euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comodoro Rivadaviako entzulegoak interes biziz segitu zuen Alvaro Vazquez-en hitzaldia erabakimenaz

2008/10/08

Alvaro Vazquez Sancha abokatua Patagonia argentinarreko euskal etxe honetako areto nagusia bete zuen Álvaro Vázquez Sanchari abokatuari entzuteko bildutako publikoak. Hitzaldiak 'Erabaki, eraikitzeko' zeukan izenburu eta bertaratutakoek arreta handiz entzun eta galdera sorta polita egin zioten gonbidatuari. Mintzaldia bukatuta, Vázquez Sanchak Euskal Herriko historiari buruzko hiru dvd eta Bizkaiko historiari buruzko liburu bat oparitu zizkion Euskal Etxe antolatzaileari. Antonio Baztán lehendakariak opariak jaso eta '80 Años de la Asociación Euskal Echea en Comodoro Rivadavia' liburua eman zion bere aldetik legelariari.

Gehiago irakurri...


Iñaki Rodaballo sukaldariak irabazi du Euskal Herriko III. Pintxo Lehiaketa, 'Porky, Porky' izeneko mokaduarekin

2008/10/08

Miguel Soto, Hondarribiko Ostalari Elkarteko lehendakaria; Iñaki Rodaballo sukaldaria eta Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea Iñaki Rodaballo, Iruñeko Café Niza tabernako sukaldaria, izan da Euskal Herriko III. Pintxo Lehiaketaren irabazlea. Gaur arratsaldean jakinarazi dituzte irabazleen izenak Hondarribiako Hotel Río Bidasoan egin diren finalen ostean. Pintxo irabazleak izen orijinala du, "Porky, Porky”; eta berarekin Rodaballok 3.000 eurotako saria eskuratu du. Kalitatea fundazioaren saria "Txipiroi eta Gernikako piparren tenpura Getariako Eusko Label tomate zopa hotza eta lima lurrinarekin” pintxoak jaso du. Iruñeko Chelsy jatetexeko Raúl Fernández eta Antonio Cristóbal dira egileak. Azkenik, txapeldunordeak Javier Iturralde eta Matías Gicoli izan dira, Baztango Baserria jatetxekoak, “Ahate Kabia” pintxoarekin.

Gehiago irakurri...


Unai Elorriagak lehen antzezlana, 'Doministiku egin dute arrainek', Argentinan eta elebitara argitaratu du

2008/10/08

Unai Elorriaga idazle getxoztarra (argazkia ZaldiEro) Unai Elorriaga idazle getxoztarrak era bitxian argitaratu du bere lehenengo antzezlana: Argentinan eta euskara eta gaztelerazko edizio elebidunean, bertako Letranomada argitaletxearekin. Elorriaga euskal idazle ezagunenetakoa da eta 'S.P.-rako tranbia', 'Van't Hoffen ilea' eta 'Vredaman' eleberrien egilea da, besteak beste. Lehen antzezlan honek 'Doministiku egin dute arrainek' du izena eta bertan Elorriagak gizarte kritika eta alderdi ludikoa batzen ditu, jantoki publiko batean biltzen diren hiru koittauri jarraiki.

Gehiago irakurri...


Juan Mari Arzak sukaldari donostiarrak Euskal Herritar Unibertsala saria jaso zuen atzo Gasteizen

2008/10/08

Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra Ibarretxe lehendakariak Euskal Herritar Unibertsala saria eman zion Juan Mari Arzak sukaldari donostiarrari atzo iluntzean Gasteizen. Arzak euskal gastronomiaren aurpegi ezagunenetakoa da eta nazioartean lehen mailako lekua eman dion sukaldari taldearen aitzindaria. Epaimahaiak hamasei hautagaien artean aukeratu zuen donostiarra, 'inori itzalik egin gabe Euskadik distira egitea lortu' duela azalduz. 'Euskal sukaldaritzari eman diote saria', esan du bere aldetik Arzakek Hirutxuloko Hitza egunkariak saria jasotzeko bezperan egin dion elkarrizketa honetan.

Gehiago irakurri...


'Villegas-ko Euskaldunak' EEak General Villegas Partiduko I. Pintxo Txapelketarako deia luzatu du

2008/10/07

Zenbait pintxo sail, apetituari eragiten. Buenos Aires pobintzia argentinarreko General Villegas herriko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak bertako Partiduko Lehenengo Pintxo Lehiaketa antolatu du, partaidetza euskal etxeko kide direnei eta ez direnei zuzendurik. 'Pintxoa' euskal gastronomiari loturiko ideia da, Euskal Herriko taberna eta kantinetan arras zabaldua. 'Sukaldaritza miniaturan' ere deitu izan diote pintxoen arteari, ikusiz zer nolako garapen eta sofistikazioa lortu duen azkeneko urteotan.

Gehiago irakurri...


Ordiziako alkatea Mexikon Andres Urdanetaren V. mendeurrena dela-eta eratutako ekitaldietan partaide

2008/10/07

Andres de Urdaneta Andres de Urdaneta itsas gizon euskalduna jaio zela 500 urte betetzen ari diren honetan, Acapulco eta Mexiko DF hirietan ekitaldiak ari dira antolatzen efemeridea behar bezala ospatzeko. Urdaneta Ordiziako semea zenez, bertako alkate Jose Migel Santamaria Mexikon da ekitaldiotara gonbidaturik. Santamariak 'Cuauthemoc' untzi eskolan emango den 'Urdanetaren sekretua' dokumentalaren emanaldian izango da gaur, beste zenbait agintarirekin batera. Mexiko hiriburuko Franz Mayer museoan 'Andres Urdaneta 1508-1568' erakusketa urriaren 17 arte dago zabalik.

Gehiago irakurri...


Ikerbasquek nazioarteko 50 ikerlari ekarri ditu Euskal Herriko unibertsitate eta ikerketa zentroetara

2008/10/07

Mari Carmen Gallastegi fundazioaren lehendakari eragilea eta Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua Urte eta erdi darama lanean Ikerbasque fundazioak eta tarte honetan hogei herrialdetako lehen mailako 50 ikerlari erakarri ditu Euskal Herrira. Fundazio honen helburua ezagutza, ikerketa eta garapena sustatzea da, euskal sistema ekonomiko eta sozialaren oinarri bihurtuz. Horretarako puntako teknologia eta aurkikuntza zientifikoak egiteko ikerketa talde eta proiektuak garatzen ari dira fundazioaren baitan. Ikerbasqueko arduradunak pozik agertu dira egitasmoak nazioarteko ikerlari puntakoak erakarri dituelako.

Gehiago irakurri...


Hogeita hamar bat haur ari dira pilotari Chascomusen 'Zingirako Euskaldunak' EEaren Pilota Eskolan

2008/10/06

Infantil mailako pilota ikasleak giro onean irakaslearekin Argentinako Chascomus-en, Sebastian Errecart pilotari maisu duen bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen Pilota Eskolak aurrera darrai, hogeita hamar bat gaztetxo biltzen dituela larunbateroko pilota saioetan 'Pilota Berria' programaren baitan. Euskal Etxeak plazaratu duen ohar bat medio, Euskal Herririk etorrita bertan irakasle ibili den Enrike Huizi Olaizolak pilota ikasleekin eginiko lana azpimarratu nahi du Zuzendaritza Batzordeak, formakuntza alorrean duen eskarmentu nabaria partekatu nahi izan duelako.

Gehiago irakurri...


Eusko Legebiltzarburuak pobreziaren aurkako ituna sinatu du Erroman; ondoren New Yorkera bidaiatuko da

2008/10/06

Izaskun Bilbao eta Marina Ponti hitzarmena sinatzen Eusko Legebiltzarreko lehendakari eta Europako Eskualdeetako Parlamentuen Batzarreko buru den Izaskun Bilbao Erroman da gaur. Bertan eskualdeetako parlamentuen izenean Nazio Batuen Pobreziaren Aurkako Kanpainarekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Ondoren, Izaskun Bilbaok New Yorkera bidaia egingo du eta bertan, beste hitzorduen artean, euskal komunitatearekin bilduko da eta Josune Amunarriz artista hondarribitarraren erakusketa baten inaugurazioan parte hartuko du.

Gehiago irakurri...


Natalia Colombo argentinarraren 'Hurbil' haur liburua saritua, euskara eta beste sei hizkuntzatan eginiko lana

2008/10/06

Liburuaren azala Natalia Colombo idazle eta marrazkilari argentinarrak jaso zuen joan den ostiralean Santiagon (Galizian) Album Irudidunentzako I. Nazioarteko Compostela Saria, 'Hurbil' lana dela-eta. Liburu hau zazpi hizkuntzatan argitaratua izan da, hala nola euskara, gaztelera, katalana, galegoa, portugesa, ingelesa eta italiera. Euskal edizioa Kalandraka-Pamiela argitaletxeak egin du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia