Vitoria-Gasteiz. Otsailaren 14ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2024 urteari dagokionez.
Orotara 212.000 euro banatu dira, aurreko urteko kopuru bera, 88 pertsona onuradunen artean, Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelan. Euretarik:
-Argentinakoak 20, (Euskal etxeen herriak, Buenos Aires, Chacabuco, José C. Paz, La Plata, Laprida, Mar del Plata, Río Cuarto, Rosario, Tandil eta Maipú) diru-kopurua orotara, 44.636 euro
- Kubakoak, 37 (EEaren herria, Habana), banatutako diru-kopurua orotara, 93.512 euro
- Perukoa, 1 (Trujillo), diru-kopurua, 1.551 euro
- Txilekoak, 12 (Vila del Mar-Valparaíso eta Santiago), diru-kopurua orotara, 28.244 euro
- Venezuelakoak, 18 (Caracas eta Carabobo), diru-kopurua orotara, 44.057 euro
Dirulaguntzen xehetasunak, kopuru zehatzekin herrialdeka, izen-deitura eta euskal etxe bitartekariekin behar bezala xehetuak hemen kontsulta daitezke.