euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Txileko nafar etxeetako gazteek Iruñean bukatu dute 2008ko Nafarroa Nazioarteko Ikastaroa

2008/07/30

Miguel Sanz lehendakariak harrera egin die ikastaroan parte hartu duten gazteei (argazkia Navarra.es) Eguerdi honetan itxi da Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren azken edizioa, Nafarroako Jauregian egin den ekitaldi ofizialarekin. Nafarroako lehendakaria Miguel Sanz bertan izan da eta berarekin batera Txile eta Buenos Aireseko nafar etxeetako lehendakari ohiek ere ez dute ikastaroaren itxiera ekitaldia galdu nahi izan. Azken bi asteetan Buenos Aires, Rosario, Mar del Plata, Bolivar, Mendoza eta Txileko Nafar Etxetik etorritako 41 gaztek euren arbasoen lurra ezagutzeko aukera izan dute ikastaro honi esker.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' sarera itzuli da elkartearen berri ematen duen bloga medio

2008/07/30

Saltoko Euskaldunen Taldea-k zabaldu duen blogaren azala Uruguai ipar-mendebaldeko Salto herriko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' izeneko Euskal Etxea sarera itzuli da uztail honetan zabaldu berria duen 'Vascos en Salto' izeneko bloga medio. Elkarteak izan zuen 2002an --euskal etxeak hamar urte betetzearekin batera-- lehenengo webgune bat, nahikoa osatua, denborarekin ahultzen joan zena, ez-eguneratzen alegia, berez desagertu arte. Azkeneko boladan taldea izaten ari den aldaketen baitan dator internet lehio berria, duela gutxi elkarteak egoitza aldatu eta herri erdi-erdigunera etorria baita, eta ugaldu nahi ditu bere ekintzak, bazkideak ugaltzen ari zaizkion heinean.

Gehiago irakurri...


José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak mokadurik goxoena aukeratuko du antolatu duen lehenengo Pintxo Lehiaketan

2008/07/29

Toki Ederreko Igo Pintxo Lehiaketaren afitxa Pintxoak jateko euskal ohitura Argentinan sustatu eta hedatzeko, Toki Eder Euskal Etxeak lehenengo pintxo lehiaketa bat antolatu du José C. Paz-en. Edonork parte hartu dezake bertan eta irabazleak ehun pesoko saria jasoko du. Euskal Etxeko hiru kidek osatuko dute epaimahaia eta euren ardura izango da pintxoak dastatu eta onena aukeratzea. Izena emateko epea abuztuaren 12an bukatuko da eta hitzordu publikoa, abuztuaren 16an, arratsaldeko 7etan izango da, Toki Eder Euskal Etxean.

Gehiago irakurri...


Canal Vasco aurkeztu dute Txilen, Nazioarteko EITB eta Emprebask euskal-txiletar enpresarien elkartearen eskutik

2008/07/29

Jose Felix Azurmendi Canal Vascoren aurkezpen ekitaldian (argazkiak EiTB) Txileko euskal komunitateak Euskal Herria gertuago izango du hemendik aurrera, ETBek seinale-banatzaile txiletar batekin Canal Vasco bertan normaltasunez ikusi ahal dadin sinatutako hitzarmena medio. Euskal katea ikusteko aukera berria Santiagon egindako koktel batekin aurkeztu zuten joan den asteburuan. Ekitaldirako gonbitae egin zuten José Félix Azurmendik, Nazioarteko ETBko zuzendariak; Jon Erdozia Euskadiko ordezkariak eta Alejandro Sande-k, Emprebask euskal-txiletar elkarteko presidenteak. Informazioa, kultura eta kirolak izango dira Txilen Canal Vascok eskainiko dituen edukien ardatz nagusiak.

Gehiago irakurri...


Okzitaniako Tolosako Denak Bat-ek haur eta helduen dantza ikastaroetara biltzera deitzen du webgune berritik

2008/07/29

Denak Bat Taldeko kideak aurtengo Colomierseko inauterietan (argazkia denakbat.fr) Euskal, biarnes eta Frantziako Tolosa (Toulouse) hiriko lagun talde batek Euskal Herriko dantza, musika eta kulturari buruzko elkarte bat sortzea erabaki zuen 1954an: Denak Bat Taldea. Euskal inauterietan aditua da gaur egun taldea eta kide berriak bildu nahian ateak ireki nahi dizkie gazte zein helduei, eta internetez. Taldeak aurrerapausoa eman du oraintsu eta webgune berria sortu du bere jarduera kulturalak hedatzeko. Taldearen sorrera eta historia bildu du bertara, ekitaldien agenda, argazki galeria eta elkarteko arduradunen datuak eskaintzen ditu, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Unibertsitatea prest abuztuko bigarrean astean Euskara eta Euskal Kultura eskolak abiatzeko, Teresa Zavaleta irakasle

2008/07/29

Azkeneko urteko UBA Euskara eta Euskal Kultura ikasleak (arg. EuskalKultura.com) Abuztuko bigarren astean hasiko da Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) Euskara eta Euskal Kultura ikastaro berria, bertako Hizkuntza Laboratorioan, oinarrizko mailan, FEVAk eta Unibertsitateak berak sustaturik. Izena emateko ez da gradu akademikorik eskatzen eta bertan parte hartzen dutenek UBAren agiri bat lortuko dute. Teresa de Zavaleta irakasle arrecifestarra izango da irakaslea.

Gehiago irakurri...


Laburmetraien hedapenerako Kimuak-ek 68 lan bildu dituen pack-a argitaratuz ospatuko du bere 10. urteurrena

2008/07/29

'Hezurbeltzak' laburmetraiaren irudi bat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako Kimuak programa hamar urte betetzen ari da aurten. Euskal laburmetraiak ahalik eta gehien zabaltzea helburu duen egitasmo honek harrera ezinhobea izan du euskal etxeetan. Orain, urteurrenaren karietara, antolatzaileek 68 laburmetraia bildu dituen bilketa-lana eta edizio berezia egin dute, nazioarteko jaialdi eta telebista ugaritara iristeko asmoz. 'Kimuak 1998-2007' bildumako lanak etxeko zein kanpoko zaleengana gerturatzeko helburua dute.

Gehiago irakurri...


Boiseko San Inazio Festival jaialdiko euskal pilota partidek Idahoko prentsaren atentzioa deitu dute

2008/07/28

San Inazio Festival 2008ko partidetako bat (argazkia J.Jaszewski) Bizkortasuna eta indarra, horietxek dira palan jokatzeko beharrezko kualitateak IdahoStatesman egunkari estatubatuarraren esanetan. Berripaperak gertutik jarraitu ditu pilotarien ahaleginak Boisen aurtengo San Inazio Festival jaialdiaren barruan egin den Pala Txapelkan. Jaialdiak ekitaldi kultural ugari bildu ditu, dantzak, funtzio erlijiosoak, kontzertuak, bazkariak... baina zalantzarik gabe pilota partidak izan dira askorentzat deigarrienak. Gainera aurten zirkuitu itxi baten bidez Euskal Etxetik ere segitu ahal izan dira zuzenean.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Simon Bolivar museoak 25 urte bete ditu Euskal Herria eta Amerika arteko zubi lana eginez

2008/07/28

M. Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Foru-Diputatua; Ana Arriaga, Simón Bolívar Museoko zuzendaria eta Jose Azpiazu, Ziortza-Bolibarko alkatea, liburuaren aurkezpenean Museoak Ameriketako hainbat herrien independentzian berebiziko eragina izan zuen Simon Bolivarren ondarea jasotzen du eta bere familiaren jaioterria izan zen izen bereko herri bizkaitarraren historia ezagutaraztea du helburu. Mende laurden honetan erakundeak Euskal Herrian bizi den euskal-venezuelar komunitatearekin harreman estua izan du eta, elkarteko zuzendari Ana Arriagak azaltzen duenez, gero eta gehiago dira museora etortzen diren Venezuela, Kolonbia, Peru, Bolivia, Panama eta Ekuadorreko bisitariak.

Gehiago irakurri...


La Platako Hargatik! Euzko Etxeko aldizkari elebidunak elkartearen azken ekitaldien berri dakar, baita sarean ere

2008/07/28

La Platako Hargatik! aldizkariaren 70. zenbakia Argentinako La Platatik mundura, bertako Euzko Etxea-k bere ekimenen berri ematen du, paperean zein internet bidez, 'Hargatik!' aldizkarian. Elkarteko euskara taldeak egiten duen berri boletinak gainera ezaugarri bereizgarria du, zoritxarrez Argentinako toki gutxietan ikusten dena: informazioa euskaraz eta gazteleraz eman du. Azken zenbakiak iragan hilabeteetan elkarteak egindako jarduerei buruzko informazioa biltzen du, tartean San Fermin jaia eta, esaterako, Jon Baguesen mintzaldia, eta baita ere historia eta gai orokorrei buruzko artikuluak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia