euskal diaspora eta kultura
2013/05/28
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegia-ren IX.edizioak itzulerako euskal migrazioen fenomenoa aztertuko du, ekainaren 18 eta 19 Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Helburua itzulitako emigrante eta erbesteratutakoen egokitzapen eta birgizarterapenean sakontzea da, euren ekarpen ekonomiko eta sozialetan, eta jatorrizko gizartean duten eragina aztertuz.
Zer gelditzen zen emigrante eta erbesteratutakoen etxean itzultzerakoan? Nolakoa izan zen jasotako harrera? Zein ekarpen egin zituzten herrialdearen ondare material eta inmaterialean? Zein eragin izan zuten familia edo bertoko ekonomian?... Galdera hauei eta beste askori erantzuna ematen saiatuko dira mintegira bilduko diren adituak.
Mintegiak honako erakundeen sostengu ekonomikoa jaso du: Deustuko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Era berean, antolakuntzan laguntzaile izan dira EuskalKultura.com, Eusko Ikaskuntza eta Huri-Age.
EGITARAUA
Asteartea, ekainaren 18a
-9:00-9:15: Irekiera ekitaldia. Bertan izango da Asier Vallejo, Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Batzorde Zientifikoa: Pedro J. Oiarzabal, Óscar Álvarez Gila eta Jon Ander Ramos.
Goizeko saioa: Itzulera mundu moderno eta garaikidean. Óscar Álvarez Gila (UPV-EHU) moderatzaile.
-9:15-10:00: Juan Andrés Blanco (Universidad de Salamanca): “Memoria de la emigración”.
-10:00-10:30: Alberto Angulo (UPV-EHU). “Indianos y retornados en el País Vasco durante la Edad Moderna”.
-10:30-11:00: Ana Isabel Ugalde y Arantza Otaduy (UPV-EHU): “Las Indias y el ascenso social de los Aranguren de Mondragón”.
-11:00-11:30 Kafea
-11:30-12:00 Álvaro Aragón (UPV-EHU): “Guaraintciac Zacatecasetic. Ipar euskal emigrazioa Amerikara Aro Berriaren bukaeran: amets baten errealitatea eta itzuleraren arazoa”.
-12:00-12:30 Koldo San Sebastián (Kazetaria eta euskal Diasporan aditua): “Con las manos vacías”.
-12:30-13:00 Juana María Arcelus-Ulibarrena (Universidad de Nápoles “Parthenope”, Italia): “¿Con qué lenguaje el regreso del exilio venezolano de 1976-1979?”.
-13:00-13:30 Eztabaida.
-13:30-15:00 Bazkaria
Asteazkena, ekainak 19
Goizeko saioa: Artea, literatura eta zinea. Moderatzaile: Nerea Mujika, Deustuko Unibertsitatea.
-9:00-9:30 Arantza Otaduy (UPV-EHU): “Juan de Araoz de Uriarte, aventurero, filántropo y fundador de un convento-colegio en el Mondragón del siglo XVI”.
-9:30-10:00 Mercedes Acillona (Deustuko Unibertsitatea): “Encuentro con el olvido”.
-10:00-10:30 Óscar Álvarez Gila (UPV-EHU): “Euskal emigrazioaren itzulera prozesuen inguruko bi begirada kontrajarri zineman: El Mayorazgo de Basterretxe (1928) eta Mi Último Amor (1931)”.
-10:30-11:00 Kafea
-11:00-11:30 Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindia): “Retornando a los orígenes: procedencia y significado de los apellidos vascos”.
-11:30-12:00 Joseba Etxarri (EuskalKultura.com-eko zuzendaria): "EENY Mendeurrena: AEBetako euskal presentzia antolatuaren ehun urteak”.
-12:00-12:30 Pedro J. Oiarzabal (Deustuko Unibertsitea): “Historia Oral: una aproximación al estudio de la migración vasca de retorno”.Arratsaldeko saioa: Ikertzaile gazteak. Moderatzaile Pedro J. Oiarzabal, Deustuko Unibertsitatea.
-15:00-15:20 Beñat Çuburu-Ithorotz (Université de Pau et des Pays de l’Adour): “Viajes de ida y vuelta. Emigración y retorno en la villa de Hazparne, siglos XIX-XX”.
-15:20-15:40 Irune Zabala (UPV-EHU): “El cantábrico oriental en tiempos de Carlos IV (1788-1808):el corso y la defensa de la frontera marítima.
-15:40-16:00 Jon Ander Ramos (UPV-EHU): “Euskal Herriari begira: La Plata eta Villafranca de Oria. Victor Mendizabalen ez ohiko itzulera”.
-16:00-16:20 María Eugenia Cruset (Universidad Nacional de La Plata, Argentina): “La acción política de los vascos en Argentina: siglo XIX y principios XX”.
-16:20-16:40 Atsedenaldia
-16:40-17:00 Ania Barczyk (Jagellonian University, Cracovia):“El exilio vasco en Colombia, siglo XX”.
-17:00-17:20: Ignacio Lardizabal (Universidad Nacional de Rosario, Argentina):“El octavo herrialde. Abertzalismo y juventud en América”.
-17:20-17:40 Gabriela Badica (University of British Columbia, Kanada): “The Spanish Civil War’s most vulnerable victims: Basque children’s exile and returned migration”.
-17:40-18:20 Eztabaida
-Itxiera ekitaldia
Informazio gehiago, hemen.
IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da izena ematea ekainaren 12a baino lehen, ondorengo formularioa
betez.
Argibideak: estudios.vascos@deusto.es / 944139225
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus