euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Halloween euskal erara: Akelarrera deitu ditu kideak Coloradoko Euskal Etxeak urriaren 19an

2008/10/06

Mendiko Jaian parte hartu zuten euskal etxeko kide batzuk (argazkiak ColoradoEE) Coloradoko Euskal Etxea sasoi ederra bizitzen ari da eta kideen artean adiskidetasun sare estuak sortu ditu, euskara ikastaroei eta beste zenbait ekimenei esker. Horren adibide ona izan zen elkartearen azkeneko urteroko 'Mendiko Jaia', kide ugari bildu baitziren bertara, asko familia gazteak euren seme-alabekin. Elkartearen etorkizun oparoaren seinale izan daiteke hori, baina badaezpada --eta gorde beharreko tradizioak sortze aldera-- elkarteak hilaren 19rako deialdi berria egin du: Halloween... euskal erara, akelarrea alegia.

Gehiago irakurri...


Bisita ofiziala egingo du bi aste barru Miguel Sanz Nafarroako gobernuko presidenteak Argentinara

2008/10/03

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Besteak beste Rosarioko Nafar Etxearen kantxan urriaren 18 eta 19an egingo diren 22 urtez azpikoen Munduko Pilota Txapelketako finalak ikusteko eta Santa Fe eta Mendozako probintzia argentinarrekin medikuak Nafarroan trebatzeko lankidetza akordioak sinatzeko bidaia ofiziala egingo du presidente nafarrak. Sanz-ek Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrena dela-eta antolatutako ekitaldietan ere hartuko du parte, aipatu bi probintzietako gobernadore, alkate eta buruzagiekin bilduz. Mendozan, azkenik, bertako Nafar Etxearen 25. urtemuga ekitaldietara ere bilduko da.

Gehiago irakurri...


22 urte azpiko Munduko Pilota Txapelketa, urriaren 11tik 19ra, Rosarioko Nafar Etxearen kantxan, Argentinan

2008/10/03

Rosarioko Nafar Etxeko pilotari bat jokoan (argazkia Rosarioko Nafar Etxea) Nazioarteko Pilota Federazioak, Argentinako Pilota Federazioak eta Rosarioko Nafar Etxeak hitzarmenean adostu bezala, VII. Munduko Pilota Txapelketa Santa Feko hiri horretan egingo da. Hamabi herrialdeetako federazio eta taldeen partaidetza izango du txapelketak, eta hiru modalitateetan jokatuko dute pilotariek: eskuz banaka eta eskuz binaka, larruzko paleta eta pala motza. Partidak Rosarioko Nafar Etxeko frontoian --36 metrokoa da eta Rosario ondoko Funes herrian dago-- ikusgai.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko III. Pintxo Txapelketa lehian da, irabazleak urriaren 7 eta 8an aukeratuko dituzte Hondarribian

2008/10/03

Iazko bigarren postua eskuratu zuen pintxoa (argazkia www.hondarribiaturismo.com) Euskal Herri osoko sukaldari eta ostalariak lehian ari dira egunotan pintxo goxoena, deigarriena eta bereziena nork egingo, Euskal Herriko III. Pintxo Lehiaketan. Azken fasea Hondarribian egingo da datorren astearte eta asteazkenean eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Horrezaz gain, Kaneta Argitaletxeak eta Hondarribiako Ostalaritza Elkarteak pintxo guztiak biltzen dituen liburu bat plazaratuko dute, Durangoko Disko eta Liburu Azokan aurkezteko, abenduan. Pintxoak dastatzeko gogoarekin gelditzen direnentzat, jarraian iazko irabazlearen errezeta ematen dugu. On egin!

Gehiago irakurri...


Sarean da Kazeta.info egunkari elektronikoa; albisteak euskaraz Iparraldetik Euskal Herria eta mundu osorako

2008/10/03

Kazeta.info egunkari elektronikoaren logoa Egoitza Donibane Garazin du, Nafarroa Behereko hiriburuan, baina irakurleak Euskal Herriko zazpi probintzietan eta munduko euskaldunek osatzen duten zortzigarren horretan ere izan nahi ditu. Interneti esker egunkari elektroniko honetako berriak irakurleengan helduko dira, berdin da non, webgunearen bidez edo harpidetuek euren posta elektronikoan jasoko duten boletinaren bidez. Proiektu jaio berriaren buru Maite Ubiria eta Gaxuxa Arranbide kazetariak dira, kolaboratzaile sare zabal baten laguntzarekin.

Gehiago irakurri...


Ameriketako Elizondotarrek V. Famili Bilkura egingo dute Mexikoko Monterreyn, urriaren 10etik 12ra

2008/10/02

Iazko bilkuran izan ziren senitartekoetako batzuk Ameriketako Elizondo familiako kideek datorren astean, urriaren 10etik 12ra egingo dute euren V. Nazioarteko Bilkura, Mexikoko Monterrey hirian. Hitzordura Kalifornia, Texas, Massachussets, Florida, Kuba, Mexiko, Coahuila, mexikar Durango eta Jalisco bezalako hirietatik heldutako kideak bilduko dira, Monterreyn bertan bizi direnez gain. Elizondotarren adar amerikar honek Nafarroako Baztango bailaran du sorrera. Bilkurako antolatzaile Edna Elizondok eginiko zuhaitz genealogikoan azken lau mendeetako senitartekoak ageri dira.

Gehiago irakurri...


Galtzaundi Euskara Taldeak Galtzakomik 2008 komiki lehiaketan parte hartzera deitzen du

2008/10/02

Galtzakomik 2008 lehiaketaren afitxa Tolosako Galtzaundi Euskara taldeak eta Ibarrako Udalak komiki lehiaketa deitu dute, GaltzaKomik 2008 izenarekin. Edonork parte hartu dezake lehiaketan eta sariak honakoak izango dira: 400 euro 18 urtetik beherakoen kategorian eta 600 euro 18 urtetik gorakoen sailean. Lanak euskaraz idatziak izan behar dute eta lau orri izan ditzakete gehienez. Komikiak aurkezteko epea azaroaren 26ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Chacabucoko EEak, Argentinan; Eduardo Izurieta, lehendakari

2008/10/02

Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen kanpoaldeko ikuspegia, Buenos Aires probintzian Elkarteko barne araudiak dioenari jarraiki, bildua da Chacabuco herri argentinarreko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko Ohiko Bitzar Nagusia, eta bozkak egin ditu datorren agintaldirako Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzeko, Eduardo Izurieta hautatuz lehendakari, Juan Carlos Zubeldia lehendakariorde, Elvira Guruceaga idazkari eta Sonia Armendariz diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak fresatzeko makina baten dohaintza egin dio Argentinako Mercedes hiriko Eskola Teknikoari

2008/10/01

Suipachako Euskal Etxeko ordezkariak, Cesar Arrondo irakaslearekin eta Mercedes eskolako arduradunekin Argentinako euskal komunitateak Mercedes hiriko eskola teknikoari berebiziko oparia egin dio, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen programa bati esker: neska-mutilen lanbide heziketa tailerretarako bigarren eskuko fresatzeko makina, Euskal Herrian gehiago erabiltzen ez dena, baina Argentinako formakuntza zentroetan etekin handikoa dena. Jaurlaritzak, Argentinako euskal etxeen laguntzaz, horrelako hainbat dohaintza egin ditu aurten. Ekitaldian Suipachako Euskal Etxeko ordezkariak, eskolako zuzendariak eta Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Cesar Arrondo irakaslea izan ziren.

Gehiago irakurri...


Euskal kultur hitzordua gaur arratsaldean Second Life-n, Euskal Kultur Erakundearen (EKE) eskutik

2008/10/01

Second Life barruan dago 'Artean'. Euskal Kultur Erakundeak eta Antic-Pays Basque informazioaren gizartea sustatzeko agentziak 'Artean' gune birtuala sortu dute. Ekimen erabat berritzaile honi esker euskal kultura Second Life animaziozko mundu birtualaren barruan present egoteko erabilpena abian jarri da: Pays Basque uhartea du izena. Gaur asteazkena, urriaren lehena, arratsaldeko bostetatik bederatzietara lehen hitzordu bat antolatu da 'Pays Basque uhartea'-n, gunearen aurkezpen modura. Bere baitan ikusentzunezko edukiak aurkitu ahal izango dira, hala nola poesia, ipuinak, dantzak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia