultur Etxean euskal artxiboei buruz aritu da eta euskal elkarte horietako ikusleen artean gaiak sortu duen jakinminak asko harritu duela azpimarratu du hizlariak.

Gehiago irakurri...


Eako Poesia Egunek literaturaz eta musikaz koloreztatuko dute Bizkaiko kostaldeko herria asteburu honetan

2008/07/14

Posteren 'Poeta a-sozialaren buruezurra' irudia Aurtengo Eako Poesia Egunen edizio berria hilaren 19an eta 20an egingo dira Bizkaiko kostaldeko herri horretan. 'Herrijari emon arnasa' elkarteak antolatutako kultur jardunaldiak Gabriel Aresti poetaren omenez egiten dira, mahai-inguru, olerki errezitaldi eta beste zenbait ekitaldiren bidez literatura kalera atera asmoz. Edizio honetan poesiari buruzko mahainguruak eta Salvador Puig Antichen omenezko filma eskainiko dira, beste zenbait gairen artean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia