2008/11/06

Aurtengoan ere, 1910etik datorren usadio zaharrari jarraiki, Euskal Herriko euskal-txiletarrek Txileko jai nazionala ospatu zuten, bazkari bat eginez. Hitzordua Nafarroako Urdazubin gauzatu zuten, aurreko edizioak Lapurdi-Baxenabarre aldean egin ostean. Jaiak, berez, Txilen 1810eko irailaren 18an egin zen lehenengo Gobernu Batzordearen aldarrikapena gogoratzen du, herrialde honen independentzia prozesuaren hasiera alegia. Txilen bizi izan diren euskaldun batzuk eta Diasporarekin harremana duten beste lagun multzo bat urtero biltzen dira data hau gogoratuz eta tradizioak urte asko iraungo dituenaren itxaropena dute, jaira gazte jendea eta lagun berriak ere inguratu baitira aurten.
Gehiago irakurri...
2008/11/06

Joan den igandean, Euskal Astearen amaiera bazkari herrikoian, euskararen inguruan antolatutako lehiaketetako sariak banatu ziren. Afixen lehiaketa, Gustavo Echandiak, Río Cuartoko Gure Ametsa Euskal Etxekoa bera, bereganatu zuen, eta beraz 2009an Argentinan euskara eskolak sustatzeko ertabiliko den afixa berea izango da. Idazkuntzari dagokionez, Bahía Blancako Rocio Basterra irakaslea eta Sergio Amundarain, Irma Biscaichipy, Lilian Elosegui, Elsa Jtten, Nerina Martínez eta Ignacio Mirant-Borde izan ziren irabazleak, Gral. Rodríguezeko Alicia Itcea-rekin batera. Haurren arloan, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko txikien euskara taldeak izan zen garaile. Euskal Asteko irudiaren diseinatzaileari, Ana María Raimondori ere, bere diru-saria eman zioten.
Gehiago irakurri...
2008/11/06

Mar del Platako 'Denak Bat', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Aireseko 'Laurak Bat' eta Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxe argentinarretako hainbat muslari bilduko dira Buenos Aires probintzia barnealdeko azken herri honetan datorren larunbatean, 'Laguntasuna' izeneko txapelketan lehiatzeko. Chascomuseko Euskal Etxeak antolaturik, Jorge Etchepare da ekimeneko koordinatzaile, laguntzaile Chascomus Pilota Kluba eta La Limpia Recreativo Kluba.
Gehiago irakurri...
2008/11/05
Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euroko aurrekontua egotzi dio 2009rako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari gaur goizean Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duenez. Jaurlaritzak beste 5,1 milioi erabiliko ditu une honetan atzerrian zabalik dauzkan ordezkaritzetan, eta 1,2 datorren urtean zabalduko duen ordezkaritza berri batean. Hori guztia Lehendakaritza alorrari aurrekontuetan finkatu zaizkion 73,3 milioietan sartzen da, horietarik 40 zuzenean Innobazio Fondoari dagozkiola, eta gainerakoak Euskadiren europar partaidetza sustatzeko lanei (4,6 milioi), oportunitate berdintasuna (7,3 milioi) eta beste zenbait ekintza eta programei.
Gehiago irakurri...
2008/11/05

Diasporari buruz ikasi eta atzerriko euskal kolektibitateen arloan espezialdu nahi duten pertsonek aukera on bat dute Eusko Jaurlaritzak deitu berri dituen hiru beka hauekin. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu behar dira eta aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatuko da. Bekak urte beteko iraupena izango du eta dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Bekadunek beraien eginkizunak honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.
Gehiago irakurri...
2008/11/05

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen joan den urriaren 14an 2008 urteko euskal etxeentzako laguntza deialdiaren emaitzak. Laguntza hauek jasoko dituzten euskal etxeen artean 39 Argentinakoak dira, 1 Australiakoa, 1 Brasilekoa, 1 Kanadakoa, 2 Txilekoak, 1 Kolonbiakoa, 6 Espainiakoak, 5 Estatu Batuetakoak, 2 Frantziakoak, 1 Italiakoa, 1 Mexikokoa, 1 Perukoa, 1 Erresuma Batukoa, 5 Uruguaikoak eta 3 Venezuelakoak. Laguntza hauei uko egiteko epea esleipena argitaratu zenetik bi hilabeteetara itxiko da.
Gehiago irakurri...
2008/11/05

'Euskaldunak: euren aztarnen bila' da Tandileko Gure Etxea Euskal Elkarteak antolatu duen I. Argazki Lehiaketa Nazionaleko gaia. Argentinan bizi den edonork hartu dezake parte, euskal jatorrikoa izan ala ez. Lehiaketa Euskal Elkarteko Kultura Azpi-Batzordeak antolatu du eta sari ederrak izango ditu: lehen sailkatuak 1.200 peso eramango ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 300; Tandil bertako lanik onenak 200 $ jasoko ditu. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 3a da eta epaiaren ondoren, Euskal Etxean izango dira ikusgai.
Gehiago irakurri...
2008/11/04

Villa Mercedeseko 2008ko Gizataldeen Azokak marka guztiak hautsi zituen eta, antolatzaileen aurreikuspenak aixe gaindituz, 7.000 lagun bildu ziren bertara (eta hori asteburuko lehengo egunean soilik). Gastronomia standetako jakiak lehen egunean agortu ziren eta euskal etxeak prestatu zuen erregosi erraldoia ere berehala bukatu zen. Euskal Etxea oso pozik agertu da bere partehartzearekin eta harro eman dute jakitera elkarteko ordezkaria, Carolina Larrañaga, Azokako Bigarren printzesa aukeratu zutela.
Gehiago irakurri...
2008/11/04

New Yorkeko euskal komunitateak eta hiriko publikoak oro har euskal kantu eta musika ikuskizun batekin gozatzeko aukera izan zuen joan den larunbatean, New York Hiriko Museoan aurkeztu zen 'Basques of New York' ikuskizunarekin. Taulagainean kantari eta musika jotzen, euskal amerikar artista taldea aritu zen, horien artean New Yorken bizi den Amaia Arberas soprano donostiarra, Cathy Clarkson txistulari boisetarra edo Iñaki Astondoa tenore iruindar-newyorktarra.
Gehiago irakurri...
2008/11/04

Segitzen dugu joan den igandean Argentinako La Plata hirian amaitu zen 2008ko Euskal Aste Nazionalaren argazki bidezko kronikarekin. Eguraldia lagun garatu ahal izan da Euskal Astea. Aurten antolatzaile izan den La Platako Euzko Etxeak aukeratutako leloa, hauxe izan da: 'Euzko Etxea, euskaldun ororen etxea', eta horretan saiatu dira bertako euskal elkartekoak, Javier Clua lehendakaria buru. Juzkuak aurreragorako utziko ditugu, ordea, orain argazki bidezko kronikaren tenorea baita: laugarren eta azken partea.
Gehiago irakurri...