euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unai Basurkok beste estropada bati ekingo dio azaroaren 9an, munduari bira eskalarik gabe emanez

2008/10/17

Unai Basurko 'Pakea Bizkaia' belaontzian Unai Basurko itsasgizonak (Portugalete, 1973) beste proiektu bati ekingo dio datorren azaroaren bederatzitik aurrera: Vendée Globe estropadan hartuko du parte, lau urtean behin antolatzen den lehia, munduari bira inongo eskalarik gabe ematea helburu. 'Gogotsu' dagoela erronkari ekiteko adierazi dio EuskalKultura.com-i portugaletetarrak. Munduan barrena itsasoz egin dituen bidaietan euskal etxe eta komunitateak ezagutu izan ditu Basurkok, tartean Sidney-koa, Australian, eta Valparaiso-koa, Txilen. 'Guztietan oso ondo hartu naute, eta benetan eskertzen diet' diosku.

Gehiago irakurri...


Kolorez beteriko ikuskizuna Llavalloleko Euskal Echearen Euskal Jaian: argazkiak (eta II)

2008/10/17

Eskolako txikiak pozik aritu ziren Euskal Jaian (argazkiak Alicia Eguiguren) Dantzariz jantzitako 1.500 ikasle gazte bildu ziren Llavalloleko Euskal Echea eskolaren urteroko Euskal Jaian eta kolorez beteriko irudi jendetsua sortu zuten. EuskalKultura.com-ek jarraian irudi horiek irakurleekin partekatu nahi ditu, Alicia Eguigurenek egindako argazki erreportaiari esker. Urtero legez ikasleek Euskal Echeako errubi zelaia bete eta kalejira alaian aritu ziren, horrela eskola sortu zuten euskal argentinarrei omenaldia eginez.

Gehiago irakurri...


Ipar Kaliforniako Euskal Besta eta NABO Kantari Eguna egin ditu asteburuan Rocklin-eko Euskal Etxeak

2008/10/16

Kaliforniako (AEB) Rocklin-eko 'Iparreko Ibarra' EEko dantzariak, Andrew Goyhenetche banderari (argazkia Yvonne Goyhenetche) Egun polita, iragan larunbatean, urriak 11, Ipar Kaliforniako (AEB) Rocklin-eko 'Iparreko Ibarra' Euskal Etxeak deiturik Marysville ondoko Lincoln herrian egin dena. Tokiko Euskal Etxe gaztearen ohiko euskaldun bestarekin bateginik, NABO Kantari Eguna antolatzea ere bere gain hartu dute Rocklin-eko euskaldunek, lehen aldikoz. Eta eguna xarmantki joan da, orotara afaltzeko 230 presuna bildu direlarik, tartean goizean mus txapelgoan arizan, eta bazkalondoren Kantari Egunean arizan haur, gazte eta helduak. Kluba hasi zutenetik gertatu bezala, familia giroko elgarretaratzea da hemen egiten dena, haur eta gaztetxo frango bildurik, eta anitx urtez!

Gehiago irakurri...


Sanz Nafarroako presidenteak bihar hasiko du Argentinan Rosarion eta Mendozako nafar etxeetara bisita

2008/10/16

Miguel Sanz, Nafarroako lehendakaria Nafarroako gobernu burua, Miguel Sanz, gaur bertan heldu da Argentinara eta bihar hasiko du Rosarion datorren asteazkena artean luzatuko den bisita. Sanz Rosario eta Mendozako Nafar Etxeetan izango da eta bi hirietako agintariekin bilerak egingo ditu. Era berean Nafarroako gobernuak diruz laguntzen dituen zenbait ospitale eta laguntza zentrutara bisita egingo du. Asteburuan zehar Sanz presidenteak Rosarioko nafar etxearen frontoian jokatzen ari den 22 azpikoen Munduko Pilota Txapelketaren finalak ikusteko aukera ere izango du, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak tradizio berri bat inauguratu zuen Txikitero Eguna jaiaren lehen edizioarekin

2008/10/16

Txikitero Eguneko jaira bildu ziren euskal etxeko hainbat kide tabernan lanean (argazkia P.Arriaga) Egia da tradizioa bat egiteko edozein ekitaldiren edizio dexente behar direla, baina Txikitero Eguna jaiaren estrainaldiarekin Caracaseko Eusko Etxeak lortu zuen erantzun ederra ikusita ia ziur esan daiteke datorren urtean ere egingo dutela. Caracaseko euskaldunek, Begoñako Amaren eguna, urriaren 11a, Bilbon egiten den bezala, txikiteroen tradizioarekin ospatzea erabaki zuten. Eusko Etxean antolatu zuten jaia, ardo eta pintxo onak dastatu eta lagunekin biltzeko aitzaki ezinhobea izan zen.

Gehiago irakurri...


1.500 gazte euskal argentinar batera aritu ziren dantzari Llavallol-eko 'Euskal Echea' eskolaren Euskal Jaian

2008/10/16

Vanesa Felix, Izaskun Ordoqui, Aitor Alava eta Belen Girasole, Llavallol-eko Euskal Echearen Euskal Jaian (argazkia EuskalKultura.com) Urtero bezala, ume eta neska-mutilek Llavallol-eko Euskal Echea eskolako rugby zelaia bete zuten euren dantza, abesti eta, batez ere, alaitasunarekin, Euskal Jaiaren edizio berri batean. Joan den urriaren 4ean egin zen jaia eta etxeko apaizak gogoratu zuenez 'eskolako kapera eraiki zuteneko 80. urtemuga'. Euskal Echea-ko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari Simon Pedro Soroetek hitzaldi labur batean eskolan egindako azken hobetze eta eraikitze lanak aipatu zituen, eta baita laster abian jarri nahi duten ekimena ere, 'Udako Euskal Unibertsitatea'.

Gehiago irakurri...


Andres Urdaneta itsasgizonaren erakusketaren azken egunak Mexiko DFko Franz Mayer Museoan

2008/10/15

'Urdaneta Novohispano: el vasco que abrió las puertas de Asia a la Nueva España (1508-1568) Andres Urdaneta euskalduna Europa, Asia eta Amerika arteko komunikazio eta komertzio bideak ireki zituen itsasgizona legez da ezagutua. Franz Mayer Museoko klaustroan 'Andres de Urdaneta Novohispano 1508-1538' erakusketa ostiralera arte egongo da zabalik Mexiko DFn, Ordizian (Gipuzkoa) jaiotako itsasgizon honen bizitzan eta bidaietan oinarritua. Bere ekarpenak urrezko lekua dauka munduko itsas historian, nahiz eta britainiarra ez izateak bera baino merezimendu gutxiagoko itsasgizonak baino izen txikiagoa izatea ekarri dion. Oraingo aukera, ordea, azaleratzen ari da bere lan eta ekarria.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria 2009an bisitatu beharreko 10 lekuetako bat da, Lonely Planet bidai giden aburuz

2008/10/15

Euskal kostaldean 2009an bisitatu beharreko hamar lekuetako bat da, dio Lonely Planet gidak (argazkia Tania Novak) Lonely Planet munduan arrakasta gehien dute bidaia gida argitaldarietako bat da eta urtero 'Blue List' izeneko zerrenda ateratzen du, hurrengo urterako bidaia onenen aukeraketarekin. The Times egunkari britaniarrak aurtengo zerrenda zein izango den aurreratu du eta gomendatutako hamar bidaien artean Euskal Herria agertzen da, Australiako Bay of Fires, Tailandiako Ko Tao edo Chileko Chiloe bezalako lekuen alboan. Lonely Planetek Euskal Herriko natura, mendiak, artea, gastronomia eta kale giroa azpimarratzen ditu. Euren esanetan, Euskal Herria 'dibertsio, eguzki, kultura eta edertasun koktela da'.

Gehiago irakurri...


Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi eta Jokin Muñoz idazleak Frankfurteko Liburu Azokan partaide, ostiralean

2008/10/14

Bost_Kultura agentziak antolatu duen literatur biraren afitxa Euskal kulturak aurten ere bere lekua izango du Frankfurteko Liburu Azokan, Alemanian, Euskal Editoreen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Azokara bilduko den euskal ordezkaritzan Miren Azkarate Kultura sailburua eta Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi eta Jokin Muñoz idazleak izango dira, besteak beste. Epaltzak eta Lertxundik liburuak argitaratu berri dituzte Alemanian eta ostiralean azokan izan ostean aurkezpen bira egingo dute Frankfurten bertan hasi eta Berlin, Essen eta Paderborn hirietan barna, Bost_Kultura literatur agentzia euskal-alemaniarrak antolatuta.

Gehiago irakurri...


Kontzertu-bira hasiko du ostegunean Anne Etchegoyen kantari baxenabartarrak Argentinako Paranán

2008/10/14

Anne Etchegoyen kantari donapaleutarra Argentinako zenbait hiri ikutuko dituen kontzertu itzulia hasiko du Anne Etchegoyen kantari baxenabartarrak datorren larunbatean Argentinako Paraná hirian. Herrialde australeko zenbait euskal etxe lankide antolatutako birak Rosario hirian eta Chacoko beste agertoki batzuetan izango du segida, tour-a hilabete hondarrean La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan egingo den Euskal Astean emango duen kontzertuan burutuko duelarik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia