euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

97. urteurreneko jaian, 'danborrada arrecifestarra' osatuko duela iragarri du Euskaldunak Denak Bat-ek

2019/02/27

Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 97 urte bete zituen (argazkia Celia Iribarren)
Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 97 urte bete zituen (argazkia Celia Iribarren)

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Joan den ostiralean, otsailaren 22an, bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxeko kide eta lagunak afaldu eta erakundearen 97. urteurrena ospatzeko. Afaria hasi aurretik, Etxeko lehendakari Laureano Villak 2019an zehar euskal etxeak garatuko dituen jarduera eta ekitaldiakj iragarri zituen, tartean euskara eta dantza klaseak. Nobedade batzuk ere iragarri zituen: pandero eta txistu klaseak, esaterako, eta, euskal etxearen mendeurreneko jaiari begira, danborrada berezitua osatuko duela Euskaldunak Denak Bat-ek adierazi zuen.

Une hunkigarriak ere bizi izan zituzten bildutakoek hildako lagun eta bazkideak gogoratu zituztenean. Dudarik gabe, momentu bereziena Angelica "Cusa" Echanizen aipuaren txanda heldu zenean etorri zen. Gogora dezagun "Cusa" Echaniz, urtetan etxeko erreferente nagusietako bat izan dena, urtarrilaren 26an hil zela, 89 urterekin.

Gaua alaitzeko, urtebetetze tarta eta brindisa konpartitu zituzten gonbidatuek, tartean zeudela Pergaminoko eta Macachingo euskal etxeetako ordezkariak. Aipatzekoa da Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek agur gutuna bidali ziola erakundeari eta gutuna ere irakurri ziotela anfitrioiek publikoari. Bukatzeko, bertaratutakoek dantzeko aukera izan zuten, Gustavo Peralta musikariaren erritmora.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia