euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Euskal Etxeak karguak berritzeko hauteskundeak egin ditu: Jose Martin Azarlozak segitzen du lehendakari

2008/08/04

'Denak Bat' Euskal Etxearen egoitza, Mar del Platako Moreno 3440 helbidean Elkarteko arautegiak agintzen duenari jarraiki, hauteskundeak egin berriak ditu Buenos Aires probintziako Mar del Plata hiri argentinarreko 'Denak Bat' Euskal Etxeak. Uztailaren 26an eginiko Ohiko Batzar Orokorrak hartutako erabakiei segituz, hilaren 29an egindako bilerak datorren agintealdian elkartea gobernatuko duen Zuzendaritza Batzordea izendatu zuen, Jose Martin Azarloza lehendakari, Ana Maria Irigoyen eta Horacio Ayesa lehendakariorde eta Francisco Valencia diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Ezustean hil da ikasleen buru Santiago Bidea egiten ari zela Felix Menchacatorre, USACeko Espainiako zuzendaria

2008/08/04

Felix Menchacatorre, Andrea Franzoia ikasle euskal-amerikarrarekin joan den apirilean Donostian ateratako argazkian. Geroztik bizarra kendua zuen Albisteak hainbat jende kolpatu du Euskal Herrian zein Estatu Batuetan. Felix Menchacatorre, egun AEBetako hainbat unibertsitatetako ikasleak atzerrira egonaldiak egitera bidaltzen dituen USAC --'University Studies Abroad Consortium'-- erakunde estatubatuarreko Espainiako estatuko koordinatzailea tupustean hil da joan den ostiralean, ikasle talde batekin Santiago Bidea egiten ari zela, bihotzekoak jota dirudienez. Getxoztarra zen Menchacatorre, eta 25 urtetik gora zeramatzan jatorri euskalduneko ikasle estatubatuarrak Euskal Herrira ikastera bidaltzeko programa bezala hasi zen USACen. Bertako lankide eta lagunak, familia bezala, zinez ezustean harrapatu ditu 59 urte zituen irakaslearen heriotzak.

Gehiago irakurri...


'Amuma Says No' talde boisetarra, AEBetako euskal erromerien girotzaile; hurrengoa Mountain Home-n

2008/08/01

Boiseko 'Amuma says no' talde euskalduna Idahoko hiriburuko 'Basque Block' delakoan jotzen bertako euskal festetan (argazkia EuskalKultura.com) Uda urteko sasoirik bizienetakoa izaten da AEBetako euskal etxeentzat, euren jai giroko ekitaldi nagusiak orduan egiten dituztelako, eguraldi ona profitatuz. Musika ezinbesteko osagaia da hitzordu hauetan eta aurten ere Boiseko 'Amuma Says No' taldeak errepidea hartu du eta Mendebaldean batetik bestera dabil kontzertuak ematen. Hurrengo hitzordua larunbat honetan bertan eskainiko dute, Mountain Home-eko '48th Annual Euskal Lagunak Basque Picnic' jaialdian.

Gehiago irakurri...


Euskaldunen bizi ohiturei buruzko hitzaldiak biziki piztu zuen Montevideoko Haize Hegoako entzuleen interesa

2008/08/01

Maite Bengoak eskaini zuen mintzaldiaren une bat (argazkiak Haize HegoaEE) Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak 2008ko Kultur Zikloaren barruan euskaldunen ohitura eta usadioei buruzko mintzaldia eskaini zien elkarteko lagunei, deialdi arrakatsu batean. Maite Bengoa izan zen hizlaria eta bere azalpenen bidez euskaldunen ezkontza, haurdunaldi, erditze, hezkuntza... eta beste bizitzako une garrantzitsuei buruzko informazioa jaso zuten entzuleek. Ekitaldian euskal etxeko lagunez gain Euskal Herritik, Durangotik, etorritako familia bat izan zen eta hizlari, entzule eta bisitarien parte hartzearekin ekitaldia oso bizia eta interesgarria gertatu zen.

Gehiago irakurri...


UBAk Euskal Abertzaletasunari buruzko ikastaroa eskainiko du, abuztuan hasita, Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean

2008/08/01

Cesar Arrondo izango da ikastaroko irakasleetako bat Abuztuaren 15an hasita, Buenos Aireseko Unibertsitateak (UBAk) euskal abertzaletasunari buruzko ikastaroa eskainiko du. Ekimenaren sustatzaileak Euskal Ikasketen Arturo Campion Zentroa eta Lapridako Euskal Etxea izan dira. Ikastaroaren iraupena zortzi klasetakoa izango da eta klaseak ostiralero izango dira, 10etatik 12tara. Ikastaroa doan da, baina abuztuaren 14a baino lehenago dago izena eman beharra. Irakasleak Leandro Etchichury antropologoa, Eduardo Torry, Zientzia Politikoetan lizentziatua, eta Cesar Arrondo Historia irakaslea izango dira.

Gehiago irakurri...


FEVA Liburutegi koordinatzaileak liburutegi arduraduna izendatzea eskatu dio Argentinako euskal etxe bakoitzari

2008/08/01

Luciano Etchepare, FEVAko Liburutegi Sareko Koordinatzailea FEVAk joan den hilean egindako zuzendaritza bileran, oraindik liburutegi proiektuaren barruan ez dauden euskal etxeen arlo honetako egoerari buruzko txostena landu zuen. Ondorio gisa, oraindik liburutegi arduradunik aukeratu ez duten euskal etxeei erreferente edo arduradun hori lehen bait lehen izendatzea eskatuko zaie, ahalik eta lasterren FEVAko Liburutegi Sareko Koordinatzailearekin kontaktuan jar dadin.

Gehiago irakurri...


Bartzelona, Mallorca eta Madrilgo euskal etxeetako ikasle talde bat euskara hobetzen ibili da Adunako barnetegian

2008/08/01

Bartzelonako euskal etxeko euskara ikasleak, artxiboko irudi batean Bartzelona, Mallorca eta Madrilgo euskal etxeetako 16 ikasle aritu dira HABEren laguntzarekin aurten Adunan (Gipuzkoa) antolatu den barnetegian. Ane Bastida debarra izan da irakasleetako bat eta berak esan duenez, 19 eta 67 urte bitarteko ikasle taldeak euskara eta Euskal Herriari buruzko zenbait molde biziarazi ahal izan ditu astebete iraun duen jarduera honetan. Irakasleak ere oso esperientzia aberasgarritzat jo du egonaldia. Ikasleek, euren aldetik, bakoitzak bere euskal etxean ikasten zuen euskara batuaz gain, "Euskal Herrian euskalkiak ere badaudela" ohartu eta dastatu ahal izan dute egunotan.

Gehiago irakurri...


Webgune multimedia batek Ataun eta bere ibilbide mitologikoak internetez ezagutzeko aukera ematen du

2008/07/31

Elorretako saroia, Ataungo paisaia ederretako bat Ataungo Udaletxeak, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako Programaren babesarekin, herri gipuzkoar honetako mito eta kondaira zaharrak aurkezten dituen webgunea sortu du. Webguneak bertara hurbiltzea proposatzen du, elezaharrak gertatu ziren ingurua zuzenean ezagutzeko, baina ezin duenarentzat internet bidezko bisita egitea ere ahalbidetzen dio. Bi kasuotan, Jose Migel Barandiaran etnologo ataundarraren lana izan da eskaintzen denaren ardatza, izan ere Barandiaranek bere ikerketetan Ataunen bertan gertatu edo sortu ziren 37 elezahar bildu zituen. Webguneak bideoak, mapak, GPS sistema erabiltzen duten ibilbideak eta kondairak jasotzen dituzten MP3ak eskaintzen ditu.

Gehiago irakurri...


Kolonbia eta Venezuelarako Euskal Ordezkaritza izango denaren tokia erosi du Jaurlaritzak, Bogotá-ko Calle 73-n

2008/07/31

Aurrera segitzen dute Eusko Jaurlaritzak Kolonbia eta Venezuelarako bere Ordezkaritzaren egoitza zabaltzearren ematen ari den urratsek. Orain hilabete batzuk Ordezkari kargurako Rafael Kutz donostiarra izendatu ostean, Ordezkaritza baitaratuko duen lokala erostea baimendu du aste honetan Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. Bogotá hiriburu kolonbiarreko Calle 73-n kokatzen da, 7. errepideko 47/49/51 zenbakietan.

Gehiago irakurri...


Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak lau eguneko bira hasiko du bihartik aurrera Galizian

2008/07/30

Bihartik igandera bitartean lau kontzertu eskainiko ditu Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Galizian Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak lau kontzertu eskainiko ditu Coruña eta Pontevedrako zenbait herrietan bihar hasiko duen bira galiziarraren barruan. Talde bizkaitarrak 1997tik darama ekintza udako itzuli hau egiten. Amagoia Loroño zuzendariak taldearen errepertorio zabaleko obra onenetarikoak bildu ditu bihartik igandera bitartean eskainiko duten programarako. Soinujoleek melodia unibertsalak eta obra herrikoiak eskainiko dituzte, opera eta zarzuela bezalako generoak, euskal eta galiziar kantak, eta espainiar geografiako zenbait lurraldeetako kantak ere luzatuko dizkiete entzuleei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia