euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako General Achako Euskal Etxeak: Luis Obieta, lehendakari

2008/11/11

Argentinako General Acha herriko 'Euzko Txokoa', La Pampan Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan, La Pampa probintziako General Acha herriko 'Euzko Txokoa' Euskal Etxeak bere Urteko Ohiko Biltzarra egin ondotik. Bozken ondoren hautatua izan den Batzordeak Luis Alberto Obietak dauka buru, lehendakari legez, berarekin batera batzordekide daudela, besteak beste, Carlos José Ruiz, lehendakariorde; Daniel O. Fernandez, idazkari; eta Carlos Daniel Pastor, diruzain.

Gehiago irakurri...


SPRIren nazioarteko sareak enpresariekin topaketa egingo du Bilbon, munduratze aukerak aztertzeko

2008/11/11

Enpresari talde bat Txinako negozio aukerak aztertzen iazko edizioan (argazkia SPRI) Euren jarduna mundura zabaldu nahi duten euskal enpresek aholkulari bikainak izango dituzte bihar eta etzi Bilbon SPRIk (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua) egingo duen topaketan. Intergune du izena bilkura honek eta hirugarren edizio honetan SPRIk munduan zehar 51 herrialdeetan dituen aholkularitza eta sustatze bulegoetako arduradunak bertan izango dira, herrialde horietara zabaldu nahi duten enpresei aholkuak eta laguntza emateko asmoz.

Gehiago irakurri...


Euskal eta argentinar herritarrak laguntzeko Argentina eta Euskadi artean sinatutako Protokoloa

2008/11/11

Ibarretxe Argentinara egin berria duen bisitan, Buenos Airesen Landazzo Barne Ministroa harrera emaile (Jon Bernardez argazkia) Joan den urriaren 30ean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko eta Argentinako Barne Saileko ordezkariek Lankidetza eta Asistentzia protokolo bat sinatu zuten Buenos Airesen, marko instituzional bat finkatuz ahalbidetzeko elkarrekiko asistentzia eta aholkularitza egitarauak euren jatorrizko herrialdeetan egin daitezkeen herritar prozesuetan beste herrialdean bizi diren euskal eta argentinar herritarrentzat. Buenos Airesetik, FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak deitu egin du sinatutakoari zabalkunde handiena emateko. Hona osorik protokoloaren testua.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoa elkarteak Jose Bergamin poetari omenaldia egin zion bere heriotzaren 25. urteurrenean

2008/11/11

Mintzaldian parte hartu zuten hizlariak (argazkia Haize Hegoa) Montevideoko Haize Hegoa elkarteak Jose Bergamin poeta eta antzerkigilearen omenezko ekitaldia egin zuen joan den ostegunean, azaroaren 6ean, 'errepublikar meneraezin' eta euskaldunen lagun handi honen ekarpena gogoratuz. Bergamin Uruguaien erbesteratuta egon zen bi aldiz eta lagun eta jarraitzaile asko utzi zituen. Ekitaldian hizlari Alicia Cagnasso, ”El exilio de José Bergamín en Uruguay” liburuaren egilea; Rezo Pi Hugarte, antropologoa, Bergaminen ikasle eta laguna izandakoa, eta José Félix Azurmendi kazetaria, Nazioarteko Eitb-ren zuzendaria izan ziren. 'Zirraraz eta pasadizo alaiez beteriko ekitaldia izan da', horrela laburtu zuen mintzaldia Haize Hegoako presidente Enrique Poittevinek.

Gehiago irakurri...


Bost abesbatz aritu ziren elkarrekin kantuan Argentinako Euskal Asteko Abesbatz Bilkuran

2008/11/10

Koru guztiek elkarrekin “Kinkirri kunkurru”  abestia kantatu zuten ekitaldiari bukaera emateko (argazkia EuskalKultura.com Euskal Astean dantzak nagusi diren arren, beste proposamen kultural batzuk ere euren lekua eskuratzen ari dira azken urteetan. Argazki eta pintura erakusketak, pilota partidak, zinea, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak aipa ditzakegu horien artean. Aurten berri bat gehitu zaie: La Platako Euzko Etxeak antolatu zuen Abesbatzen Bilkura. Bost euskal etxeetako koruek hartu zuten partelehen bilkura honetan: Villa Mercedes, Tandil, Villa María, Rosario eta, jakina, La Platako anfitrioiak. Taldeek erakustaldi bikaina eskaini zuten eta bukatzeko denek elkarrekin kantatu zuten “Kinkirri kunkurru” abestia. “Zoritxarrez ez da horrelako topaketarik egiten euskal aste guztietan; gu, ordea, harro gaude abesbatzei lekua eman izanaz. Talde hauek lan gogorra egiten dute eta merezi dute euskal asteetan parte hartzea", azaldu zion EuskalKultura.com-i Maria Evangelina Bertolak, Euzko Etxeako abestabatzaren zuzendariak.

Gehiago irakurri...


Euskarak eta Maia hizkuntza eta kulturak elkargunea topatu zuten Cancun hiri mexikarrean

2008/11/10

Andoni Barreña hizlari Cancungo ekitaldian Cancun hiri mexikarra eta bertako Rincón Rupestre Kolektiboaren Kultura Etxea biltoki eta bilgune bilakatu ziren joan den urriaren 31ean, ostirala, Maia eta Euskal hizkuntza eta kulturak elkar hobeto ezagutu eta elkarren esperientzien datuak trukatuz eta bi egoerei buruz solasteko. Bertaratutakoek azpimarratu zutenez, amankomunean daukate, hasteko, kultura txikientzat gero eta erasokorrago eta unimormatzaileagoa den munduan eutsi ahal izan diotela eta bizitzen segitzeko asmoz dihardutela.

Gehiago irakurri...


Euskadiko futbol selekzioak Iranen aurka jokatuko du abenduaren 23an gabonetako ohiko lagunarteko partida

2008/11/10

Iaz Euskal Herriak eta Kataluniak jokatutako partidako hamaikakoa. Abenduaren 23an jokatuko du Euskadiko futbol selekzioak gabonetan eta urtero legez jokatu ohi duen partida, Iranen aurka, Bilbon, San Mames futbol zelaian, azken egunotan Euskadiko Futbol Federazioak aditzera eman duenez. Iraneko selekzioan Osasunan ari diren bi jokalari ari dira: Javad Nekounam eta Masud Shojaei. Esan, aldi berean, iaz lehen aldiz jokatu zuela selekzioak Euskal Herria izenarekin, baina, Euskadiko Futbol Federazioaren erabakiz, Euskadi izenarekin jokatuko dutela aurten, berriz ere.

Gehiago irakurri...


Euskal hezurmuin emaileak behar dira Sebastian Moustirats haur euskal amerikarrarentzat; oso larri dago

2008/11/07

Sebastian 'Sebby' Moustirats, Wiskott-Aldrich Sindromea duen haur euskal-amerikarra Sebastianek 'Wiskott-Aldrich Sindromea' (WAS) deritzon gaixotasuna du eta bere bizitza arrisku larrian dago hezurmuin transplantea egin ahal izateko emaile egokia aurkitu ezean. Medikuen esanetan emaile egokia aurkitzea errazagoa izango da euskal komunitatearen baitan eta bere ingurukoek laguntza deialdia luzatu diete munduko euskaldunei. Lagundu nahi dutenek hezurmuin emaile egin daitezke, Euskal Herrian, AEBetan, Argentinan... (munduko herrialde guztiak hezurmuin emaileen nazioarteko datu-base bakarrean daude koordinatuta) eta emaile egokia agertuz gero transplantea egin ahal izango da. Ipar Amerikako Euskal Federazioak (NABO) premiazko deialdia egin die bere elkarteko kideei, eta emaileak egiteko ekitaldi berezia antolatu du bihar Renon egingo duen bilkura baliatuz.

Gehiago irakurri...


La Platako Euskal Astea: Euzko Etxeak eta FEVAk deitutako Idazkuntza Lehiaketako lan irabazleak (eta II)

2008/11/07

Bahia Blancako euskara ikasle sarituak saria jasotzen, euren irakasle Rocio Basterra bertan ez zegoela (argazkia EuskalKultura.com) Datozen lerroetan aurtengoan La Platako Euzko Etxeak eta FEVAk elkarrekin deituta antolatutako Idazkuntza Lehiaketan garaile suertatutako lanak eman ditugu argitara. Hiri testu labur dira, idazleak Rocio Basterra, Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxekoa; Alicia Itcea, General Rodriguez-eko Eusko Aterpea EEkoa; eta Bahia Blancako euskara ikasle taldea, kide Sergio Amundarain, Irma Biscaichipy, Lilian Elosegui, Elsa Jtten, Nerina Martínez eta Ignacio Mirant-Borde. Guztiei zorionak.

Gehiago irakurri...


Euskal enpresak sendotu egin dira Kuban eta Habanako Nazioarteko Azokan parte hartzen ari dira

2008/11/07

Mauri Lazkano, SPRIko zuzendaria (ezkerrean), eta Kubako Ministro Kontseiluko presidenteorde Jose Ramón Fernández (erdian), azokan Ohikoa denez Kubako euskal enpresa txiki eta ertaina Habanako Nazioarteko Azokaren 26. edizioan parte hartzen ari da egunotan. Azoka hau, irla karibearrean egiten den merkatal topaketa nagusia, joan den astelehenean abiatu zen eta igandean itxiko da. Euskal Merkataritza Ganbarek antolatu duten Euskal Pabiloian 24 enpresek eta erakundeek guztira 150 konpainien produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia