euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina paletan eta Euskal Herria eskuz, Txileko I. Euskal Pilota Trinketeko Txapelketako indartsuenak izan dira

2008/09/08

Pilotariak sari banaketan Pasa den astean eta asteburu honetan jokatu den Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinketeko Txapelketan Argentinako eta Euskal Herriko selekzioek lortu dituzte dominik gehienak. Argentinak hiru urrezko domina eta Euskal Herriak domina kopuru gehien lortu ditu, lau orotara: bi urrezko zilarrezko bat eta brontzezko bat. Eskuzko OPEN Txapelketan Waltary-Elorriaga bikotea izan da garaile. Maila handia ikusi ahal izan da txapelketa honetan eta bertaratutakoek ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute.

Gehiago irakurri...


Ukan 2008 kanpainaren 'Pixka bat es mucho' abestiak 100.000 bisita jaso ditu bere webgunean

2008/09/05

Ukan 2008 kanpainaren balantzearen aurkezpena Donostian 'Udako abestia', horrela definitu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak 'Pixka bat es mucho' kanta, euskara eta hizkuntzen elkarbizitzaren aldeko Ukan kanpainaren ikurra. Abestiak 100.000 bisita jaso ditu bere webgunean, 55.000 aldiz ikusi dute Youtube atarian eta Euskadi Gaztea irratiaren entzuenen zerrendan sartu da. Abestia zabaltzeko sorturiko taldeak hainbat kontzertu eman ditu uda honetan, eta kantaren karaoke bertsioa Japoniako karaoke webgune ezagun batean jarri dute. Kanpainari bukaera emateko azken txanpa indartsua prestatu dute arduradunek, Donostiako Estropadetan egingo diren ekitaldi eta kontzertuekin.

Gehiago irakurri...


Marixabel Azpillaga hautetsiak Concepcion del Uruguayko Ibai Txori Euskal Etxea bisitatu du asteburuan

2008/09/05

Marixabel Azpillaga hautetsia Argachá profesorea ondoan duela, joan den igandean Concepcion del Uruguayn eskainitako hitzaldiaren ondotik Marixabel Azpillaga eusko legebiltzarkidea Concepcion del Uruguay herri argentinarreko 'Ibai Txori' Euskal Etxera heldu zen joan den asteburuan, Argentina eta Uruguain zehar ematen ari den hitzaldi itzuliaren baitan. 'Erabaki, eraikitzeko' izenburupean herriko Joan Paulo II.a Aretoan eskainitako solasaren ondotik, hautetsiak Celomar Argachá profesorearen 'Col. del Uruguay J.J. de Urquiza' liburuaren ale bat jaso zuen opari gisa egilearen beraren eskutik, segidan Ibai Txoriren egoitza bisitatu zuelarik herri erdigunean.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Euskal Asteko behin-behineko egitaraua argitaratu du

2008/09/05

La Platako Euzko Etxea izango da Euskal Astearen egoitza aurten Diasporako jai garrantzisuenetako bat da Argentinako Euskal Astea eta aurten ere milaka lagun elkartuko dira, bertakoak nahiz kanpokoak, euskal komunitatearen jai handi honetara. La Platan, aste horretan zehar --urriaren 26tik azaroaren 2a bitartean-- bilerak, ekintza politikoak, kulturalak eta ikuskizun ugari egingo dituzte. Hori guztia prestatzeko lan eskerga egin behar da eta horretan dabiltza Euzko Etxea-ko kideak azken hilabete hauetan. Azken uneko aldaketarik izan daitekeen arren, jaialdiaren antolatzaileek argitaratu dute dagoeneko behin-behineko argitaraua.

Gehiago irakurri...


Argentina-Euskal Herria, Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketako eskuzko finaletan

2008/09/04

Euskal Selekzioa Santiagoko Euzko Etxean Munduko Pilota Batzarrak Txilen antolatu duen I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa finalen atarian da. Eskuz, banaka nahiz binakakoan euskaldunak eta argentinarrak arituko dira txapelaren bila nor baino nor, euskaldunek boliviarrei eta argentinarrek mexikarrei irabazi ostean, bai buruz burukoan bai binakakoan. Larruzko palako finalerdietan berriz, uruguaiarrek euskaldunen aurka jokatu beharko dute. Beste finalerdian, Argentina eta Venezuela ariko dira. Emakumezkoen Gomazko Paletan Uruguai, Txile, Mexiko eta Argentina izango dira finalerdietan, norgehiagokak zehazteko badaude ere. Gizonezkoetan, Txile-Euskal Herria eta Uruguai-Venezuela, bi partida hauek erabakiko dute finala zein den.

Gehiago irakurri...


Berriketari, Santiagoko EEaren aldizkaria, 3. alearekin dator elkarteko kideak hurbiltzera

2008/09/04

Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco, Berriketariko arduradunak, Iñaki deunaren jaia ospatzera Santiagoko Euzko Etxera hurbildu ziren Euskal Herriko ikasle batzuekin 'Gure jendea hurbilduz', horixe da Berriketari aldizkariaren leloa eta hirugarren zenbakia aurkeztearekin batera argitalpenaren arduradunek lan horretan lortzen ari diren 'eragin biderkatzailea' dela eta pozik agertu dira. Eragin horren adibide eder bat izan zen elkarteak egin zuen Iñaki Deunaren jaia, izan ere 'garai onenetan bezala, Euskal Etxean euskaldun, euskaldunen ondorengo eta lagunen artean jendetza bildu zen'.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak indarra hartu du Tres Arroyosen eta baita eskualdeko herrietan ere

2008/09/04

Hiru Errekako lehendakari Jose Luis Artuch eta Mariana Erneta (argazkilaria agurtzen) Gizataldeen Azokan (argazkiak Hiru Erreka) Buenos Airesetik bostehun bat kilometro hegoaldera dagoen herri honetan urtero antolatzen den Gizataldeen Azokan partaide garrantzitsuenetako bat izan da aurten ere Hiru Erreka Euskal Etxea. Abuztuaren 10ean burutu zen jaia, eta elkartearen standean Euskal Herriko sukaldaritzak aparteko lekua hartu zuen. Gastronomiarekin batera, abizenei buruzko informazioa eskuratu eta euskararen inguruko hainbat jardueratan parte hartu ahal izan zuten gonbidatuek. Euskal Etxeko dantzariek dantzak eta jantzi berriak estreinatu zituzten, eta euskara klaseei dagokienez, albiste bikainak dituzte dituzte Hiru Errekakoek: aurten A. G. Chaves herriraino heldu dira klaseekin.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko dira Mexikoko Queretaron Kulturunea liburutegiak antolatu dituen Euskal Kultur Jardunaldiak

2008/09/03

Quereteroko Euskal Kultur Jardunaldien afitxa Queretaro hiriak Euskal Kultur Jardunaldiak biziko ditu gaurtik hasi eta ostirala bitartean eta bertaratzen direnek euskal zine, arte eta literaturari buruzko mintzaldiak entzun eta Euskal Herrian eginiko zenbait laburmetraia ikusi ahal izango dituzte. Jardunaldiak Kulturunea liburudenda eta euskal kultur elkarteak antolatuak dira. Manuel Gerez mexikarrak sortu zuen Kulturunea 2005ean, euskal kultura Mexikoko bazter hauetan ezagutzera emateko asmoz.

Gehiago irakurri...


Batzordea berritu du 'Balcarce-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak: Maria Carmen Itza, lehendakari

2008/09/03

Elkarteko barne araudiak dioenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritu berri du 'Balcarceko Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean. Agintealdi berrian Maria Carmen Itza izango da lehendakari, Carlos Irazoqui lehendakariorde, Silvia Beresiarte, idazkari eta Raul P. Azcarate diruzain, hautatutako beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltz euskal taldeak Tarregako Antzerki Azokan izango dira irailaren 11tik 14ra

2008/09/03

Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltz taldeetako aktoreak Hiru antzerki talde euskaldun Kataluniako Tarrega herriko 28. Kale Antzerki Topaketetan arituko dira irailaren 11tik 14ra. Gaitzerdik "Otsoko" aurkeztuko du, dantza garaikidea eta ikuskizuna uztartzen dituen Txano Gorritxuren alegia berritzailea. Gansoren “Renato” lana, aldiz, denbora luzez etxean barneratutako gizon baten kontakizuna da. Bere ama hiltzean, bizitzako ametsa burutzen du: zirkoan aritzea. Azkenik, “Gris Mate” Katu Beltz taldearen lehen lana da, absurdura hurbiltzen den antzerki garaikidearen emaitza.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia