euskal diaspora eta kultura
2009/03/09
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Deialdia egin dutenek "Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun eta era herritar, zabal eta ikuspen nazional batetik" ekarpen hau egin nahi duen jende multzo bat gisa aurkezten du bere burua. EuskalKultura.com-en erredakziora bidali duen oharrean azaltzen denez, Diasporarekiko kezkak eraginik sortu dute elkartea: "Mundu zabalean milioika euskaldun jatorrikoak daude. Horietako batzuk, Euskal Etxeetan eta beste proiektuetan parte hartuta (irratiak, hitzaldiak, ekimen politikoak…) euskal identitateari segida ematen diote egun. Euskal diaspora errealitate handia eta zabala da, eta Euskal Herriak bizi duen zapalkuntza egoeraz geroz eta argiago den entitatea, bere ekarpena egin nahirik dagoena, Euskal Herria aske ikusteko bidean".
Ondorioz, 8H elkarteari hasiera eman nahi dion taldeak, hiru funtsezko arrazoik bultzaturik adierazten su abiarazi duela proiektua:
-Diasporaren ezagutza zabaltzeko Euskal Herrian. "Euskal Herrian euskal diasporaz dagoen ezagutza urrunekoa, zaharkitua eta murritza da. Ez da benetan ezagutzen euskal kultura eta hizkuntza bultzatzeko diasporaren konpromisoa, eta une hauetan garrantzia handikoa dena, Euskal Herri aske eta baketsu batekiko konpromisoa garatzeko egiten den esfortzua. 8h Elkartearen helburua da euskal diasporaren ezagutza Euskal Herrian zabaltzea, hitzaldi, lan komunikatibo, jaialdi eta unean uneko jardueren bidez".
-Diasporako proiektuei laguntza emateko. "Diasporan sustatu nahi diren proiektuek laguntza behar izaten dute Euskal Herritik (informazioa, baliabideak eta abar). Proiektu guztiek ez dute instituzioen laguntza bera. 8H Elkartearen helburua da egon daitezkeen baliabide ekonomiko, informatibo zein giza aldetikoak eskuratzeko laguntza ematea".
-Elkarte herritar eta nazional bat sortzeko. "Euskal Herriak gaur egun pairatzen duen zapalkuntzaren jakitun izan, eta diasporan zapalkuntza horrekin amaitzeko ahaleginak egin nahi dituztenekin bat egiteko ekarpen bezala eusten diogu 8H Elkartea eratzeari. 8H Elkarteko kideentzat garrantzia handiko kontua da Euskal Herri osoan gatazka gainditu eta herritarren hitzari bide emango dion prozesu baten alde euskal diasporaren partehartzea".
Lehengo hitzordu publikoa datorren larunbaterako, martxoak 14, egin da, 12etan Hernaniko Herria Kultur Etxean, ondoren ordu bietan Goiko-Lastola sagardotegira elkarrekin bazkaltzera joateko.
Hona elkarte berriaren datuak:
BH/Zortzigarren Herrialdea elkarte herrikoia
10091 posta kutxa
Bilbo 48080
e-maila: zortzih@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus