euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txilen, Euzko Etxearen Ezohiko Biltzar jendetsuak ez zuen erabakirik hartu Santiagoko egoitza aldatzeari buruz

2008/08/22

Txileko Santiagoko Euzko Etxearen egoitza, Iruarrizaga arkitektoak euskal baserri baten itxuraz eginikoa. Ezkerrean, azken boladan ondoan eraiki dituzten etxeetako bat antzeman daiteke. Hiriburu txiletarreko Euzko Etxeak premiaz deitutako Ezohiko Biltzar Nagusia egin zuen joan den astelehenean, higiezin enpresa batek Vicuña Mackenna kaleko jabegoa erosteko eta EEren egoitza Las Condes aldeko zona 'txukunago' batera aldatzeko proposamenaz eztabaidatzeko. Batzuk zinez alde, beste batzuk zinez aurka, proposamenak ez zuen adostasunik lortu. Erabakiarena, dena den, alboratua geratu zen, Euzko Etxearen elkarte paraleloa den Inmobiliaria Vascaren --honen izenean dago jabegoa-- lege egoera eguneratu gabe baitago eta hori konpondu aurretik ezin baita inongo operaziorik egin. Batzorde bat antolatu zen hori bideratzen hasteko.

Gehiago irakurri...


Gure Etxea Euskal Etxeak euskaldunen berri eman zuen Santa Feko (Argentina) XV. Gizataldeen Azokan

2008/08/21

Santa Fe-ko 'Gure Etxea'ko partaideak, euskal etxeak XV. Gizatalde Festa honetan ipinitako standaren atzean Bertako Barletta Ormaechea alkateak abiatzea markatu ostean, Gizataldeen XV. Festa ospatu dute Argentinako Santa Fe hirian joan den asteburu luzean --astelehenean jai baitzen errepublika australean--, hiriko aniztasun etnikoa eta jatorri aberastasuna ospatzearren. Hona parte hartutako hamabost gizataldeak: Alemania, Siria, Libano, Italia, Suitza, Japonia, Argentina, Bolivia, Euskal Herria, Polonia, Israel, Kroazia, Hungaria, Txekiar Errepublika, Espainia, Errusia, Grezia eta Uruguai. Santa Feko 'Gure Etxea' Euskal Etxeko kideak izan ziren euskal ordezkari.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen euskal etxe argentinarra egoitza propioa izateko ametsa gauzatu nahian

2008/08/21

Saladilloko Otxaropen Euskal Etxeko lehendakaria, Silvia Bordenave, hamargarren urteurreneko afarian ateratako argazkian Hirurehun bat lagun bildu ziren joan den igandean Saladillon, Buenos Aires probintzia argentinarrean, bertako Itxaropen Euskal Etxearen hamargarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietako azkenekoan, afari herrikoian hain zuzen. Carlos Gorosito alkatea ere bertan zen eta aukera baliatu zuen 10.000 pesoko txeke bat emateko Itxaropen-eko lehendakari Silvia Bordenave-ri, Euskal Etxearen egoitza berria eraikitze lanetarako. Bordenavek keinua eskertu eta batetik eta bestetik jasotako laguntzek aspaldidanik igurikatutako eraikinaren ametsa hezurmamitzen lagunduko dutela esan zuen. Ikuskizunen alorrean, Arrecifeseko Maral euskal taldeak eta bertako eta Cañuelaseko dantzariek edertu zuten gaua.

Gehiago irakurri...


Argentinako berrehun Salvarreditar, berastegiarrak jatorriz, Mendozan bildu dira famili bilera batean

2008/08/21

Bilkuran, besteak beste, famili argazki eta irudi zaharrak ikusi ziren, guztien artean ikusiak eta komentatuak Salvarreditarrak familia ezaguna dira Mendozan. Hilabete honen hasieran, "Leitzatik, Nafarroan, zetozen lehengusu batzuk agertu ziren eta horrek aitzaki ezinhobea eman zigun famili bilkura bat egiteko. Azkenean 180 bat ahaide bildu ziren, guztiak Salvarredi eta guztiak jatorri berekoak: Berastegiko Elberdin baserria", azaltzen dio EuskalKultura.com-i Javier Salvarredik, 'Denak Bat' euskal etxeko bazkideak. Elkarretaratzeak Salta, Neuquén, Río Negro, Buenos Aires hiriburuko eta Córdoba-ko lagunak bildu zituen, Euskal Herriko eta Mendoza bertakoez gain.

Gehiago irakurri...


Uztail-abuztuko bi asteburutan ospatu du Rosarioko Zazpirak Bat-ek San Ignazio, bere festarik kuttunena

2008/08/20

Raul Bereciartua, Zazpirak Bat-eko lehendakaria, Urrundik Euskal Etxeko lehendakari Carlos Borrás alboan duela, Rosarioko Gernika Plazan egindako lore eskaintza egin ondoren Ia mende osoa bat --elkarteak 96 urte bete ditu aurten-- daramate Rosarioko Zazpirak Bat-ekoek Loiolako San Ignazioren eguna ospatzen. Eta honela onartzen dute, “urteko gure jai garrantzitsuena da”. Horregatik seguruenik, aurtengoan ospakizuna hiru egunez eginda: santuaren egunean bertan, uztailaren 31ean, eta abuztuaren 8an eta 9an. Programak bildu ditu, besteak beste, Lagun Artean abesbatzaren kontzertua, Mus Txapelketa, lore eskaintza eta egundoko afaria. Paraná-ko Urrundik euskal etxeko dantzariak bertako taldearekin aritu eta hauekin batera edertu zuten festa.

Gehiago irakurri...


'Argentinar Errepublikako Alkartetxe Federala' batu da Chascomúsen Gogoeta Politiko Jardunaldietan: emaitzak

2008/08/20

Chascomuseko bileran parte hartutakoen ikuspegia Eusko Alkartasunaren adar argentinarra abuztuko lehenengo asteburuan bildu da Buenos Aires probintziako Chascomús herrian. César Arrondo EA-Argentinako presidentea buru, bildutakoek euren engaiamendua berretsi zuten Diasporatik lanean segituko dutela esanez, euskal arazoa ezagutua izan dadin eta soluziobideak topatzen laguntzeko, "euskal naziotasunaren lekukotasuna eskaintzen", "estatu independentea osatzeko eskubidea" aldarrikatuz, "giza eskubideen urraketa" eta "euskal presoen sakabanaketa" salatuz, "urriaren 25eko kontsultaren alde" eginez eta "indar politiko abertzale guztien eztabaida gune amankomuna lortzearren" saiatuz. Alkartetxe argentinarreko kideek "indarkeria bidetzat hartzea" arbuiatu dute, ETAk Espainiako kostalde turistikoetan hasitako atentatu kanpaina gaitzetsiz.

Gehiago irakurri...


Bihar inauguratuko da Santiagon, Txileko Unibertsitate Katolikoan, Euskal Zinearen VI. Erakustaldia

2008/08/20

VI. Euskal Zine Erakustaldi honen afixa edo kartela Euskadiren Txileko Ordezkaritzak Txileko Aitasantu-Unibertsitate Katolikoaren batera antolatutako jarduera hau bere seigarren ediziora iritsi da aurten. Ekitaldiak bihar abuztuko 21etik irailaren 3ra garatuko dira. Inaugurazio ekitaldia Raul de la Fuente zuzendari iruinsemearen 'Nomadak TX' filmak protagonizatuko du eta Unibertsitateko Zabalkunde Zentroan egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendaria bertan dela, Unibertsitateko, Euskadiko Ordezkaritzako eta euskal komunitateko agintarien presentziaz. Koktela zerbitzatuko da ondoren. Inauguraziorako sarrerak Euskadiko Ordezkaritzan jaso daitezke.

Gehiago irakurri...


Argentinan bizi diren 19 nafar eta ondorengoek jaso dituzte Nafarroako Gobernuak nafarroratzeko emandako lehenengo laguntzak

2008/08/19

Nafarroan jaio edo bertan jatorria daukaten Argentinako 19 pertsonak jaso dituzte Foru Gobernuak Nafarroara behin-behingoz zein behin-betirako bidaiatzeko eginiko deialdiko lehenengo laguntzak. Lagunduko diren eskabideak Rosario, Roldán, Allen, Lamarque, Bolívar eta Olavarría herri argentinarretatik etorri dira. Laguntzok eskatu ahal izateko 15-20 urtez Europa Batasunetik kanpo bizi eta bestelako baldintzak bete behar ziren. Emandako 19etatik, 17 laguntza Nafarroara bisitan bidaiatzeko dira eta gainerako biak bertara erabat itzuli eta egoitza finkatzeko.

Gehiago irakurri...


Hendaia eta Irungo dantzari talde batek Mendozan hasi du itzuli argentinarra, abuztu hondarrean Buenos Airesen bukatzeko

2008/08/19

Gipuzkoako zein Lapurdiko kideak biltzen dituen taldea Joan den asteburuan iritsi dira Argentinara eta Mendozan egin zuten, igandean, euren itzuliko lehenengo emanaldia. Hogeita zortzi dantzari eta musikari dira, Irungo 'Meakako Adiskideak' eta Hendaiako 'Mutxiko' dantza taldeko kideak eta hil azkeneraino arituko dira herrialde australean, emanaldiak eskainiz, bertako euskal etxeen eskutik, San Juan, Córdoba eta Paraná hirietan eta Buenos Aires hiriburuan.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Immigrante bati elkarrizketa' lehiaketarekin ospatuko du Etorkinen Eguna

2008/08/19

Duela bi urte eginiko lehenengo literatur lehiaketako iarabazleak: Norma Gladys Clinet, lehenengo saria, eta Pilar López, bigarrena Urtero ospatzen da Immigrantearen eguna Tres Arroyoseko Euskal Etxean. Aurten 2006an bezala, besteak beste Literatur lehiaketa batekin. Proposamena elkarrizketa bat idaztea da, benetako edo alegiazko immigrante bati egindakoa. Galderak immigranteen bizimoduarekin lotuak behar dute izan eta erantzunen bidez etorkinen bizitzari buruzko jakingarriak eskuratu behar dira. Deialdia zabala da eta hamabost urtetik gorakoek har dezakete parte. Epaimahaiak bi lan aukeratuko ditu eta irabazleek diruko saria zein diplomak jasoko dituzte urrian, euskal etxeak antolatuko duen jai batean. Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 30ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia