2008/11/04

Oñati herri gipuzkoarrarekin senidetua den José C. Paz Buenos Aires probintziako herri argentinarra bisitatu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuak joan den astean Argentinara hasi zuen bisitaren baitan. Gipuzkoako foru gobernuko diputatu izateaz gain euskal lurralde horretako EA alderdiko presidentea den Galdosek iragan astean La Platan Euskal Astearen barne egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartu zuen.
Gehiago irakurri...
2008/11/03

Saldu, erosi, alokatu, eman, lana eskatu, lana eskaini, bidaiatu... edozer gauza eskaini edota eskatzeko tartea zabalik da Iragarkilaburrak.com webgunean. EKTko 'Bertako Hedabideak SL' da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei paperean zein interneten ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Sarean iragarkiak doan ezarri daitezke, paperezkoan ere bai, saldu edo alokairuan jartzeko iragarkiak izan ezik. Diasporako euskaldunentzat ere irekia dago ataria.
Gehiago irakurri...
2008/11/03

Bukatu berria da La Platan egin den Euskal Argentinar Aste Nazionala, baina egun hauetan bertan izandako jai erraldoiaren oihartzuna munduko euskal komunitatera zabaltzen ari da oraindik ere. Aurten ere jaiak Euskal Herritik Argentinara joandako lagunak bildu zituen, adibidez Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza, Ibarretxe lehendakaria buru zuelarik, edo Iparraldeko Euskal Argentina elkarteko kideak. Denek egin zuten bat Argentinako euskaldunekin, urtean zehar pausoz pauso, txingurriak bezala, euskal kulturaren alde egindako lanaren emaitza ezagutzera eman eta ospatzeko. Jarraian larunbatean La Platan egin ziren ekitaldien argazki erreportaia eskaintzen dizuegu.
Gehiago irakurri...
2008/11/02

Argentinako euskal etxe eta euskaldun askorentzat urteko hitzordu nagusi eta igurikatuena den Euskal Asteak dantzan jarri du bat baino gehiago azken egunotan La Plata hiriburu buenosairestarrean. Euskal Herritik etorritako eta Argentina bertako dantzari, musikari eta ordezkariak elkarretaratze honetako osagai nagusi dira, funtsean euskalgintzan eta euskal etxeen eta euskal kulturaren mugimenduan ari direnen arteko harremana, solasa eta trukea baitira urteroko ekimen honek eskaintzen duen ekarpenik baliotsuena. 2008ko La Platako Euskal Astearen argazki bidezko kronikaren bigarren partea, datozen lerrootan.
Gehiago irakurri...
2008/11/01

Asteburuan heldua da gailurrera 2008ko Argentinako Euskal Aste Nazionala, aurtengo edizioan La Platako Euzko Etxea antolatzaile Buenos Aires probintziako hiriburuan garatzen ari dena. Urriaren 31, ostirala, Ibarretxe lehendakariaren presentziak markatu du egunez, bera buru izanik goizean egindako ekitaldi politikoan eta arratsaldeko euskara diploma emate ekitaldian. Iluntze eta gau partean, berriz, Oskorriren kontzertua eta Aretxabaletako musikariena aipa daitezke. Hitzak baino, ordea, irudiak mintzatuko dira oraingoan hobekiago. Hona Euskal Astearen argazki kronikaren lehenengo zatia.
Gehiago irakurri...
2008/11/01

Aurreko egunetan berotze ariketak egin ostean, ekitaldiz betetako ostiralak eman dio hasiera bere gailurrean asteburuan zehar garatuko den Argentinako Euskal Asteari. Buenos Aires probintziako Diputatuen Ganberako egoitzak bildu du gaur goizean La Platan 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia', Adolfo Perez Esquivel moderatzaile. Ibarretxe lehendakariaren hitzek amaiera ipini diote hitzordu horri, ondoren La Platan zein aldameneko Ensenada hirian kultur eta dantza ekitaldiak garatu direlarik. Arratsalderako beste zenbait ekitaldi daude aurreikusita, tartean euskara diplomen emanaldia eta Ibarretxeren hitzaldia euskal komunitateari Club Atenean, eguna Oskorriren kontzertu batekin eta afari & dantzaldi batekin amaitzeko. Bihar izango da egunik beteena, igandean dantzarien kale emanaldi erraldoi batek eta klausura bazkariak aurtengo ospakizunen amaiera markatuko dutela.
Gehiago irakurri...
2008/10/31

Omenaldi eguna daukate bihar San Frantziskon, Ipar Kaliforniako euskal komunitateak bere baitango sei euskaltzale omenduko baititu SBSA (Society of Basque Studies in America) erakundeak duela hogeita zortzi urte antolatzen duen 'Hall of Fame' (Ohorezko izen-galeria) ekitaldia bertan eginez. Anita Arduain, Jean Gorostiague, Jean-Leon Iribarren, Jean-Louis Oçafrain, Frantxua Pedeflous eta Amelie Sorhondo dira ohoratuak. Seietarik, bizirik diren Anita Arduain, Jean Gorostiague eta Jean-Leon Oçafrain egongo dira bertan, Jean-Leon Iribarren, Frantxua Pedeflous eta Amelie Sorhondorentzat hilondoko omenaldia baita.
Gehiago irakurri...
2008/10/31

Pintxoen tradizio euskalduna Río Gallegos-eraino, Patagoniako puntan, iritsi da, eta gelditzeko gainera, bertako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak gustukoa baitu oso. Joan den asteko ostegunean, "munduko pintxo lehiaketarik australena" gisa aldarrikatzen duten ekimena antolatu zuten bertako euskaldunek, Euskal Etxearen egoitzan, epaimahai zorrotz eta ekinbidez profesionala barne. 'Izaskun' izeneko pintxoak irabazi zuen, César Arizmendi eta Alicia Mercau-ren sortua. Gustura dastatu zuten bertaratutakoek.
Gehiago irakurri...
2008/10/31

Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Immigrante bati elkarrizketa' lehiaketarekin ospatu du aurten Etorkinen Eguna. Elkartearen proposamena benetako edo alegiazko immigrante bati elkarrizketa bat egitea izan zen, horrela, galderen eta erantzunen bidez, etorkinen bizimodua eta istorioak ezagutzekobeta emateko. 35 bat lan jaso zituen Euskal Etxeak, horien artean Euskal Herritik bidalitako bat. Tres Arroyos-eko Nora Gimenezek irabazi zuen lehengo saria, bere aitona arabiarrari egindako elkarrizketarekin. Bigarrena, berriz, Chaco-ko Fabio Echarrirentzat izan zen. Kasu honetan, elkarrizketatua euskalduna zen. “Lehiaketaren asmoa gazteek etorkinek gure istorian izan duten garrantzia ezagutzea da; batez ere, euren eragina herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoan”, azaldu zion Gladys Salcedo euskal etxeko kideak Euskalkultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2008/10/31

Ameriketako historian, kulturan eta literaturan protagonistak izan diren emakumeei buruzko ikuskizuna eskaini zuen pasa den urriaren 18an Villegas’ko Euskaldunak Euskal Etxeak. Musikaz lagundutako olerkien errezitaldia eskaintzearen arduradunak Alfredo ‘Indio’ Urquiza aktorea eta Mario Acosta pianojolea izan ziren. Jende asko hurbildu zen Udaletxeko ekitaldi aretora emanaldia entzuteko eta interes handiz jarraitu zuten Euskal Etxeak eta Udalak antolatutako kontzertu hau. “’Mujeres de América’ Ameriketako gure emakume indartsu, borrokalari eta nortasun handikoei eskaintzen diegun omenaldia da”, laburbiltzen dio EuskalKultura.com-i Urquizak.
Gehiago irakurri...